Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2010eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3727

AGINDUA, 2010eko uztailaren 14koa, Kulturako sailburuarena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan, Lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak aldatutakoa, bildutako xedapenekin bat etorriz, Kultura Sailari dagozkio, besteak beste, ikus-entzunezkoen arloan garatzen diren arte eta kultura mailako jarduerak sustatu, finkatu edota hedatzeko eskumenak.

Ondorio horretarako, azken urteotan, Kultura Sailak eskura dituen sustatze-bitartekoak erabili ditu diru-laguntzak emateko deialdi publikoari esker.

Ibilbide horrekin jarraitzeko asmoz eta kontuan hartuta ikus-entzunezkoen arloa egungo gizartean gero eta garrantzitsuagoa dela eta haren garapenak Euskal Autonomia Erkidegoko kultura eta ekonomia aberasten dituela, beste deialdi bat egin da, ikus-entzunezkoen sektorean aurkeztutako proiektuetan zentratuko dena. Deialdi honen bidez, besteak beste, honakoak sustatuko dira: gidoiak sortzea, proiektuak garatzea (fikziozkoak, animaziozkoak, dokumentalak nahiz multimediakoak) eta ikus-entzunezko lanak ekoiztea (zinema edota telebistarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak, sortze-dokumentalak eta zinemarako fikzio nahiz animaziozko film laburrak).

Deialdi honen helburu nagusia kulturaren ikuspegitik gure lurraldean hain garrantzitsu eta beharrezkoa den ikus-entzunezko azpiegitura finka dadin sustatu eta laguntzea da. Horrela, proiektuei zuzendutako laguntza selektibo hauetako batzuk automatikoki ematen diren laguntza bihur daitezke, lortutako emaitzak kontuan hartuta edota betekizun jakin batzuk betetzen dituztela-eta emango direnak.

Ondorioz, hau

EBATZI DUT:

I. KAPITULUA

ARAU OROKORRAK

1. artikulua.- Xedea.

1.- Agindu honen xedea 2010eko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da.

2.- Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehienezko zenbatekoa guztira milioi bat bederatziehun eta hogei mila (1.920.000) eurokoa da, nahiz eta gehitzerik ere izango den, lehen xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

2. artikulua.- Laguntza-modalitateak.

Laguntza-modalitateak honakoak dira:

1.- Proiektuen garapenerako laguntzak, II. kapituluan ezartzen diren baldintzetan.

2.- Ikus-entzunezko obren produkzio-modalitate hauei zuzendutako laguntzak, agindu honetako III. kapituluan ezartzen diren baldintzetan:

a) Zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

b) Telebistarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

c) Zinemarako animaziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

d) Sortze-dokumentalen produkziorako laguntzak.

e) Film laburren produkziorako laguntzak.

3. artikulua.- Onuradunak.

1.- Deialdi honetako laguntzak eskuratu nahi dituztenek modalitate bakoitzean dauden betekizunak bete behar dituzte.

2.- Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

3.- Nolanahi ere, Euskal Herriko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.4 artikuluarekin bat etorriz, onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du.

4. artikulua.- Laguntzak emateko prozedura.

1.- Deialdi honi, bere modalitate guztietan, lehiaketa bidez emango zaio ebazpena. Laguntzak proposatu eta ebazteko garaian, aipatutako jarduera bakoitzari esleitutako zuzkidura ekonomikoak emango dira gehienez.

2.- Proiektu-proposamenik ez dagoelako edo proiektuek gutxieneko kalitatea ez dutelako proiektuen garapenaren modalitateari edo ikus-entzunezkoen produkzioaren modalitateetako bati (film laburrena salbu) dagokion zuzkidura agortzen ez bada, Balorazio-batzordeak gainerako kopuruak beste modalitateetarako erabiltzea proposa dezake, baldin eta horiek jasoko dituen modalitatea oraindik ebatzi gabe badago eta kalitate-betekizun egokiak dituzten proiektuei laguntzeko erabiltzen badira.

5. artikulua.- Eskabideak aurkeztea.

1.- Deialdi honen babesean ematen diren laguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

2.- Eskabide horiek Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeari zuzenduta egongo dira eta deialdiaren eranskinetan eskatzen diren agiriekin batera aurkeztuko dira, zuzenean Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz; Gran Via 85-behea, 48011 Bilbao; Andia kalea 13-behea, 2004 Donostia-San Sebastián) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bitartekoetako bat erabiliz.

3.- Eskabideak aurkezteak, deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

6. artikulua.- Laguntzak kudeatzeko organoa.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

7. artikulua.- Aurkeztutako eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusten bada zerbait falta dela edo errakuntzak daudela, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezan edo falta diren dokumentuak aurkez ditzan, eta horretarako hamar eguneko epea emango zaio, dagokion jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

8. artikulua.- Balorazio Batzordeak.

1.- Aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, hiru balorazio-batzorde eratuko dira:

a) Film laburren produkzioa modalitatearen balorazio-batzordea.

b) Zinemarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak eta sortze-dokumentalak ekoizteko proiektuak garatzeko modalitateen balorazio-batzordea.

c) Telebistarako fikziozko film luzeak ekoizteko modalitatearen balorazio-batzordea.

2.- Batzordeetako kideak hauek izango dira:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria edo horrek izendutako pertsona bat.

Lau aditu-profesional, Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeak izendatuak eta aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak.

Telebistarako film luzeen produkziorako modalitateko Batzordean bi aditu-profesional Kultura, Gazteria eta Kiroleko Sailburuordeak izendatuak eta bi aditu-profesional EITBek proposatuak.

Batzordeetako idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat arituko da, bertako zuzendariak izendaturik.

Aldi berean, gai zehatzak aztertzeko Balorazio-batzordeen bileretan parte har dezakete bertaratuen gehiengoak onartzen dituen eta jorratu beharreko gaiari buruz jantzita dauden pertsona guztiek, eta hitz egin bai baina botorik ezin izango dute eman.

3.- Balorazio-batzorde horietarako izendatutako aditu-profesionalek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, honakoak frogatzeko: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen diren abstentziorako arrazoiren batean eroriak ez daudela; eskatzaileek aurkeztutako agiriak proiektuak baloratzeko baino ez direla erabiliko eta hori deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz egin dela; eta, ebazpen-proposamena eman ondoren, espedienteetako agiri guztiak deialdia kudeatzen duen organoari itzuliko zaizkiola.

4.- Balorazio-batzordeetako kideak izendatzerakoan Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 legearen 3.7 kapituluan xedatutakoa beteko da.

5.- Balorazio-batzordeen behin betiko osaera Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuaren ebazpenaren bitartez EHAAn argitaratuko da, eratu aurretik interesatuek errefusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

6.- Batzorde horiek, laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, adostasunez ebatzitako dituzte Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeari aurkeztuko dizkioten diru-laguntzak emateko proposamenak.

Proposamen horietan ordezko onuradunak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Gorabehera hauetakoren bat suertatuz gero, ordezkoak jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da. Deialdiko baldintzei uko egin edo horiek onartu ez edo betetzen ez dituen onuradunak ordaindu zaion diru-laguntzaren zatia itzuli beharko dio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari.

7.- Balorazio-batzordeek, beharrezko ikusten dutenean eta aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatze aldera, behar adina azalpen eskatu ahal izango dizkiete eskatzaileei.

9. artikulua.- Bateragarritasuna.

Agindu honetan ezarritako mugei kalterik egin gabe, deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandakoak batera erabil daitezke helburu berbererako; betiere, horrek gainfinantzatzea ez badakar. Horrelakorik gertatuz gero, gehienez murritz dakiokeen kopurua murriztuko zaio emandako diru-laguntzaren zenbatekoari.

10. artikulua.- Ebazpena.

1.- Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak esleitzeko prozedura Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak ebatziko du, Balorazio-batzordeek egindako proposamena ikusi ondoren.

2.- Ebazpen hori sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

3.- Ebazteko epea igarota interesatuari ebazpena jakinarazten ez bazaio, dagokion eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren ondorioetarako. Horrek ez du Administrazioa salbuesten, ordea, ebazpen adierazia emateko duen obligaziotik.

11. artikulua.- Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona/erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

b) Diru-laguntzari eman zaion xede horretarako erabiltzea.

c) Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

d) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea. Hau guztia gorabehera, aldaketak ere egin ahal izango dira, baldin eta hauek funtsezkoak ez diren eta ez duten bideragarritasun ekonomikoa edo finantza-proiektua eragiten. Aldaketa horiek idatziz jakinaraziko zaizkio Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeari, eta honek jakinarazpena jasotzen duen egunetik hamabost egun balioduneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da.

e) Laguntza ematen duen organoari Estatuko nahiz mundu mailako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo diru-laguntzak jasotzen diren jakinaraztea.

f) Onuradunek konpromisoa hartzen dute diruz lagundutako lanen hasierako kredituei dagozkien informazio, publizitate, sustapen eta izenburu guztietan eta ondorio horretarako erabiltzen den edozein hedabidetan lanak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzaz egin direla adierazteko.

g) Argitaratutako promozio-material guztien ale bat Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan aurkeztea.

h) Agindu honetan laguntza-modalitate bakoitzerako ezartzen diren betebehar eta baldintzak betetzea, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntza eta diru-laguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak ere.

12. artikulua.- Kitapen-ebazpena.

Laguntza emateko orduan kontuan izan ziren baldintzetakoren bat aldatu delako -baina helburua beteta-, aldi berean beste edozein entitate publiko eta pribatuk emandako diru-laguntza jasotzea izan badu, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du, eta esleitu diren laguntzen zenbatekoak berregokituko dira bertan.

13. artikulua.- Baldintzak ez betetzea.

1.- Honelakoak izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

c) Hala badagokio, diru-laguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epearen barruan.

d) Aurkeztutako proiektuan Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeak baimendu gabeko aldaketaren bat egitea.

e) Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

2.- Horrako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antalarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena, aurreikusi bezala eta bertan ezarritakoa bete ondoren, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak.

II. KAPITULUA

PROEKTUEN GARAPENERAKO LAGUNTZAK

14. artikulua.- Laguntzen xedea.

1.- Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen artean, berrehun mila (200.000) euro zinemarako, telebistarako eta multimediarako proiektuak garatzeko zuzenduko dira.

2.- Hautatuak izateko, proiektuek honako generoetako batean sailkatuta egon behar dute eta horien guztizko iraupenak ezingo du adierazten dena baino gutxiago izan.

- Zinema edota telebistarako lanak:

a) Fikziozkoak (banakako proiektuak eta sailak): 50 minutu.

b) Animaziozkoak (banakako proiektuak eta sailak): 25 minutu.

c) Sortze-dokumentalak (banakako proiektuak eta sailak): 25 minutu.

- Multimedia-lanak: eduki artistiko eta kulturaleko proiektuak. Proiektu mota honek ez du gutxieneko iraupenik.

3.- Kasu horietan guztietan «proiektuaren garapen» moduan ikus-entzunezko edo multimediako produkzio bat prestatzea eta diseinatzea ulertzen dugu, produkzio-fasea baino lehenago egiten den prestakuntzan oinarritzen dena, hala nola:

- Gidoiaren garapena.

- Proiektua finantzatzeko laguntza EAEtik kanpo bilatzea.

- Sortzaile, ekoizle eta gidoilari ezberdinen arteko lankidetza.

- Aurreikusitako produkzio-aurrekontua, aurkeztu bitarteko produkzio-planarena eta finantzaketa-plana prestatzearena.

- Marketing- eta banaketa-plana garatzea.

- Ikerketa.

- Kokapenak bilatzea.

- Story board-a garatzea.

- Hasierako casting-a egitea.

- Film pilotua egitea (animaziozko filmak).

- Ikerketa dokumentala, grafikoa (animaziozko proiektuetan) eta artxiboak bilatzea.

- Programa diseinatzea (tratamendua), oinarrizko elementu grafikoak sortzea, programak behar bezala funtziona dezan beharrezko materiala programatu eta integratzea, nabigazio-mapa eta demoa egitea (azken hau multimediako proiektuei dagokienez).

15. artikulua.- Onuradunak.

1.- Proiektuen garapenerako laguntzak eskuratzeko honako baldintzak bete behar dira: pertsona fisiko edota juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea, eta alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.

2.- Hauek joko dira pertsona juridiko independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

3.- Pertsona fisiko edota juridiko batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak 21.2 artikuluan zer dioen hartuko da aintzakotzat.

16. artikulua.- Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.- Proiektu bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, diru-kopuru osoa proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean eskabideek ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Banaketan artikulu honetan adierazi diren mugak errespetatuko dira, eta, nolanahi ere, laguntza jasoko duten proiektuen kopurua eta ematen zaien diru-zenbatekoa agindu honetako 4.1 artikuluan xedatutakoaren mendean egongo dira.

2.- Agindu honetan ezarritako irizpideen arabera, proiektu zehatz bati zuzendutako kopuruak ezingo ditu jarraian aipatzen diren mugetako bat bera ere gainditu:

a) Hogeita hamar mila (30.000) euro.

b) Proiektua garatzeko aurrekontuan dauden gastuen % 50 (gastuok ez dute produkzioari dagokion aurrekontu osoaren % 20 gaindituko).

3.- Gutxienez, jasotako zenbatekoaren % 20 gidoia garatzeko erabiliko da.

4.- Laguntza koprodukzioa egiteko eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez % 20ko partaidetza izan beharko du ikus-entzunezko produkzioan eta, kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ez da produktore eskatzaileak duen partaidetza errealaren % 50 baino gehiago izango.

5.- Beste laguntza publiko batzuk lortzen badira, laguntza guztien zenbatekoak, deialdi honen kargura ematen direnak barne, ezin du izan proiektuaren garapenaren kostuaren % 50 baino gehiago.

6.- Produkzio-etxe bakoitzak modalitate honetarako eskabide bat baino gehiago aurkezteko duen aukerari kalterik egin gabe, erakunde onuradun bakoitzeko laguntza bakar bat eman ahal izango da. Hala, bada, balorazio onena lortzen duen eskabideari emango zaio eta gainerakoak ezetsi egingo dira. Hortaz, beste proiektu batzuei ere laguntzak eman ahal izango zaizkie, nahiz eta proiektuok beste onuradun baten bigarren eskabideak eta hurrengoek baino balorazio baxuagoa lortu duten.

17. artikulua.- Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak I. eranskinean agertzen den ereduan oinarrituz egingo dira eta II. eranskinean zehazten diren agiriak erantsiko zaizkio.

18. artikulua.- Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

a) Produkzio-proiektuaren balorazioa (% 40). Bereziki honakoak izango dira kontuan:

- Honakoen egokitasuna: aurrekontua eta finantzaketa-plana, batik bat finantzaketa pribatuaren eta enpresen arrisku ekonomikoa kontuan hartuta; eta koproduktoreak, produktore elkartuak eta banatzaileak bilatzeko plana.

- Inplikatutako enpresa- eta giza-baliabideak: produktore-etxe, zuzendari eta gidoilariaren curriculuma. Produkzio-etxeen, zuzendarien eta gidoilarien historian, aurretik egindako lanak kontuan hartuko dira eta egindako proiektuak ez ezik, jendaurrean izandako eragina eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan agertzen diren kritikak ere baloratuko dira.

b) Gidoiaren kalitatea (% 30).

c) Proiektuaren interesa (% 20), bereziki ekimen artistiko berriak eskaintzeko ematen dituen aukerak eta Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo batekoarekin, duen erlazioa baloratuz.

d) Jatorrizko bertsioa euskaraz izatea (% 10).

19. artikulua.- Onuradunaren betebeharrak.

1.- Laguntza emateko ebazpenaren berri izaten duenetik, onuradunak gehienez hamabi hilabeteko epea izango du proiektuaren jarduera-txostena eta 20.2 artikuluan aipatutako gainerako agiriak aurkezteko.

2.- Onuradunak proiektua garatzeko aurrekontuaren % 40, gutxienez, gastatu beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo establezimendua duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetan. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 40 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

20. artikulua.- Laguntzaren ordainketa.

Proiektuak garatzeko ematen diren laguntzen ordainketa honela tramitatuko da:

1.- % 50, ondoren adierazten diren agiriak jaso eta gero: proiektuaren garapenean inplikaturik dauden arduradun artistikoek, zuzendariek, gidoilariek eta abarrek sinatutako zinpeko aitorpenak edota gutunak, batetik, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria, bestetik.

2.- Gainerako kopurua, honako agiriak jasotzean eta beti 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera:

- Proiektuaren jarduera-txostena.

- Proiektua garatzeak dakartzan gastuei buruzko txostena eta laguntzarekin egin diren gastuak behar bezala frogatzen dituen egiaztagiria.

- Gidoia osorik eta zuzenduta.

- Gidoilariarekin edo gidoilariekin sinatutako eskubideen lagapen-kontratua, gutxienez bi urterako, edo garatzeko dagoen lanaren eskubideak erosteko aukera eskaintzen duen kontratua, gutxienez bi urterako.

- Lanerako plana berriro banakatzea eta produkzioaren behin-behineko aurrekontu berria.

- Filmaketa egingo den lekuei buruzko agiriak.

- Casting-ak egiteko behin-behineko proposamenak.

- Finantzaketa-plan zehatza.

- Banaketa-plan zehatza.

III. KAPITULUA

PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

21. artikulua.- Laguntzen xedea.

1.- Ikus-entzunezkoen produkziorako laguntzen xedea jarraian zehazten diren ekoizpen-modalitateak izango dira. Laguntza hauei zuzendutako zuzkidura milioi bat zazpirehun eta hogei mila (1.720.000) eurokoa da, modalitate bakoitzean finkatzen denaren arabera banatua. Hala ere, modalitatearen araberako zuzkidura hauek 4.2 artikuluko baldintzetan aldatu ahal izango dira.

2.- Ez dute laguntza hauek jasotzeko aukera izango 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen estreinatutako obrek.

3.- Diruz lagunduko diren produkzio-modalitateak honakoak dira:

a) Zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, kapitulu honetako I. atalean ezartzen diren baldintzetan.

b) Telebistarako fikziozko film lucen produkzioa, II. ataleko baldintzetan.

c) Zinemarako animaziozko film luzeen produkzioa, III. ataleko baldintzetan.

d) Sortze-dokumentalen produkzioa, IV. ataleko baldintzetan.

e) Film laburren produkzioa, V. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

4.- Proiektu bakoitzari zein kopuru emango zaion zehazteko banaketa proportzionala erabiliko da, halako moduz non ezarritako irizpideei jarraiki balorazio fasean proiektu bakoitzak lortu duen puntuazioaren arabera banatuko baita guztizko diru kopurua. Banaketak artikulu honetan ezartzen diren mugak errespetatuko ditu eta, nolanahi ere den, bai laguntza jasoko duten proiektuen kopuruak bai bakoitzari emango zaion kopuruak agindu honetako 4.1 artikuluan xedatutakoa beteko dute.

22. artikulua.- Onuradunak.

1.- Produkziorako laguntzak eskuratzeko honako baldintzak bete behar dira: pertsona fisiko edota juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea, eta alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikusentzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikusentzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.

2.- Hauek joko dira pertsona juridiko independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

3.- Pertsona fisiko edota juridiko batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak 21.2 artikuluan zer dioen hartuko da aintzakotzat.

I. ATALA

ZINEMARAKO DIREN FIKZIOZKO FILM LUZEEN PRODUKZIOA

23. artikulua.- Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntzen modalitate honetan, edozein hizkuntzatan zinemarako fikziozko film luzeak egitea bultzatuko da.

Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako dena.

24. artikulua.- Laguntzen muga.

1.- Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira milioi bat (1.000.000) eurokoa da. Diru-kopuru horretatik, hirurehun mila (300.000) euro arte gordeko dira euskara jatorrizko hizkuntza duten ekoizpenen artean banatzeko, hizkuntza horretako ekoizpena sustatzeko pizgarri moduan.

2.- Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurehun mila (300.000) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan; eta laguntza publikoen guztizkoak (deialdi honen kargura ematen direnak barne) ezingo du film luzeen produkzioari dagokion kostuaren % 50 baino gehiago izan.

3.- Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:

- Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

- Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktorearen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

4.- Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.

Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.

Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 22. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:

- Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

- Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren % 50.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

5.- Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 30.b artikuluan ezarritako betebeharra betetzen den ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota diru-laguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Film luzearen kostua gutxienez honako partida hauen batura izango da:

a) Egite-kostua, filma egiteko egon diren gastu guztiak barne.

b) Produktore exekutiboaren soldata, gutxi gorabehera egite-kostuaren % 5ari dagokiona gehienez.

c) Hala badagokio, internegatibo baten segurtasun-banda lortzea.

d) Gastu orokorrak.

e) Interes pasiboak eta kredituen negoziazioaren gastuak (egite-kostuaren % 10eraino).

f) Filmaren kopiak.

g) Bikoizketa egiteagatik edo azpitituluak jartzeagatiko gastuak.

h) Publizitate- eta promozio-gastuak.

25. artikulua.- Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak I. eranskinean agertzen den ereduan oinarrituz egingo dira eta III. eranskinean zehazten diren agiriak erantsiko zaizkio.

26. artikulua.- Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.- Lehen fasea: produkzio-proiektuaren balorazioa (55 puntu):

1.1.- Proiektuaren finantzaketa: 25 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo diru-laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), banku-egiaztagiriak, etab. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60koko mugarekin.

1.2.- Inplikatutako diren enpresa- eta giza-baliabideak: 10 punturaino. Hauek egoitza Euskadin duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori proiektua gauzatzeko dagoen ikus-entzunezko ekoizpenaren % 40tik gorakoa eta % 80tik beherakoa izango da.

1.3.- Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 10 puntu arte, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinema-aretoetako sarrera-emaitzak, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, gidoilariaren, zuzendariaren eta produktore exekutiboaren ibilbidea, enpresaren antzinatasuna, azken hiru urtealdietako emaitza eta balantzeen kontua, finantza-erakundeen txostena eta Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena. Ibilbidea egiaztatzeko, VI. eranskineko A laukia bete behar da, eta ekonomia-kaudimena egiaztatzeko, VI. eranskineko B laukia. Bi kasuotan, nahitaezko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

1.4.- Filmaketa Euskadin egitea: 10 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan.

Lehen fase honetan gutxienez 25 puntura iristen ez direnak, deialditik kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.- Bigarren fasea: proiektuaren balio artistiko eta kulturala (45 puntu):

2.1.- Garatu beharreko gidoiaren kalitatea eta bideragarritasuna, gehienez 25 punturaino.

2.2.- Balio artistikoko ekimena ote den, edo Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo bateko errealitatearekin, duen lotura, gehienez 15 punturaino.

2.3.- Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 punturaino.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 25 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

3.- Behin laguntzagai diren ekoizpenak hautatuz gero eta bidezko diru-kopuruak finkatuz gero, eta artikulu honetan adierazitako mugak eta hautaketa-irizpideak eta balorazioak kontuan hartuta, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenetarako gordetako diru-zenbatekoak banatzeari ekingo zaio. Horretarako, hautaketa eta balorazio irizpideak aplikatu eta gero lorturiko puntuazioa hartuko da aintzat, eta proportzionalki banatuko da.

27. artikulua.- Behin betiko agiriak.

1.- Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuari dagozkion honako agiriak aurkezteko:

- Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria.

- Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.

- Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzea.

- Pertsonal artistikoarekin (aktore nagusiak) eta teknikariekin (zuzendariak eta ekipo-buruak) sinatutako kontratuak.

- Beste laguntza edota diru-laguntza batzuk lortu diren edo ez diren adierazten duen zinpeko aitorpena.

- Koproduktore izateko behin betiko kontratuak (hala badagokio).

- Filma ustiatzeko eskubideen behin betiko kontratuak.

- Produkzio-etxeak Ogasunari eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak eguneratuta dituelako ziurtagiria, baita produkzioak irauten duen denboran bertako pertsonalari alta emango zaiola egiaztatzen duen zinpeko aitorpena ere.

2.- Finantzaketa-plana egiaztatzeko, honako jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak ekarriko dira:

- Telebista-kateekin edo banaketa-elkarteekin sinaturiko kontratuak.

- Onuradunak finantzaketa-planean bildutako fondo propioak benetan badaudela eta horien titular dela agertzen duen banku-egiaztagiria.

- Filma finantzatzeko onuradunak jasotako bestelako laguntza edo diru-laguntzen egiaztapena.

- Produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuk.

3.- 1. idatz-zatian adierazitako agiriak aurkezten ez badira, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenaren bidez zera aginduko da: proiektu horretarako oraindik ordaintzeke dagoen zuzkidura Balorazio-batzordeak hautatutako proiektuen zerrendako hurrengoari esleitzeko.

28. artikulua.- Laguntza jasotzen duen produkzioa egiteko epea.

Laguntza eman dela jakinarazten denetik, erakunde onuradunak gehienez ere urtebeteko epea izango du film luzea filmatzen hasteko eta bi urteko epea, berriz, filma ekoizten amaitzeko eta lehen kopia estandarra lortzeko.

29. artikulua.- Laguntzaren ordainketa.

Zuzendaritza kudeatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

a) % 50, proiektuaren behin betiko agiriak, 27. artikuluan deskribatzen direnak, Kultura Sailean jasotzen direnean.

b) % 30, filmatzen amaitu denaren komunikazioa jasotzean eta beti 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera.

c) Gainerako kopurua (% 20), honako agiriak jasotzean eta beti 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera:

- Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean eta jabetzapean filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 30. artikuluko e) idatz-zatian adierazi bezala.

- ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

- Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere (V. eranskina).

30. artikulua.- Betebeharrak.

Produkzio-etxe onuradunak honako baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:

a) Laguntza eman dela jakinarazten denetik urte bateko epean filmatzen hastea; epe hori behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio luzatu ahal izango da soil-soilik.

b) Onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenaren aurrekontuaren % 40, gutxienez, erabili beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo establezimendua duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetarako. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 40 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

c) Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

Laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaitzear dagoela filmaketa hasi edota amaitu bada, jakinarazpen hori eskabidearekin batera aurkeztuko da.

d) Produkzioa gehienez laguntza eman dela jakinarazten denetik bi urteko epean amaitzea.

e) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean eta jabetzapean, Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei hormirudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

f) Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea aurkeztea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere (V. eranskina).

II. ATALA

TELEBISTARAKO DIREN FIKZIOZKO FILM LUZEEN (TB MOVIAK) PRODUKZIOA

31. artikulua.- Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntzen modalitate honetan, edozein hizkuntzatan telebistarako diren fikziozko film luzeak egitea bultzatuko da.

Ondorio hauetarako telebistarako film luzea (tb movie) da: Hirurogei minututik gorako lan unitarioa osatzen duena eta amaieran argumentuaren askaera jasotzen duena, baina bereizgarritasun batekin: haren merkataritza-ustiapenean ez dago emankizunik zinema-aretoetan.

Ondoren izendatzen diren entitateekin kontratu bat izatea edo hauek proiektuan interesa azaltzea beharrezko betebeharra da:

a) Autonomia eremuko telebista-operadore bi, edo

b) Euskal Autonomi Erkidegoko telebista-operadore bat, edo

c) Estatu eremuko edo Europar Batasuneko estatu bateko telebista-operadore bat.

32. artikulua.- Laguntzen muga.

1.- Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira ehun eta hogei mila (120.000) eurokoa da. Diru-kopuru horretatik, heren bat arte gordeko dira euskara jatorrizko hizkuntza duten ekoizpenen artean banatzeko, hizkuntza horretako ekoizpena sustatzeko pizgarri moduan.

2.- Xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntza publikoen guztizkoak (deialdi honen kargura ematen direnak barne) ezingo du film luzeen produkzioari dagokion kostuaren % 50 baino gehiago izan.

3.- Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, muga hau izango gu:

- Ez du produkziorako aurrekontuaren % 50 gaindituko.

4.- Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.

Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.

Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 22. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako muga izango du:

- Ez du produkziorako aurrekontuaren % 50 gaindituko.

5.- Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 38.b aritkuluan ezarritako baldintzaren betetze maila, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota diru-laguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Film luzearen kostua gutxienez honako partida hauen batura izango da:

a) Egite-kostua, filma egiteko egon diren gastu guztiak barne.

b) Produktore exekutiboaren soldata, gutxi gorabehera egite-kostuaren % 5ari dagokiona gehienez.

c) Hala badagokio, internegatibo baten segurtasun-banda lortzea.

d) Gastu orokorrak.

e) Interes pasiboak eta kredituen negoziazioaren gastuak (egite-kostuaren % 10eraino).

f) Filmaren kopiak.

g) Bikoizketa egiteagatik edo azpitituluak jartzeagatiko gastuak.

h) Publizitate- eta promozio-gastuak.

33. artikulua.- Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak I. eranskinean agertzen den ereduan oinarrituz egingo dira eta III. eranskinean zehazten diren agiriak erantsiko zaizkio.

34. artikulua.- Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.- Lehen fasea: produkzio-proiektuaren balorazioa (55 puntu):

1.1.- Proiektuaren finantzaketa: 20 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo diru-laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), banku-egiaztagiriak, etab. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60koko mugarekin.

1.2.- Inplikatutako diren enpresa- eta giza-baliabideak: 10 punturaino. Hauek egoitza Euskadin duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori proiektua gauzatzeko dagoen ikus-entzunezko ekoizpenaren % 40tik gorakoa eta % 80tik beherakoa izango da.

1.3.- Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 10 puntu arte, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinema-aretoetako sarrera-emaitzak, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, gidoilariaren, zuzendariaren eta produktore exekutiboaren ibilbidea, enpresaren antzinatasuna, azken hiru urtealdietako emaitza eta balantzeen kontua, finantza-erakundeen txostena eta Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena. Ibilbidea egiaztatzeko, VI. eranskineko A laukia bete behar da, eta ekonomia-kaudimena egiaztatzeko, VI. eranskineko B laukia. Bi kasuotan, nahitaezko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

1.4.- Filmaketa Euskadin egitea: 10 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan.

1.5.- Zuzendaritza lanetan errealizatzaile berrien parte hartzea: 5 punturaino. Errealizatzaile berrien definizioa abenduaren 28ko 55/2007ko Zinearen Legearen 4. artikuluan ezartzen dena kontuan hartuko da.

Lehen fase honetan gutxienez 25 puntura iristen ez direnak, deialditik kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.- Bigarren fasea: proiektuaren balio artistiko eta kulturala (45 puntu):

2.1.- Garatu beharreko gidoiaren kalitatea eta bideragarritasuna, gehienez 25 punturaino.

2.2.- Balio artistikoko ekimena ote den, edo Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo bateko errealitatearekin, duen lotura, gehienez 15 punturaino.

2.3.- Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 punturaino.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 20 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

3.- Behin laguntzagai diren ekoizpenak hautatuz gero eta bidezko diru-kopuruak finkatuz gero, eta artikulu honetan adierazitako mugak eta hautaketa-irizpideak eta balorazioak kontuan hartuta, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenetarako gordetako diru-zenbatekoak banatzeari ekingo zaio. Horretarako, hautaketa eta balorazio irizpideak aplikatu eta gero lorturiko puntuazioa hartuko da aintzat, eta proportzionalki banatuko da.

35. artikulua.- Behin betiko agiriak.

1.- Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuari dagozkion honako agiriak aurkezteko:

- Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria.

- Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.

- Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzea.

- Pertsonal artistikoarekin (aktore nagusiak) eta teknikariekin (zuzendariak eta ekipo-buruak) sinatutako kontratuak.

- Beste laguntza edota diru-laguntza batzuk lortu diren edo ez diren adierazten duen zinpeko aitorpena.

- Koproduktore izateko behin betiko kontratuak (hala badagokio).

- Filma ustiatzeko eskubideen behin betiko kontratuak.

- Produkzio-etxeak Ogasunari eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak eguneratuta dituelako ziurtagiria, baita produkzioak irauten duen denboran bertako pertsonalari alta emango zaiola egiaztatzen duen zinpeko aitorpena ere.

2.- Finantzaketa-plana egiaztatzeko, honako jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak ekarriko dira:

- Telebista-kateekin edo banaketa-elkarteekin sinaturiko kontratuak.

- Onuradunak finantzaketa-planean bildutako fondo propioak benetan badaudela eta horien titular dela agertzen duen banku-egiaztagiria.

- Filma finantzatzeko onuradunak jasotako bestelako laguntza edo diru-laguntzen egiaztapena.

- Produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuk.

3.- 1. idatz-zatian adierazitako agiriak aurkezten ez badira, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenaren bidez zera aginduko da: proiektu horretarako oraindik ordaintzeke dagoen zuzkidura Balorazio-batzordeak hautatutako proiektuen zerrendako hurrengoari esleitzeko.

36. artikulua.- Laguntza jasotzen duen produkzioa egiteko epea.

Laguntza eman dela jakinarazten denetik, erakunde onuradunak gehienez ere urtebeteko epea izango du film luzea filmatzen hasteko eta bi urteko epea, berriz, filma ekoizten amaitzeko eta lehen kopia estandarra lortzeko.

37. artikulua.- Laguntzaren ordainketa.

Zuzendaritza kudeatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

a) % 50, proiektuaren behin betiko agiriak, 35. artikuluan deskribatzen direnak, Kultura Sailean jasotzen direnean.

b) % 30, filmatzen amaitu denaren komunikazioa jasotzean eta beti 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera.

c) Gainerako kopurua (% 20), honako agiriak jasotzean eta beti 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera:

- Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean eta jabetzapean filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 38. artikuluko e) idatz-zatian adierazi bezala.

- ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

- Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere (V. eranskina).

38. artikulua.- Betebeharrak.

Produkzio-etxe onuradunak honako baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:

a) Laguntza eman dela jakinarazten denetik urte bateko epean filmatzen hastea; epe hori behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio luzatu ahal izango da soil-soilik.

b) Onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenaren aurrekontuaren % 40, gutxienez, erabili beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo establezimendua duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetarako. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 40 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

c) Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

Laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaitzear dagoela filmaketa hasi edota amaitu bada, jakinarazpen hori eskabidearekin batera aurkeztuko da.

d) Produkzioa gehienez laguntza eman dela jakinarazten denetik bi urteko epean amaitzea.

e) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean eta jabetzapean, Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei hormirudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

f) Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea aurkeztea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere (V. eranskina).

III. ATALA

ZINEMARAKO DIREN ANIMAZIOZKO FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

39. artikulua.- Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako dena.

40. artikulua.- Laguntzen muga.

1.- Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira berrehun eta berrogei mila (240.000) eurokoa da. Diru-kopuru horretatik, ehun mila (100.000) euro arte gordeko dira euskara jatorrizko hizkuntza duten ekoizpenen artean banatzeko, hizkuntza horretako ekoizpena sustatzeko pizgarri moduan.

2.- Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu berrehun mila (200.000) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan; eta laguntza publikoen guztizkoak (deialdi honen kargura ematen direnak barne) ezingo du film luzeen produkzioari dagokion kostuaren % 50 baino gehiago izan.

3.- Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:

- Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

- Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktorearen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

4.- Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.

Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.

Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 22. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:

- Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

- Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren % 50.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

5.- Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 46.b artikuluan ezarritako betebeharra ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota diru-laguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Film luzearen kostua gutxienez honako partida hauen batura izango da:

a) Egite-kostua, filma egiteko egon diren gastu guztiak barne.

b) Produktore exekutiboaren soldata, gutxi gorabehera egite-kostuaren % 5ari dagokiona gehienez.

c) Hala badagokio, internegatibo baten segurtasun-banda lortzea.

d) Gastu orokorrak.

e) Interes pasiboak eta kredituen negoziazioaren gastuak (egite-kostuaren % 10eraino).

f) Filmaren kopiak.

g) Bikoizketa egiteagatik edo azpitituluak jartzeagatiko gastuak.

h) Publizitate- eta promozio-gastuak.

