Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2010eko uztailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
3310

2135/2010 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari mediko lanpostua betetzeko, María Echeveste Portugal andrea izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena.

Aztertu dugu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia, zein zuzendaritza nagusi honen martxoaren 18ko 1383/2010 Ebazpenaren bitartez argitaratu baitzen, 2010eko apirilaren 22ko EHAAn (74. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, María Echeveste Portugal andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

María Echeveste Portugal andrea Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langile finkoa da, eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Psikiatriako Medikua Fakultatibo Espezialistaren lanpostu funtzionalaren 9061 hurrenkera-zenbakia duen lanpostuaren titularra ere bada. Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari mediko lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- María Echeveste Portugal andrea Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena.- Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.- Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, María Echeveste Portugal andrea zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzea.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 12a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala