Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2010eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3723

EBAZPENA, 2010eko ekainaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateari emandako diru-laguntza bat murrizteko dena. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerketa-lanak edo saio ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzei buruzko 2009ko deialdiaren babesean eman zitzaion diru-laguntza (proiektua: «Gizona eta emakumeen irudia Euskal Herriko eta Kataluniako telesailetan eta beren web orriak»).

24/2009 esp.

Ikusi dugu Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko txostena, proiektu honi dagokionez: «Gizona eta emakumeen irudia Euskal Herriko eta Kataluniako telesailetan eta beren web orriak». Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerketa-lanak edo saio ekintza pilotuak egiteko diru-laguntza jaso zuen, 2009. urtean.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerketa-lanak edo saio ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzak arautu ziren 2009. urterako (2008ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.).

Bigarrena.- Eskabideak aurkeztu ondoren eta horiek Hautaketa Batzordeak aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpena hartu zuen 2009ko apirilaren 30ean (2009ko ekainaren 3ko EHAA, 104. zk.). Ebazpen horren I. eranskinean, Euskal Herriko Unibertsitateari 4.960 euroko diru-laguntza eman zitzaion proiektu hau egiteko: «Gizona eta emakumeen irudia Euskal Herriko eta Kataluniako telesailetan eta beren web orriak».

Hirugarrena.- 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, diru-laguntzaren % 50 (2.480 euro) laguntza onartu ondoren ordaindu zen, eta gainerako % 50 diruz lagundutako jardueretan izandako gastu guztiak justifikatu ondoren ordainduko zen. Horretarako, artikulu horretan aipatzen den diru-laguntza zertan erabili den justifikatzeko agiriak aurkeztu beharra zegoen 2010eko otsailaren 28 baino lehen.

Entitate onuradunak aurkeztutako agirietan ikusten denez, diruz lagundutako jarduerei dagozkienez, 4.316,31 euroko gastuak justifikatu dira diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzerakoan; gainerakoa, 643,69 euro, justifikatu gabe dago.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Ebazpen hau hartzeko eskumena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari dagokio, 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 14.1 artikuluan diru-laguntzak emateko prozedura amaitzeko organo berari ematen zaion eskumenarekin korrelazioan.

Bigarrena.- 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 17.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko zaio diru-laguntzaren zenbatekoari.

Oinarri horiek eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren oinarriak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Euskal Herriko Unibertsitateari «Gizona eta emakumeen irudia Euskal Herriko eta Kataluniako telesailetan eta beren web orriak» proiekturako emandako diru-laguntzaren zenbatekoa proportzioan murriztea, justifikatutako gastuen arabera. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez egindako deialdiaren babesean eman zitzaion diru-laguntza (Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerketa-lanak edo saio ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzei buruzko 2009ko deialdia; 2008ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.). Diru-laguntza hori 2009ko apirilaren 30eko Ebazpenaren I. eranskinean dago.

Entitate onuradunaren diru-laguntza 4.316,31 eurokoa izango da, 643,69 euro kendu baitira gainerako gastuak ez justifikatzeagatik.

Bigarrena.- Entitate onuradunari 2.480 euro ordaindu zaizkionez, diru-laguntzaren bigarren zatia 1.836,31 eurokoa izango da, diruz lagundu diren jardueretan izandako gastuak behar bezala justifikatu direnez. Bigarren zatia ordaindu gabe dago.

Hirugarrena.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritakoa betez, ebazpen hau interesatuari jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Jakinarazten zaio ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela eta horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; hala agintzen da uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 2a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.


Azterketa dokumentala