Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2010eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Ekonomia eta Ogasun Saila
3718

211/2010 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2010. urterako aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko finantza-harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 4222 Programan (Bigarren Hezkuntza, Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketa) 25.035,60 euroko kredituak gaitzen dituena.

25.035,60 euroko diru-sarrera gehigarria jaso da Euskal Autonomia Erkidegoak Leonardo da Vinci programa hauetan parte hartu izanagatik: E-Decom, Psico.com, Metalcert eta Skills for Life. Hurrenez hurren 2.251,40 euro, 8.646,40 euro, 2.230,80 euro eta 2.266,00 euro jaso dira programa horiengatik. Halaber, «Lifelong Learning Programme Sub-programmes. Multilateral Projects, Networks, Accompanying measures» azpiprogramako Creanova proiektuagatik 9.641,00 euro jaso dira. Europako Batzordeak finantzatzen ditu proiektuok. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kreditu horiek gaitzeko eskatzen du.

Horregatik, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko indarreko lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, gaitu egiten da aipatutako zenbatekoa.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 27an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

Programa Azpikontzeptua Euroak

4222 238.99 2.251,40

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu da kreditu hori:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9311 441.49 2.251,40

E-Decom izeneko Leonardo da Vinci proiektuan parte hartzeko finantzaketara bideratuko dira funtsak.

2. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

Programa Azpikontzeptua Euroak

4222 238.99 8.646,40

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu da kreditu hori:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9311 441.49 8.646,40

Psico.com izeneko Leonardo da Vinci proiektuan parte hartzeko finantzaketara bideratuko dira funtsak.

3. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

Programa Azpikontzeptua Euroak

4222 238.99 2.230,80

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu da kreditu hori:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9311 441.49 2.230,80

Metalcert izeneko Leonardo da Vinci proiektuan parte hartzeko finantzaketara bideratuko dira funtsak.

4. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

Programa Azpikontzeptua Euroak

4222 238.99 2.266,00

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu da kreditu hori:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9311 441.49 2.266,00

Skills for Life izeneko Leonardo da Vinci proiektuan parte hartzeko finantzaketara bideratuko dira funtsak.

5. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

Programa Azpikontzeptua Euroak

4222 238.99 9.641,00

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu da kreditu hori:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9311 441.49 9.641,00

Creanova izeneko proiektuan parte hartzeko finantzaketara bideratuko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 27an.

Jarduneko lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala