Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2010eko uztailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia eta Herri Administrazio Saila
3316

EBAZPENA, 2010eko ekainaren 24koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Administrari Laguntzaileen Kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzen duena eta oposizio-faseko ariketak egiteko data, lekua eta ordua ezartzen dituena.

2010eko maiatzaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 2010eko apirilaren 16ko Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuetako oinarri orokorrak onartu ziren, eta Administrari Laguntzaileen Kidegoko funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deia egin zen.

Aipatutako deialdiaren oinarriek, 8. atalean, ezartzen zuten eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik gehienez 20 egunera Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak onartu behar zuela hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak.

Zerrenda horiek onartuta eta deialdiaren oinarrietan adierazitako lekuetan argitaratuta, 10 egun balioduneko epea ireki zen zerrenda horien aurka erreklamazioak jartzeko.

Erreklamazioetarako epea bukatuta eta aurkeztutako erreklamazioak aztertuta, oinarri orokorren arabera, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu behar da, eta oposizio-faseko ariketak egiteko data, lekua eta ordua ezarri behar dira.

Hori dena kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.- 2010eko apirilaren 16ko Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren Aginduaren bidez dei eginiko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Administrari Laguntzaileen Kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzea.

Bigarren artikulua.- www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan eta ondoren aipatzen diren lekuetako iragarki-tauletan zerrenda honen argitalpena agintzea (aipatutako helbide elektronikoan kontsultak egiteko, NANa eta eskabidearen erreferentzia-zenbakia sartu beharko dira):

a) Vitoria-Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Donostia kalea 1 (Lakua), 01010 PK.

b) Bilbao: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Rekalde zumarkalea 18, 48009 PK.

c) Donostia-San Sebastián: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.

d) Oñati: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Unibertsitate Zaharra, 20560 PK.

Hirugarren artikulua.- Oposizio-faseko ariketa biak irailaren 24an, Bilbao Exhibition Centre-n (Azkue erronda, 1: Barakaldo, Bizkaia), eta 16:00etan hasita egingo direla ezartzea.

Laugarren artikulua.- Gogoraraztea, oinarri orokorretako 9.6 atalean ezarritakoaren arabera, oposizio-fasea gainditzeko betekizun gisa ezarritako informatika-ezagupenak - Microsoft Word aurreratua (2003 edo XP), Microsoft Excel oinarrizkoa (2003 edo XP), Microsoft Access oinarrizkoa (2003 edo XP) eta Microsoft Outlook (2003 edo XP)- oposizio-faseko ariketak egiteko finkatutako data baino lehen adierazi eta egiaztatu beharko direla; eta deialdiaren ondorioei dagokienez, maila aurreratua egiaztatzen dutenei aitortuko zaiela, halaber, oinarrizkoa ere egiaztatu egin dutela.

Bosgarren artikulua.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean argitalpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta hurrengo artikuluen arabera. Errekurtsoari erantzuna ematen ez bazaio, ezezkotzat hartu beharko da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 24a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.


Azterketa dokumentala