Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1663

EDIKTUA, 649/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 649/08 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Cash Basauri SL.

Abokatua: José Ramón Zabalbeitia.

Prokuradorea: Jesús Gorrochategui Erauzkin.

Demandatua: José Sánchez López (hila).

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horren gainean epaia eman zen 2009ko irailaren 30ean. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egin dut epaitegietako prokuradore Jesús Gorrochategi Erauzkinek Cash Basauri SL sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Halaber, demandatzaileari kopuru hauek ordaintzera kondenatzen dut José Sánchez López: 9.017,52 euro, epemugatutako egunetik gaur arte zenbateko horrek sortutako interesak; eta bi horiek batuta ateratako kopuruak sortutako legezko interesak, bi puntuz gehituta.

Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluarekin bat, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, jakinarazten den egunetik bost eguneko epean; bertan, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki inpugnatzen den adierazi beharko da.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez ezarritako moduan.

José Sánchez López demandatu auzi-iheslari hilaren jaraunsleen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea eta Epaitegi honetako iragarki-taulan jartzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Demandatu auzi-iheslari hilaren jaraunsleek apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete, ebazpen horren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4705. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko otsailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala