Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
1644

40/2010 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Arabako Eskualdeko zuzendari kudeatzailearena, Lakuabizkarrako, Lautadako eta Zaramagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitzeko deialdia hutsik uzten duena (Arabako Eskualdea, Arabako Osasun-barrutia).

Arabako Eskualdeko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 25eko 512/2009 Ebazpenaren bidez, Arabako Osasun-barrutiko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuak izendatzeko deialdi publikoa onartu zen.

Deialdiaren 6. oinarrian ezarritakoari jarraituz, epaimahaiak, burutzak izendatzeko proposamena bidali dio Arabako Eskualdeko zuzendari kudeatzaileari. Izan ere, kudeatzaileak ebazpen lotesle batez onartu beharko baitu proposamena. Epe barruan ez da hautagairik aurkeztu, Lakuabizkarrako, Lautadako eta Zaramagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak betetzeko deialdirako.

Horregatik, indarrean dauden legeek langileen gainean zuzendaritza honi emandako ahalmena erabiliz, hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Bete gabe uztea Arabako Eskualdeko Lakuabizkarrako, Lautadako eta Zaramagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitzeko deialdia (Arabako Eskualdea, Arabako Osasun-barrutia), 2010eko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Arrazoia: funtzio horiek betetzeko deialdira inor ez aurkeztea.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.- Deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari atxikiz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 12a.

Arabako Eskualdeko zuzendari kudeatzailea,

ANTONIO DE BLAS DE BLAS.


Azterketa dokumentala