Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2010eko irailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
4144

2483/2010 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Granado Gutiérrez jauna Gipuzkoa Ekialdeko Giza Baliabideetako zuzendari lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Gipuzkoa Ekialdeko Giza Baliabideetako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia egin da, Zuzendaritza Nagusi honen maiatzaren 20ko 2155/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko uztailaren 6ko 128. EHAAn argitaratu zen).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, hizpide dugun lanpostua betetzeko izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da, eta haien baldintza profesionalak balioetsi dira, Curriculum Vitaean adierazitako merezimenduak aintzat hartuta.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, Juan Granado Gutiérrez jauna lanpostuaren ezaugarrietara egokitzen da eta hura betetzeko kualifikazio ezin hobea du.

Horiek guztiak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Juan Granado Gutiérrez jauna Gipuzkoa Ekialdeko Giza Baliabideen zuzendari izendatzea.

Bigarrena.- Interesdunari jakinarazi bezain laster izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak izendapen honek.

Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 9a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIAN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala