Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2010eko uztailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bergarako Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3567

EDIKTUA, 137/09 judizio arruntaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 137/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa

Abokatua.

Prokuradorea: Amilibia.

Demandatua: Queila Marisanta Olivo Valdez.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatu judizioan epaia eman da eta hauek dira xedapenak: osorik baiesten dut epaitegietako prokuradore José Alberto Amilibia Mugica jaunak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordez aurkeztutako demanda, Queila Marcianita Olivo Valdez andrearen aurkakoa. Hortaz, demandatua kondenatu egiten dut ondokoak ordaintzera: sei mila zazpiehun eta laurogeita hamalau euro eta hamazortzi zentimo (6.794,18), berrehun eta bat euro eta berrogeita bat zentimo (201,41), kontuak ixten diren egunetik demanda aurkeztu zen egunera arte sortutako interesenak, hitzartutako tasan, eta, azkenik, demandaren egunetik ordainketa egin arte sortutako interesak, hitzartutako % 17,25eko interes-tasan; prozeduraren kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1876. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitarapena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bergaran, 2010eko martxoaren 24an.

Queila Marisanta Olivo Valdez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto taldekoa da (Banco Español de Crédito), eta 1876 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunarentzako eskuragarri.

Bergara (Gipuzkoa), 2010eko apirilaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala