Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2010eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
1724

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Dekanoak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2009ko abenduaren 15eko Ebazpenak (2010eko urtarrilaren 18ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita -ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu huts bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen-, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2009ko urtarrilaren 26ko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2009ko otsailaren 24ko EHAAn argitaratutako ebazpena, Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu atalak zehaztu eta eginkizunak eskuordetzen dituena), honako hau.

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.- Belén Barinagarrementeria Urriolabeitia andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

- Izena: Dekano/Zuzendariaren idazkaria.

- Erref.: F 489.

- Eskala: Administratiboa / Administrazio laguntzailea.

- Taldea: C/D.

- Zenbatgarrena: 19.

- Maila: 18.

- Hizkuntz eskakizuna: 2.

- Langunea: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea.

- Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.- Izendapena EHAAn argitaratu den egunetik ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 220. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2010eko otsailaren 24a.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala