Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1731

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 8koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; ebazpen honen bidez, Eurocontrol SAri baimena ematen zaio energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien errendimendua kontrolatzeko erakunde aitortu gisa jardun dezan.

AURREKARIAK

2010eko urtarrilaren 20an, Eurocontrol SA enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien errendimendua kontrolatzeko erakunde aitortu gisa jarduteko baimena eskatu zuen, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoaren babesean. Agindu hori, energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzkoa da.

Espediente hori ebazteko, beharrezkoa izango da jarraian aipatzen diren zuzenbideko oinarriak kontuan hartu eta horien aipamena egitea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.- Energia eta Meategien Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 15. artikuluari dagokionez, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraiki. Agindu hori, energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien gaineko kontrola eta jarraipena egitekoa da.

Bi.- Energia elektrikoa erregimen berezian ekoizteko jarduera arautzen duen maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuaren 19. artikuluak ezartzen duenez, errendimendu elektriko baliokidea konplitzeko betebeharra duten instalazioek ziurtagiri bat bidali behar dute honako ezaugarriak dituena: administrazio eskudunak aitortutako entitate batek egindakoa izan behar du eta, bertan, aipatu errege dekretuaren I. eranskinean ezarritako gutxieneko errendimenduko betebeharrak konplitzen direla egiaztatu beharko da, bai eta errendimendu horretan lortutako balio erreala ere.

Era berean, errege dekretu horren 48. artikuluan xedatutakoaren arabera, likidazio ekonomikoko orria egiaztatzeko ere, administrazio eskudunak aintzatetsitako entitate baten ziurtagiria aurkeztu beharko da; orri hori oinarria izango da, aurrerago eraginkortasun-osagarria kalkulatzeko.

Hiru.- Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduak 5. artikuluan ezartzen du nolako prozedura jarraitu behar den entitate aintzatetsia izateko Euskal Autonomia Erkidegoan, erregimen bereziko energia elektrikoak ekoizten duten instalazioen errendimendua kontrolatzeko arloan (2001eko azaroaren 30eko Agindua, Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzkoa).

Lau.- Eurocontrol SA enpresa Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan inskribatuta dago, GV-010-N zenbakiarekin, erkidego honetan jarduteko, eta aurkeztu duen agirien bidez egiaztatu du Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituela Euskal Autonomia Erkidegoan erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen errendimendua kontrolatzeko arloan entitate aintzatetsia izateko; espedientea izapidetzerakoan, arauzko betekizun guztiak konplitu dira (2001eko azaroaren 30eko Agindua, Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzkoa).

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBATZI DUT:

1.- Eurocontrol SAri baimena ematea, erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen errendimendua kontrolatzeko arloan entitate aintzatetsi gisa jardun dezan Euskal Autonomia Erkidegoan.

2.- Administrazioak aitortutako erakundeei esleitutako funtzioak gauzatu beharko ditu aipatu erakundeak, ondokoetan esleitutakoak hain zuzen ere: energia elektrikoa erregimen berezian ekoizteko jarduera arautzen duen maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuan, eta energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduan.

3.- Baimena emateko kontuan hartu diren egokitasun-baldintzei eutsi beharko die adierazitako enpresak, eta baimena lortzeko oinarrizkoak izan ziren funtsezko datuetan aldaketaren bat eginez gero, berehala jakinarazi beharko dio Energia eta Meategien Zuzendaritzari.

4.- Baimen honek bost urterako balio du.

5.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazi eta argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria Eta Energia Sailburuordetzaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita 4/1999 Legean. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 8a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

OSKAR ZABALA RABADÁN.


Azterketa dokumentala