41. artikulua.- Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak I. eranskinean agertzen den ereduan oinarrituz egingo dira eta III. eranskinean zehazten diren agiriak erantsiko zaizkio.

42. artikulua.- Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.- Lehen fasea.- Produkzio-proiektuaren balorazioa (50 puntu):

1.1.- Proiektuaren finantzaketa: 25 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo diru-laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), banku-egiaztagiriak, etab. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60koko mugarekin.

1.2.- Inplikatutako diren enpresa- eta giza-baliabideak: 15 punturaino. Hauek egoitza Euskadin duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori proiektua gauzatzeko dagoen ikus-entzunezko ekoizpenaren % 40tik gorakoa eta % 80tik beherakoa izango da.

1.3.- Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 10 puntu arte, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinema-aretoetako sarrera-emaitzak, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, gidoilariaren, zuzendariaren eta produktore exekutiboaren ibilbidea, enpresaren antzinatasuna, azken hiru urtealdietako emaitza eta balantzeen kontua, finantza-erakundeen txostena eta Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena. Ibilbidea egiaztatzeko, VI. eranskineko A laukia bete behar da, eta ekonomia-kaudimena egiaztatzeko, VI. eranskineko B laukia. Bi kasuotan, nahitaezko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Lehenengo fase honetan gutxienez 25 puntura iristen ez diren eskabideak kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.- Bigarren fasea.- Proiektuaren balio artistiko eta kulturala (50 puntu):

2.1.- Garatu beharreko gidoiaren kalitatea eta bideragarritasuna, gehienez 30 punturaino.

2.2.- Balio artistikoko ekimena ote den, edo Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo bateko errealitatearekin, duen lotura, gehienez 20 punturaino.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 20 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

3.- Behin laguntzagai diren ekoizpenak hautatuz gero eta bidezko diru-kopuruak finkatuz gero, eta artikulu honetan adierazitako mugak eta hautaketa-irizpideak eta balorazioak kontuan hartuta, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenetarako gordetako diru-zenbatekoak banatzeari ekingo zaio. Horretarako, hautaketa eta balorazio irizpideak aplikatu eta gero lorturiko puntuazioa hartuko da aintzat, eta proportzionalki banatuko da.

43. artikulua.- Behin betiko agiriak.

1.- Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuari dagozkion honako agiriak aurkezteko:

- Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria.

- Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.

- Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzea.

- Pertsonal teknikoarekin eta teknikariekin (zuzendariak eta ekipo-buruak) sinatutako kontratuak.

- Beste laguntza edota diru-laguntza batzuk lortu diren edo ez diren adierazten duen zinpeko aitorpena.

- Koproduktore izateko behin betiko kontratuak (hala badagokio).

- Filma ustiatzeko eskubideen behin betiko kontratuak.

- Produkzio-etxeak Ogasunari eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak eguneratuta dituelako ziurtagiria, baita produkzioak irauten duen denboran bertako pertsonalari alta emango zaiola egiaztatzen duen zinpeko aitorpena ere.

2.- Finantzaketa-plana egiaztatzeko, honako jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak ekarriko dira:

- Telebista-kateekin edo banaketa-elkarteekin sinaturiko kontratuak.

- Onuradunak finantzaketa-planean bildutako fondo propioak benetan badaudela eta horien titular dela agertzen duen banku-egiaztagiria.

- Filma finantzatzeko onuradunak jasotako bestelako laguntza edo diru-laguntzen egiaztapena.

- Produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuk.

3.- 1. idatz-zatian adierazitako agiriak aurkezten ez badira, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenaren bidez zera aginduko da: proiektu horretarako oraindik ordaintzeke dagoen zuzkidura Balorazio-batzordeak hautatutako proiektuen zerrendako hurrengoari esleitzeko.

44. artikulua.- Laguntza jasotzen duen produkzioa egiteko epea.

Laguntza esleitu zaiola jakinarazten zaionetik aurrera, ekoizpen-enpresak bi urteko epea izango du film luzea amaitzeko.

45. artikulua.- Laguntzaren ordainketa.

Zuzendaritza kudeatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

a) % 50, proiektuaren behin betiko agiriak, 43. artikuluan deskribatzen direnak, Kultura Sailean jasotzen direnean.

b) % 30, story board amaitu denaren komunikazioa jasotzean eta beti 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera.

c) Gainerako kopurua, honako agiriak jasotzean eta beti 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera:

- Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean eta jabetzapean filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 46. artikuluko c) idatz-zatian adierazitakoaren arabera.

- Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko auditoretza-txostena, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere (V. eranskina).

- ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

46. artikulua.- Betebeharrak.

Produkzio-etxe onuradunak honako baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:

a) Produkzioa gehienez laguntza eman dela jakinarazten denetik bi urteko epean amaitzea.

b) Onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenaren aurrekontuaren % 40, gutxienez, erabili beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo establezimendua duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetara. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 40 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

c) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean eta jabetzapean, Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei hormirudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

d) Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea aurkeztea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere (V. eranskina).

IV. ATALA

SORTZE-DOKUMENTALEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

47. artikulua.- Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumentalak egitea sustatuko da.

Ondorio honetarako, honakoak izango dira sortze-dokumentalak: errealitatetik hartutako gaia duten proiektuak; lanak originala izan behar du eta gai zehatz bati buruzko ikerketa edo azterlana, gutxienez merkataritza-ordu beteko iraupena dutenak eta zinema edota telebistarako direnak.

48. artikulua.- Laguntzen muga.

1.- Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira berrehun mila (200.000) eurokoa da. Diru-kopuru horretatik, hirurogei mila (60.000) euro arte gordeko dira euskara jatorrizko hizkuntza duten ekoizpenen artean banatzeko, hizkuntza horretako ekoizpena sustatzeko pizgarri moduan.

2.- Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurogei mila (60.000) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan; eta laguntza publikoen guztizkoak (deialdi honen kargura ematen direnak barne) ezingo du dokumentalaren produkzioari dagokion kostuaren % 50 baino gehiago izan.

3.- Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:

- Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

- Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktorearen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta dokumentala ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

4.- Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.

Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.

Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 22. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:

- Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

- Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren % 50.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, dokumentala ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

5.- Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte dokumentalaren kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 54.b artikuluan ezarritako betebeharra ere, dokumentalaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota diru-laguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Dokumentalaren kostua gutxienez honako partida hauen batura izango da:

a) Egite-kostua, filma egiteko egon diren gastu guztiak barne.

b) Produktore exekutiboaren soldata, gutxi gorabehera egite-kostuaren % 5ari dagokiona gehienez.

c) Hala badagokio, internegatibo baten segurtasun-banda lortzea.

d) Gastu orokorrak.

e) Interes pasiboak eta kredituen negoziazioaren gastuak (egite-kostuaren % 10eraino).

f) Filmaren kopiak.

g) Bikoizketa egiteagatik edo azpitituluak jartzeagatiko gastuak.

h) Publizitate- eta promozio-gastuak.

49. artikulua.- Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak I. eranskinean agertzen den ereduan oinarrituz egingo dira eta III. eranskinean zehazten diren agiriak erantsiko zaizkio.

50. artikulua.- Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.- Lehen fasea: produkzio-proiektuaren balorazioa (50 puntu):

1.1.- Proiektuaren finantzaketa: 25 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo diru-laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), banku-egiaztagiriak, etab. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.- Inplikatutako diren enpresa- eta giza-baliabideak: 15 punturaino. Hauek egoitza Euskadin duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori proiektua gauzatzeko dagoen ikus-entzunezko ekoizpenaren % 40tik gorakoa eta % 80tik beherakoa izango da.

1.3.- Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 10 puntu arte, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinema-aretoetako sarrera-emaitzak, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, gidoilariaren, zuzendariaren eta produktore exekutiboaren ibilbidea, enpresaren antzinatasuna, azken hiru urtealdietako emaitza eta balantzeen kontua, finantza-erakundeen txostena eta Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena. Ibilbidea egiaztatzeko, VI. eranskineko A laukia bete behar da, eta ekonomia-kaudimena egiaztatzeko, VI. eranskineko B laukia. Bi kasuotan, nahitaezko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Lehen fase honetako balorazioan gutxienez 25 puntura iristen ez diren eskabideak deialditik kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.- Bigarren fasea: proiektuaren balio artistiko eta kulturala (50 puntu):

2.1.- Garatu beharreko gidoiaren kalitatea eta bideragarritasuna, gehienez 30 punturaino.

2.2.- Balio artistikoko ekimena ote den, edo Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo bateko errealitatearekin, duen lotura, gehienez 20 punturaino.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 20 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

3.- Behin laguntzagai diren ekoizpenak hautatuz gero eta bidezko diru-kopuruak finkatuz gero, eta artikulu honetan adierazitako mugak eta hautaketa-irizpideak eta balorazioak kontuan hartuta, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenetarako gordetako diru-zenbatekoak banatzeari ekingo zaio. Horretarako, hautaketa eta balorazio irizpideak aplikatu eta gero lorturiko puntuazioa hartuko da aintzat, eta proportzionalki banatuko da.

51. artikulua.- Behin betiko agiriak.

1.- Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuari dagozkion honako agiriak aurkezteko:

- Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria.

- Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.

- Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzea.

- Pertsonal teknikoarekin eta teknikariekin (zuzendariak eta ekipo-buruak) sinatutako kontratuak.

- Beste laguntza edota diru-laguntza batzuk lortu diren edo ez diren adierazten duen zinpeko aitorpena.

- Koproduktore izateko behin betiko kontratuak (hala badagokio).

- Lana ustiatzeko eskubideen behin betiko kontratuak.

- Produkzio-etxeak Ogasunari eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak eguneratuta dituelako ziurtagiria, baita produkzioak irauten duen denboran bertako pertsonalari alta emango zaiola egiaztatzen duen zinpeko aitorpena ere.

2.- Finantzaketa-plana egiaztatzeko, honako jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak ekarriko dira:

- Telebista-kateekin edo banaketa-elkarteekin sinaturiko kontratuak.

- Onuradunak finantzaketa-planean bildutako fondo propioak benetan badaudela eta horien titular dela agertzen duen banku-egiaztagiria.

- Filma finantzatzeko onuradunak jasotako bestelako laguntza edo diru-laguntzen egiaztapena.

- Produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuk.

3.- 1. idatz-zatian adierazitako agiriak aurkezten ez badira, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenaren bidez zera aginduko da: proiektu horretarako oraindik ordaintzeke dagoen zuzkidura Balorazio-batzordeak hautatutako proiektuen zerrendako hurrengoari esleitzeko.

52. artikulua.- Laguntza jasotzen duen produkzioa egiteko epea.

Laguntza eman dela jakinarazten denetik, erakunde onuradunak gehienez ere urtebeteko epea izango du dokumentala filmatzen hasteko eta bi urteko epea, berriz, dokumentala ekoizten amaitzeko.

53. artikulua.- Laguntzaren ordainketa.

Zuzendaritza kudeatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

a) % 50, proiektuaren behin betiko agiriak, 51. artikuluan deskribatzen direnak, Kultura Sailean jasotzen direnean.

b) % 30, filmatzen amaitu denaren komunikazioa jasotzean eta beti 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera.

c) Gainerako kopurua, honako agiriak jasotzean eta beti 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera:

- Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean eta jabetzapean dokumentalaren kopia utzi dela egiaztatzen duena 46. artikuluko e) idatz-zatian adierazitakoaren arabera.

- Dokumentalaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere (V. eranskina).

- ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

54. artikulua.- Betebeharrak.

Produkzio-etxe onuradunak honako baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:

a) Laguntza eman dela jakinarazten denetik urte bateko epean filmatzen hastea; epe hori behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio luzatu ahal izango da soil-soilik.

b) Onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenaren aurrekontuaren % 40, gutxienez, erabili beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo establezimendua duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetarako. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 40 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

c) Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

Laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaitzear dagoela filmaketa hasi edota amaitu bada, jakinarazpen hori eskabidearekin batera aurkeztuko da.

d) Produkzioa gehienez laguntza eman dela jakinarazten denetik bi urteko epean amaitzea.

e) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean eta jabetzapean, Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei hormirudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

f) Dokumentalaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea aurkeztea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere (V. eranskina).

IV. KAPITULUA

FILM LABURREN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

55. artikulua.- Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren fikziozko edota animaziozko film laburrak egitea sustatuko da.

Horretarako, film laburtzat edozein euskarritan egindako filmak hartuko dira, iraupen gomendatua 60 minutukoa baino gutxiagokoa dutenak.

56. artikulua.- Laguntzen muga.

1.- Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira ehun eta hirurogei mila (160.000) eurokoa da. Diru-kopuru horretatik, berrogeita hamar mila (50.000) euro arte gordeko dira euskara jatorrizko hizkuntza duten ekoizpenen artean banatzeko, hizkuntza horretako ekoizpena sustatzeko pizgarri moduan.

2.- Proiektu zehatz batera zuzendutako kopuruak ezingo du inoiz filmaren gastu-aurrekontuaren % 60 gainditu, ezta hogei mila (20.000) euroko gehienezko zenbatekoa ere. Gainera, proiektuari ematen zaizkion laguntza publiko guztien baturak, deialdi honen kargura ematen direnak barne, ezingo du inoiz film laburraren kostu errealaren % 90 gainditu.

Hautatutako proiektu batek bestelako diru-laguntzarik ez badu, laguntzaren gutxieneko kopurua hamar mila (10.000) eurokoa izango da, edo lehen idatz-zatian ezarritako muga orokorra aplikatzean bidezko ikusten dena.

3.- Laguntza koprodukzio baterako denean, koprodukzio-kontratuaren kopia konpultsatua ekarriko da eta eskatzaileak emaitzazko ikus-entzunezko produkzioan gutxienez % 20ko partaidetza izan beharko du. Produkzio bat euskal enpresa batek baino gehiagok koproduzitzen badute, 22. artikuluaren arabera onuradun gerta daitezkeenak, enpresa bakoitzak izan duen partaidetza batu eta hori hartuko da kontuan.

4.- Filmaren kostua gutxienez honako partida hauen batura izango da:

a) Zuzendaritza-kostua, filma egiteko egon diren gastu guztiak barne.

b) Produktore exekutiboaren soldata, gutxi gorabehera egite-kostuaren % 5ari dagokiona gehienez.

c) Hala badagokio, internegatibo baten segurtasun-banda lortzea.

d) Gastu orokorrak.

e) Interes pasiboak eta kredituen negoziazioaren gastuak (egite-kostuaren % 10eraino).

f) Filmaren kopiak.

g) Bikoizketa egiteagatik edo azpitituluak jartzeagatiko gastuak.

h) Publizitate- eta promozio-gastuak.

5.- Behin laguntzagai diren ekoizpenak hautatuz gero eta bidezko diru-kopuruak finkatuz gero, eta agindu honetako 58. artikuluan adierazitako mugak eta hautaketa-irizpideak eta balorazioak kontuan hartuta, jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenetarako gordetako diru-zenbatekoak banatzeari ekingo zaio. Horretarako, hautaketa eta balorazio irizpideak aplikatu eta gero lorturiko puntuazioa hartuko da aintzat, eta proportzionalki banatuko da. Kontzeptu honen pean jasotako kopuruei ez zaizkie 2. paragrafoko mugak aplikatuko.

57. artikulua.- Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak I. eranskinean agertzen den ereduan oinarrituz egingo dira eta IV. eranskinean zehazten diren agiriak erantsiko zaizkio.

58. artikulua.- Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

a) Proiektuaren interes orokorra (% 20), bereziki ekimen artistiko berriak eskaintzeko ematen dituen aukerak eta Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo batekoarekin, duen erlazioa baloratuz.

b) Produkzio-proiektuaren balorazioa (% 30). Bereziki honakoak izango dira kontuan:

- Aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren egokitasuna (% 10).

- Inplikatzen diren enpresa- eta giza-baliabideak (% 10): produkzio-etxe, zuzendari eta gidoilariaren curriculuma. Produkzio-etxeen, zuzendarien eta gidoilarien historian, aurretik egindako lanak kontuan hartuko dira eta egindako proiektuak ez ezik, jendaurrean izandako eragina eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan agertzen diren kritikak baloratuko dira.

- Film laburraren garapena Euskal Autonomia Erkidegoan (% 10).

c) Autofinantzaketa- edo finantzaketa pribatuaren maila (% 20), bereziki produkzio-etxe eskatzailearen enpresa-arriskua kontuan hartuta eta, koprodukzioei dagokienez, baita euskal produkzio-etxeen partaidetza-ehunekoaren maila ere.

d) Zinematografikoki garatu beharreko gidoiaren kalitatea (% 20).

e) Ikus-entzunezkoen produkzio edo garapenean euskal ikus-entzunezkoen azpiegitura osatzen duten artista, teknikari eta profesionalen partaidetza (% 10).

Balorazio-baremoaren % 50, gutxienez, lortzen ez duten eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

59. artikulua.- Film laburra egiteko epea.

Onuradunak 2011ko abenduaren 31 arte izango du deialdi honetan ezartzen diren betebeharrak betetzeko.

60. artikulua.- Laguntzaren ordainketa.

Film laburrak egiteko emandako laguntzaren ordainketa honela banatuko da:

1.- Laguntza emateko unean lehenengo % 50 ordainduko da. Pertsona juridikoen kasuan, Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria aurkeztu ondoren egingo da ordainketa.

2.- % 30, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean eta beti 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera.

3.- Gainerako kopurua (% 20) ere 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera, honako agiriak jaso eta gehienez hamabost egunera:

a) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean eta jabetzapean, Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei hormirudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

b) Proiektua garatzeak dakartzan gastuei buruzko txostena eta laguntzarekin egin diren gastuak behar bezala frogatzen dituen egiaztagiria. Hau frogatzeko beste bide bat ICAAk edo finantza-auditoretzak onetsitako kostu-ziurtagiria aurkeztea da.

c) Beste laguntza batzuei buruzko zinpeko aitorpena.

d) ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

61. artikulua.- Betebeharrak.

1.- Agindu honetako 11. artikuluan adierazitako betebeharrei kalterik egin gabe, produkzio-etxe onuradunak honako betebehar hauek izango ditu:

a) Lehenengo ordainketa jaso eta gehienez sei hilabeteko epean filmatzen hastea. Epe hau behar bezala justifikatutako arrazoiren bat dela medio baino ezingo da luzatu.

b) Kultura Sailari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honetan zehazten diren modalitateen zuzkiduren kopuruak igo daitezke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatutakoan aurrekontuan agortu gabe gera daitezkeen diru-baliabideen arabera; diru-laguntzei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da hori.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.- Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 14a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

I. ERANSKINA / ANEXO I

ESKABIDE ORRIA / HOJA DE SOLICITUD

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA / ANEXO II

PROIEKTUEN GARAPENERAKO DIRU-LAGUNTZAK / AYUDAS AL DESARROLLO DE PROYECTOS

(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA / ANEXO III

PRODUKZIORAKO DIRU-LAGUNTZAK

Zinemarako fikziozko film luzeak, telebistarako fikziozko film luzeak

Zinemarako animaziozko film luzeak

Sortze-dokumentalak

AYUDAS A LA PRODUCCIÓN

Largometrajes cinematográficos de ficción, Largometrajes televisivos (TV movies) de ficción

Largometrajes cinematográficos de animación

Documentales de creación

Aurkeztu beharreko agiriak / Documentación a aportar

(Ikus .PDF)

IV. ERANSKINA / ANEXO IV

FILM LABURREN PRODUKZIORAKO DIRU-LAGUNTZAK /

AYUDAS A LA PRODUCCIÓN DE CORTOMETRAJES

Aurkeztu beharreko agiriak / Documentación a aportar

(Ikus .PDF)

V. ERANSKINA / ANEXO V.

A. PROIEKTUARI BURUZKO DATUAK / DATOS DEL PROYECTO

(Ikus .PDF)

V. ERANSKINA / ANEXO V

B. PROIEKTUA FINANTZATZEKO ITURRIAK / FUENTES DE FINANCIACIÓN DEL PROYECTO

(Ikus .PDF)

V. ERANSKINA / ANEXO V

C. INPLIKATUTAKO EUSKADIKO ENPRESA ETA GIZA BALIABIDEAK /

RECURSOS EMPRESARIALES Y HUMANOS DE EUSKADI IMPLICADOS

(Ikus .PDF)

VI. ERANSKINA / ANEXO VI

B. ESKATZAILEAREN IBILBIDE PROFESIONALA ETA KAUDIMEN EKONOMIKOA

TRAYECTORIA EMPRESARIAL Y SOLVENCIA ECONÓMICA DEL SOLICITANTE

(Ikus .PDF)

VI. ERANSKINA / ANEXO VI

C. FILMAKETA EUSKADIN / RODAJE EN EUSKADI

(Ikus .PDF)

VI. ERASKINA / ANEXO VI

A. ESKATZAILEAREN IBILBIDE PROFESIONALA /TRAYECTORIA EMPRESARIAL

AZKEN BOST URTEOTAN EGINDAKO EKOIZPENAK / PRODUCCIONES EN LOS ÚLTIMOS CINCO AÑOS

Ekoizpen bakoitzarentzat adierazi aurrekontu osoa, takillako emaitzak eta festibaletan aukeratua edo saritua izan den.

Para cada producción indicar el presupuesto total, los resultados en taquilla,y si ha sido seleccionada o premiada en festivales.

(Ikus .PDF)

VII. ERANSKINA / ANEXO VII

HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA/ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)

HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK/DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO

(Ikus .PDF)

VIII ERANSKINA / ANEXO VIII

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)

SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO (*)

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala