Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2010eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
3724

214/2010 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Lorenzo Galdós SJ GKE Elkartea herri-onurako dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Lorenzo Galdós SJ GKE Elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egin duen lanagatik.

Elkarte eskatzailea 2005eko azaroaren 2an eratu zen, eta inskribatu, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 2005eko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez. Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorraena dago inskribatua, AS/G/12151/2005 erregistro-zenbakiarekin.

Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutuko ditu.

Lorenzo Galdós SJ GKE Elkarteak hasieratik egiten dituen jarduerak bere helburu nagusiak erdiesteko dira, hau da, Gujerat-eko (India) hegoaldean garapen- eta gizarte-proiektuak burutzen ditu. Bere helburu printzipala betetzearren egindako jarduerak Gizarteak interes orokorrekotzat errekonozitzen ditu.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek -gaiaren arabera- eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betetzearren, espediente egokia izapidetu da, zeinari erantsi baitzaizkio sailek eta hala eskatu zaien erakundeek egindako txostenak.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Lorenzo Galdós SJ GKE Elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/G/12151/2005 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, herri-onurakoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 27an.

Jarduneko lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala