Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2010eko uztailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
3325

IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legea haustearren abiarazitako espedienteetan -beherago zehaztutakoetan- Herrizaingo sailburuordeak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Interesdunei ebazpenak jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, ezin izan da jakinarazpena egin, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko iragarki hau ematen da argitara. Bestalde, honako hau jakinarazten dizuet: administrazio-bidea amaitzen ez duten ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezuela Herrizaingoko sailburuari, iragarki hau argitaratzen den egunetik hilabeteko epean.

Zehapenari dagokion zenbatekoa beherago zehaztutako banku-kontuetariko batean sartu behar duzue eta zehapen-espedientearen zenbakia adierazi:

2097/0178/13/0010960765, Caja Vital Kutxa, Vitoria-Gasteizko bulego nagusia.

2095/0631/51/9101163091, Bilbao Bizkaia Kutxa, Kale Nagusia 23ko bulego nagusia.

2101/0381/04/0010772283, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Garibai kaleko bulego nagusia.

Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten badizuegu ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengo egun baliodunera arte, egin beharko duzue ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten badizuegu, ordea, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunera arte egin beharko duzue ordainketa.

Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez baduzue, premiamendu bidez eta ondaretik jasoko da delako kopurua, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan halaxe xedatzen da-eta.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 7a.

Herrizaingoko sailburuordea,

RAÚL OSCAR FERNÁNDEZ ARROIABE FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala