Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2010eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3721

219/2010 DEKRETUA, uztailaren 27koa, genetikoki eraldatutako laboreak eta ohiko nekazaritza eta nekazaritza ekologikoa aldi berean nola landu arautzen duen dekretua indargabetzen duena.

2009ko maiatzaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (85. zenbakia) apirilaren 21eko 93/2009 Dekretua argitaratu zen, genetikoki eraldatutako laboreak eta ohiko nekazaritza eta nekazaritza ekologikoa aldi berean nola landu arautzen duena, genetikoki eraldatutako laboreak dauden bitartean ohiko nekazaritza eta nekazaritza ekologikoa babesteko.

Xedapen horren izapidetze-prozesuan akats bat hauteman da eta Europako Batzordeak emandako gomendioa ikusita, apirilaren 21eko 93/2009 Dekretua indargabetu da.

Bestalde, aipatzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, 1222/09 prozedura arruntean 2010eko martxoaren 17an emandako 192/2010 epaiaren bidez, baliogabetzat jo duela apirilaren 21eko 93/2009 Dekretuaren 5. artikulua, hots, genetikoki eraldatutako laboreak eta ohiko nekazaritza eta nekazaritza ekologikoa aldi berean nola landu arautzen duen dekretuarena.

Dekretu hau egitean, eragindako administrazioei eta lan-munduko eta ekonomiako ordezkariei galdetu zaie.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Apirilaren 21eko 93/2009 Dekretua indargabetu da, genetikoki eraldatutako laboreak eta ohiko nekazaritza eta nekazaritza ekologikoa aldi berean nola landu arautzen duena.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 27an.

Jarduneko lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


Azterketa dokumentala