Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2010eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3725

215/2010 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Ingeniería Sin Fronteras del País Vasco-Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISFPV-EHGMI) Elkartea herri-onurako dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Ingeniería Sin Fronteras del País Vasco-Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISFPV-EHGMI) Elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egin duen lanagatik.

Eskaera egin duen elkartea 1994ko martxoaren 4an eratu zen, eta Justizia Saileko Kabinete Teknikaren Zuzendaritzak 1994ko maiatzaren 31n emandako Ebazpenaz inskribatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, AS/B/04640/1994 erregistro-zenbakiarekin.

Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.

Ingeniería Sin Fronteras del País Vasco-Euskal Herriko Mugarik Gabeko (ISFPV-EHGMI) Elkarteak, eratu zenez geroztik, bere helburu printzipala erdietearen dihardu, hauxe: Mundu herrialde pobretuenak garatzeko lankidetza-jarduerak burutzea. Bere helburu printzipala erdiesteko burutzen dituen jarduerak interes orokorrekotzat ditu aitortuak gizarteak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek -gaiaren arabera- eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betetzearren, espediente egokia izapidetu da, zeinari erantsi baitzaizkio sailek eta hala eskatu zaein erakundeek egindako txostenak.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Ingeniería Sin Fronteras del País Vasco-Euskal Herriko Mugarik Gabeko (ISFPV-EHGMI) Elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/04640/1994 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, herri-onurakoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 27a.

Jarduneko lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua.

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala