Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2010eko maiatzaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
2308

AGINDUA, 2010eko otsailaren 22koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia erkidegoko fundazioen erregistroan «Nikola Telleria» fundazioaren estatutuen eta patronatuaren aldaketak inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu dugu Sopelako (Bizkaia) «Nikola Telleria Fundazioa»ren Estatutuen eta Patronatuaren aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskariari buruzko espedientea, ondorengo aurrekarietan oinarrituz:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2005eko abenduaren 16an, «Nikola Telleria Fundazioa»k honako dokumentazioa aurkeztu zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Erregistroan:

Bilboko notarioa den Andrés M.ª Urrutia Badiola jaunaren aurrean, 2005eko azaroaren 10ean, 1684 protokolo-zenbakiarekin, Iñaki Calle Fano jaunak emandako eskritura publikoaren bi kopia baimendu. Eskriturari «Nikola Telleria Fundazioa» deiturikoaren Patronatuko idazkariak, Iñigo Urrutia Libarona jaunak, Iñaki Calle Fano lehendakariaren oniritziarekin, 2005eko urriaren 26an Sopelan luzatutako ziurtagiri bat erantsi zitzaion. Ziurtagiri hori 2005eko maiatzaren 13an egindako bileraren aktarena da. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren estatutuak aldatzea eta patronatukide berriak izendatzea erabaki zen.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu ondoren, atzemandako zenbait hutsuneri buruzko oharpenak egin zituzten 2009ko martxoaren 10ean fundazioari zuzenduriko idatzian.

Hirugarrena.- Idazki horri erantzunez, 2009ko abuztuaren 3an, honako dokumentazioa aurkeztu zuen Andres Maria Urrutia Badiola jaunak fundazioaren izenean:

Bilboko notarioa den Andrés M.ª Urrutia Badiola jaunaren aurrean, 2009ko uztailaren 24an, 1135 protokolo zenbakiarekin, Iñaki Calle Fano jaunak emandako zuzentzeko eskritura publikoaren bi kopia baimendu. Eskriturari Ander Deuna Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteko Artezkaritza Kontseiluaren Idazkariak, Sabin Ibazeta Lersundi jaunak, Ramon Manterola Goikoetxea lehendakariaren oniritziarekin, 2009ko maiatzaren 13an Sopelan luzatutako ziurtagiri bat erantsi zitzaion.

Laugarrena.- Aurrerago, 2009ko abenduaren 21ean, honako dokumentazioa aurkeztu zuten:

Ander Deuna Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteko Artezkaritza Kontseiluaren idazkariak, Amaia Uriarte Larrinaga andreak, 2009ko azaroaren 4an, Emma Momeñe lehendakariaren oniritziarekin Sopelan luzatutako ziurtagiria. Aipatu erakundeko Batzar Nagusiak egindako bi bileren berri ematen du:

2002ko azaroaren 29an egindakoa, non Iñaki Calle Fano jauna bertako presidente izendatzen duten.

2005eko otsailaren 1ean egindakoa, non Fernando María López de Egilaz Munsuri jauna bertako presidente izendatzen duten.

Bestalde, dokumentuan bertan, Ander Deuna Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteak, Nikola Telleria Fundazioaren eratzaile gisa, fundazioaren patronatuak 2005eko maiatzaren 13an adostutako estatutu aldaketaren aurka ez duela inolako debekurik jarri egiaztatzen du Ander Deuna Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteko Artezkaritza Kontseiluaren idazkaria den Amaia Uriarte Larrinaga andreak.

Bosgarrena.- Aurrerago, 2010eko urtarrilaren 29an, honako dokumentua aurkeztu dute:

Fernando M.ª Lopez de Egilaz Munsuri jaunak 2010eko urtarrilaren 25ean sinatutako dokumentua. Bere patronatukide izendapena eta lehendakari kargua onartu zuela eta 2005eko maiatzaren 13ra arte kargu horretan aritu zela adierazten du dokumentu honetan. Bere sinadura notarioak legeztatu du idatzian bertan.

Seigarrena.- Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendariaren 2010eko otsailaren 1eko idatzi bidez, espedientea bidali zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariari, Euskal Herriko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko Arautegia onartzeko lehendakariaren urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 8.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, «Nikola Telleria Fundazioa»ren estatutuen aldaketa erregistroan inskribatu ahal izateko aginduzko txostena egin dezaten.

Zazpigarrena.- 2010eko otsailaren 17an aipatu informea igorri dute, zeina inskripzioaren aldekoa den.

Zortzigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Zerbitzu Teknikoek espedientea berriro aztertu ondoren, ebazpen-proposamena eman dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio estatutu aldaketaren espedientea ebaztea, agindu bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko den ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluak eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen lehendakariaren abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.- Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Herriko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko Arautegia onartzeko lehendakariaren urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 62. artikuluak ezarritakoak.

Hirugarrena.- Betetzen da Patronatuaren aldaketari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 10, 11, 12c), eta 40. artikuluek ezarritakoa. Halaber, betetzen da Euskal Herriko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko Arautegia onartzeko lehendakariaren urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 40. artikuluak ezarritakoa ere.

Laugarrena.- Fundazioaren estatutuek Patronatuaren osaketa eta Estatutuen aldaketari buruz partikularki ezartzen dutena ere betetzen da.

Kontuan hartuz Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea, Euskal Herriko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko Arautegia onartzeko lehendakariaren urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta aplikagarri diren gainontzeko arau orokorrak, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak,

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Nikola Telleria Fundazioa» delakoari irekitako erregistro-orrian inskribatzea Iñaki Calle Fanoren izendapena Patronatuko presidente bezala. Inskripzio hau Ander Deuna Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteko Artezkaritza Kontseiluaren idazkariak, Amaia Uriarte Larrinaga andreak, 2009ko azaroaren 4an, Emma Momeñe lehendakariaren oniritziarekin Sopelan luzatutako ziurtagirian jasotakoaren arabera egin da. Aipatu ziurtagiriak azaroaren 29an Ander Deuna Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak egindako bileran hartutako erabakia jasotzen du, besteak beste.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Nikola Telleria Fundazioa» delakoari irekitako erregistro-orrian inskribatzea Fernando Lopez de Egilaz Munsuriren izendapena Patronatuko presidente bezala. Inskripzio hau Ander Deuna Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteko Artezkaritza Kontseiluaren idazkariak, Amaia Uriarte Larrinaga andreak, 2009ko azaroaren 4an, Emma Momeñe lehendakariaren oniritziarekin Sopelan luzatutako ziurtagirian jasotakoaren arabera egin da. Aipatu ziurtagiriak 2005eko otsailaren 3an Ander Deuna Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak egindako bileran hartutako erabakia jasotzen du, besteak beste.

Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Nikola Telleria Fundazioa» delakoari irekitako erregistro-orrian, bere Estatutuen 2., 6., 7. eta 8. artikuluen aldaketa onartzea eta inskribatzea, agindu honen datarekin, Bilboko notarioa den Andrés M.ª Urrutia Badiola jaunaren aurrean, 2005eko azaroaren 10ean, 1684 protokolo-zenbakiarekin, Iñaki Calle Fano jaunak emandako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera. Aipatu eskritura zuzendua eta osatua izan da hirugarren, laugarren eta bosgarren aurrekarietan deskribatutako dokumentazioaren bitartez.

Laugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Nikola Telleria Fundazioa» delakoari irekitako erregistro-orrian Patronatuaren konposizio berria inskribatzea, Estatutuen 8. artikuluaren idazkera berriaren arabera izendatutakoa, hain zuzen, Bilboko notarioa den Andrés M.ª Urrutia Badiola jaunaren aurrean, 2005eko azaroaren 10ean, 1684 protokolo-zenbakiarekin, Iñaki Calle Fano jaunak emandako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera. Aipatu eskritura zuzendua eta osatua izan da hirugarren, laugarren eta bosgarren aurrekarietan deskribatutako dokumentazioaren bitartez.

Patronatuaren osaketa berria honakoa da:

Kargua

Cargo Izena

Nombre Karguaren iraupena

Duración del cargo

Presidentea

Presidentea Iñaki Calle Fano Mugagabea

Indefinida

Idazkaria

Secretaria Iñigo Urrutia Libarona

Diruzaina

Tesorero Juan Antonio Bedialauneta Mugartegi

Imanol Igeregi Bilbao

Mikel Erramun Arrarte Irizar

Gloria Ibarguren Allue

Begoña Azkona Landeta

Blanca Nieves Domínguez Arcilla

Dolores Begoña Ibarra

Bosgarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu hau azkena da administrazio-bidean. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkideko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, hilabete biko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 22.

Justizia eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala