Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2010eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3726

HUTSEN ZUZENKETA, Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2010eko ekainaren 28ko ebazpenena, zeinen bidez argitara ematen baitira Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko urtarrilaren 27ko Aginduari buruzko laguntzen deialdiko jarduera subentzionatuak eta ukaturiko eskabideak, hain zuzen ere pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako eta esku-hartze sozialeko ezagutza kudeaketaren jardueretarako laguntza-ildoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (141. zenbakia) argitaratu ziren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren ebazpenak. Goiko paragrafoan aditzera emandako moduko hutsak atzeman direnez ebazpen horietan, zuzendu egiten dira orain, era honetan: Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2010eko ekainaren 28ko Ebazpena, zeinaren bidez Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko urtarrilaren 27ko Aginduan jasotako laguntzen deialdian subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzen baita, hain zuzen ere pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntza-ildoan; ebazpen horren eranskinen ordez (2010/3552 dokumentuaren 2. orritik 52era artekoak) Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2010eko ekainaren 28ko Ebazpenekoak jarri behar dira, zeinaren bitartez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko urtarrilaren 27ko Aginduan jasotako laguntzen deialdian subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzen baita, hain zuzen ere esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jardueretarako laguntzen ildoan (2010/3552 dokumentuaren 2. orritik 100era artekoak); eta alderantziz.


Azterketa dokumentala