Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2010eko uztailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3322

IRAGARKIA, lehen sektoreari balioa emateko kanpaina baten barruan prentsa, irrati eta telebistako publizitatea, kanpo-publizitatea eta beste euskarri batzuk antolatu eta erosteko zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (Espedientea: 018A/2010).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia - Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Lakua II, 2. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

4) Telefonoa: 945 01 98 26.

5) Faxa: 945 01 98 56.

6) Posta elektronikoa: contratación.maptap@ej-gv.es.

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko uztailaren 14a.

d) Espediente-zenbakia: 018A/2010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzu-kontratua.

b) Helburua: lehen sektoreari balioa emateko kanpaina baten barruan prentsa, irrati eta telebistako publizitatea, kanpo-publizitatea eta beste euskarri batzuk antolatu eta erosteko zerbitzuak.

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: enpresa.

e) Gauzatzeko edo entregatzeko epea: 2010-12-31.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) EAE nomenklatura-erreferentzia: ez.

3.- Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak:

- Automatikoki formulak aplikatuz ebaluatu ahal diren irizpideak:

Prezioa: ponderazioa: 100,00.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: ehun eta hirurogeita hamabost mila (175.000) euro. BEZa (% 18): hogeita hamaika mila eta bostehun (31.500) euro. Guztira: berrehun eta sei mila eta bostehun (206.500) euro.

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

Behin betikoa: zortzi mila zazpiehun eta berrogeita hamar (8.750) euro.

6.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldeak eta kategoria): T taldea, 1 azpitaldea, D kategoria.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ez.

c) Berariazko beste betebehehar batzuk: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

7.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko uztailaren 16a, 12:00ak arte.

b) Aurkezteko modalitatea: eskura edo postaz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1 - Lakua.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

4) Helbide elektronikoa: contratación.maptap@ej-gv.es.

d) Eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (prozedura murriztua): ez.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen diren egunetik hasita.

8.- Eskaintzak irekitzea.

a) Helbidea: Lakua 2ko 1. gela. Donostia kalea, 1.

b) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2010-07-23.

e) Ordua: 11:00ak.

9.- Publizitate-gastuak, EHAA: hirurehun eta laurogeita hamazortzi euro eta berrogeita hamabi zentimo (398,52).

10.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: ez.

11.- Bestelako argibideak: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala