Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
1661

EDIKTUA, 31/09 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Jesús Maria Lebredo Fernándezek, Barakaldoko (Bizkaia) Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, fede eta testigantza ematen dut ondokoaz:

31/09 falta-judizioan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

131/09 EPAIA

Barakaldo, 2009ko martxoaren 18a.

Begoña López Anguitak, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu berehalako hitzezko falta-judizioaren autoak (31/09), ebasketa bat dela-eta bideratu direnak. Hona hemen alderdiak: Ministerio Fiskala, eta Mohamed Anan eta Zahir Debeye salatu gisa.

EPAITZA

Mohamed Anan eta Asir Debeye, honako honetara kondenatzen ditut, ebasketa bat egin dutela-eta: egunero 6 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak, 30 egunetan zehar, eta horretaz aparte, erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezarriko zaie; erantzukizun horren arabera, ordaintzen ez dituzten bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaie; eta Kiabiri hamazazpi euro eta laurogeita hamazortzi zentimoko (17,98 euro) kalte-ordaina eman beharko diote.

Prozedura honetako kostuak demandatuak ordainduko ditu.

Jakinarazi epaia alderdiei BJLOren 248.4 artikuluan aurreikusitako moduan, eta jakinarazi, halaber, epai hau ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa ezar daitekeela Probintzia Auzitegian, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egunen barruan. Epaitegi honen aurrean egin beharko da errekurtsoa.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratzeko, Mohamed Anan eta Zahir Debeye-ri epaia jakinarazteko -ez baitakigu egun non dauden- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egiten dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko otsailaren hamabian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala