Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2010eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
3730

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizen, Lakua eta Samaniegoko administrazio-guneen eraikinetako barruko eta kanpoko lorontziak 2010. eta 2011. urteetan mantentzea helburu duen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: KM/2010/011).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia - Baliabide Orokorren Zuzendaritza (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: KM/2010/011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Vitoria-Gasteizen, Lakua eta Samaniegoko administrazio-guneen eraikinetako barruko eta kanpoko lorontziak 2010. eta 2011. urteetan mantentzea.

c) Loteak:

• 1. lotea: barruko lorontziak.

- 1. azpilotea: Lakua 1.

- 2. azpilotea: Lakua 2, «M», «N» eta «O» aldeak eta Samaniego eraikina.

• 2. lotea: kanpoko lorontziak.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2009-12-30eko EHAA, 250. zenbakia.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: irizpide bat baino gehiago.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Guztira: ehun eta hogeita bost mila hirurehun eta berrogeita lau euro eta laurogeita bi zentimo (125.344,82).

• 1. lotea:

- 1. azpilotea: berrogeita bederatzi mila ehun eta hogeita hamazazpi euro eta laurogeita hamabi zentimo (49.137,92).

- 2. azpilotea: berrogeita hamahiru mila laurehun eta berrogeita zortzi euro eta hogeita zortzi zentimo (53.448,28).

• 2. lotea: hogeita bi mila zazpiehun eta berrogeita hemezortzi euro eta hirurogeita bi zentimo (22.758,62).

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2010-05-27.

b) Kontratistak: Ariatza jardines SL: 1. lotea (1. azpilotea) eta (2. azpilotea). Indoor Garden: 2. lotea.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 1. lotea: 1. azpilotea: 26.380,76 euro, BEZa barne; 2. azpilotea: 29.151,54 euro, BEZa barne; 2. lotea: 12.376,32 euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 9a.

Herri Administrazioko sailburuordea,

M.ª ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala