Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
1737

EDIKTUA, berehalako falta-judizioari buruzko 122/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Jesús Maria Lebredo Fernándezek, Barakaldoko (Bizkaia) Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, fede eta testigantza ematen dut ondokoaz:

122/09 falta-judizioan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

472/09 EPAIA

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko urriaren 28a.

Begoña López Anguitak, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu berehalako hitzezko falta-judizioaren autoak (122/09), ebasketa bat dela-eta bideratu direnak. Hona hemen alderdiak: Ministerio Fiskala, eta David Nemsadze salatu gisa.

EPAITZA

122/09 falta-judizioan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

Kondenatu egiten dut David Nemsadze, ebasketa-falta baten egile denez, 30 isun-eguneko zigorrera, eguneko 8 euroko kuota ordaindu beharko duelarik. Horretaz gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezartzen diot eta, horren ondorioz, kuota bi ordaindu barik uzten duen bakoitzean askatasun gabeko egun bat izango du.

Prozedura honetako kostuak demandatuak ordainduko ditu. Jakinarazi epaia alderdiei BJLOren 248.4 artikuluan aurreikusitako moduan, eta jakinarazi, halaber, epai hau ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa ezar daitekeela Probintzia Auzitegian, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egunen barruan. Epaitegi honen aurrean egin beharko da errekurtsoa.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jasota gera dadin, gaur egun helbide ezagunik ez duen David Nemsadze-ri epaia jakinarazteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, idazki hau egiten dut Barakaldon, bi mila eta hamarreko otsailaren hogeita hiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala