Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
1651

AGINDUA, 2010eko otsailaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak izendatu eta haren osaketa argitara ematen duena

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legeak bere 16. artikuluan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua eratu zuen, lankidetzako eragileen ordezkaritza-organoa izan dadin; eta ahalmena izan dezan garapenerako euskal lankidetza publikoaren inguruko proposamenak, irizpenak eta jarraipena egiteko.

Otsailaren 22ko 1/2007 Legeko 16.5 artikuluan agindutakoa betetzearren, Eusko Jaurlaritzak, irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren bidez, arautu egin zituen Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko osaketa, funtzionamendua eta eskumenak, betiere aipatu legeak ezarritako markoaren barruan.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak kargutik kentzea eta izendatzea nola egin, non-eta aipatu dekretu horretako 3. eta 4. artikuluetan ezartzen da.

Laugarren artikuluko 1. paragrafoan zehazten da ezen, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak honelaxe izendatuko direla: kasuan kasuko sektoreak proposatuta, Kontseiluko Lehendakaritzaren erabakiz, euren karguaren ondorioz kide direnak izan ezik. Beren kargua dela-eta kide direnen kasuan izan ezik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideen izendapenek hiru urteko indarraldia izango dute, eta iraupen horretako aldietarako berriztatu ahal izango dira. Kontseiluko kide titular bakoitzeko, ordezko bat hautatu ahal izango da.

Halaber, aipatu artikuluko 2. paragrafoan jasotzen denez, Kontseiluko Lehendakaritzak kendu ahal ditu euren karguetatik Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak -beren kargua dela-eta kontseilukide direnak izan ezik-, proposatu dituzten sektoreek hala eskatzen badute. Ordezten dituzten kide berrien agintaldiak, kargutik kendutako kideen agintaldia zena ahitu arte iraungo du.

Zelan eta Eusko Jaurlaritzako sailetako eta haren menpeko erakundeetako titularrak aldatu baitira, ezinbestekoa da Kontseiluaren osaketa eguneratzea. Hortaz, kide berriak izendatzeko jarduketa egokiak eginda, eta kontuan izanik delako kontseiluan ordezkatutako entitateek eta erakundeek egindako proposamenak, osaketa berriko izendapenak egiten dira, eta bai haiek argitara eman ere,

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide izendatzea ondokoak:

1.- Eusko Jaurlaritzako ondoko sailak ordezkatzeko:

- Irune Aguirrezabal Quijera andrea, Lehendakaritzaren ordezkari gisa, Rafael Hueso Vicent ordezko delarik.

- Fernando de la Hucha Celador jauna, Ogasun eta Ekonomia Sailaren ordezkari gisa, Andrés Araujo de la Mata ordezko delarik.

- Catalina Chamorro Silgado andrea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ordezkari gisa, Iñaki Ezkurra Yurrebaso jauna ordezko delarik.

- Soledad Esteban Galarza andrea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ordezkari gisa, Javier Nogales Rodríguez jauna ordezko delarik.

- Jesús María Fernández Díaz andrea, Osasun eta Kontsumo Sailaren ordezkari gisa, Eva Eguiguren Medinabeitia andrea ordezko delarik.

- Ignacio Achucarro Arruabarrena juana, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkari gisa, Alfonso Sanz Araujo juana ordezko dela.

2.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakudearen ordezkari gisa Arantxa Elizondo Lopetegi andrea, Ane Miren Fernández Gómez andrea ordezko delarik.

3.- Foru-aldundi bakoitzeko ordezkari bat:.

- Arabako Foru Aldundiaren ordezkari gisa Eloina Mayo Cabero andrea.

- Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari gisa Josu Bergara López jauna, Pilar Dosal Pérez andrea ordezko delarik.

- Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa Juana M.ª Astigarraga Zulaika andrea.

4.- Eudel-Esukadiko Udalen Elkartearen ordezkari gisa Bittor Oroz Izagirre jauna, Ana Urchueguía Asensio andrea ordezko delarik.

5.- Euskal Fondoa-Lankidetzarako Euskal Udal Erakundeen Elkartearen ordezkari gisa Alberto Ruiz de Azua jauna.

6.- Euskadiko GGKEen Euskadiko Koordinakundearen ordezkari gisa honakoak:

- Josu M. Perales jauna

- Ana María Arriola andrea

- Nacho Eguizábal Escribano jauna

- Almudena Martín jauna

- Sonia Gonzalez Martín andrea

- Koldo Muro Fernández jauna.

- Nerea Basterra andrea

- Eduardo Sánchez jauna

- María Viadero andrea

Horien ordezko hau delarik:

- Cristina Gonzalo andrea

7.- Euskadiko GGKEen Euskadiko Koordinakundean integratu gabeko euskal lankidetza-eragileen ordezkari gida honakoak:

- Elsa Fuente do Rosario andrea

- Ana Cardenal andrea

- Mirella Perea andrea

- Josu Ugarte jauna

- Emilia Málaga andrea

- José Antonio Osaba jauna

Horien ordezko hauek direlarik:

- Rosa Temiño andrea

- Gloria Guzmán andrea

- Jesús Pérez de Arrospide jauna

- M.ª Jesús Arsuaga andrea

Bigarrena.- Xedatzen den unetik harako ondorioak izanen ditu agindu honek.

Hirugarrena.- Jende orok jakin dezan, argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Laugarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean. Epeok agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 17a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala