Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
774

IRAGARKIA, 873/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegian, M.ª Luisa Alfonso Vázquezek, prozedura laburtuaren bidez, 873/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ustezko ebazpenaren aurka, zeinen bidez ezetsi baita Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 16ko 1134/2008 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu 1134/2008 Ebazpen bidez, behin betiko zerrenda hau EHAAn argitaratzeko agindu zen: destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izango duten Menpeko/Operarioen lanbide-taldeko Zelarien kategorian pertsonal estatutario izateko oposizioaldia gainditu duten txanda irekiko eta azken puntuazioaren araberako izangaienena, alegia.

Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan azaldu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 16a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala