Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2010eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3729

EBAZPENA, 2010eko uztailaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkirako testu berriak egiteko emandako laguntzen berri ematen duena.

2009ko abenduaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2009ko abenduaren 9ko Agindua, Kulturako sailburuarena, 2010. urtean antzerkirako testu berriak egiteko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu honen 10.3 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei egingo zaien jakinarazpen indibidualizatu bakoitzaren kaltetan izan gabe.

Horiek horrela izanda,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Kulturako sailburuaren 2009ko abenduaren 9ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 9a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

ERANSKINA/ANEXO

ANTZERKIRAKO TESTU BERRIAK SORTZEKO LAGUNTZAK

AYUDAS A LA CREACIÓN DE NUEVOS TEXTOS TEATRALES

Euskarazko Antzezlan-testu berriak sortzeko dirulaguntza eman zaienen zerrenda.

Relación de solicitantes a los que se les concede subvención para la elaboración de nuevos textos teatrales en euskara

Eskatzailea

Solicitante Dirulaguntza jasoko duen ekintza

Actividad objeto de subvención Diru-laguntza

Subvención

Ibarra Lizundia, Iñigo Errautsak 7.000

Intxaurraga Etxebarria, Agurtzane Has dadila ikuskizuna 7.000

Oregi Inurrieta, Jokin Laborategiko arratoia 7.000

Gaztelerazko Antzezlan-testu berriak sortzeko dirulaguntza eman zaienen zerrenda.

Relación de solicitantes a los que se les concede subvención para la elaboración de nuevos textos teatrales en castellano

Eskatzailea

Solicitante Dirulaguntza jasoko duen ekintza

Actividad objeto de subvención Diru-laguntza

Subvención

Rivero Aurre, Pedro Jose El par del hoyo 7.000

Urqijo Arregi, Miren Begoña Recortes de África 7.000

Villa Gonzalez, Estibaliz Mía y Tuya 7.000


Azterketa dokumentala