Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2010eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3728

EBAZPENA, 2010eko uztailaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerentzako emandako laguntzen berri ematen duena.

2009ko abenduaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2009ko abenduaren 9ko Agindua, Kulturako sailburuarena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerak 2010. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duena.

2009ko abenduaren 9ko Aginduaren 10.2 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei egingo zaien jakinarazpen indibidualizatu bakoitzaren kaltetan izan gabe.

Horiek horrela izanda,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Kulturako sailburuaren 2009ko abenduaren 9ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 9.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

ERANSKINA/ANEXO

Antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako ikastaroak antolatzen dituzten egitarauentzako dirulaguntza eman zaienen zerrenda.

Relación de solicitantes a los que se les concede subvención para programas que organicen cursos destinados a la formación integral de profesionales del teatro.

Eskatzailea

Solicitante Dirulaguntza jasoko duen ekintza

Actividad objeto de subvención Diru-laguntza

Subvención

Asociación Taller Artes Escénicas T.A.E. Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra 20.020

Asociación Teatrako Teatro de Barakaldo Bai, Bizkaiko Antzerki Ikastegia 23.030

Ortiz de Zarate Ibáñez, Iker Laboratorio Arte Dramático Ortzai 10.007

Porpol, S. COOP. Taller de Artes Escénicas de Vitoria-Gasteiz 34.000

Simulacro Teatro. Escuela de Teatro de Getxo-Getxoko Antzerki Eskola, S.L. Getxoko Antzerki Eskola 38.000

Antzerkiko profesionalen prestakuntzarekin lotutako arlo zehatzetako prestakuntza jarduerentzako dirulaguntza eman zaienen zerrenda.

Relación de solicitantes a los que se les concede subvención para actividades de formación en un área específica relacionada con la formación de profesionales del teatro

Eskatzailea

Solicitante Dirulaguntza jasoko duen ekintza

Actividad objeto de subvención Diru-laguntza

Subvención

Asociación Profesional de Técnicos/as de las Artes Escénicas-Atae Formación de Técnic@s de Artes Escénicas 2.000

Unima Euskal Herria Escuela de verano 6.000


Azterketa dokumentala