Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1648

AGINDUA, 2010eko otsailaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide bat bere kargutik kendu eta, ondorioz, beste bat izendatzen duena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluan (aipatutako legea garatu zuen dekretu horrek), eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendu-Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta Ikasleen Sindikatuaren proposamenez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Adrián Lorenzo Castro jauna Euskadiko Eskola Kontseiluan duen kargutik kentzea; Ikasleen Sindikatuak izendatu zuen, hain zuzen ere, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkari.

Bigarrena.- Arkaitz Iza Pérez jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Ikasleen Sindikatuak hautatu baitu Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkari izateko, Adrián Lorenzo Castrori agintaldia amaitzeko gelditzen zitzaion denborarako.

AZKEN XEDAPENA

Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala