Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
772

LEHIAKETA, Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-txartelak hornitu, estanpatu, kodetu eta bidaltzeko lizitazioa iragartzen duena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 16/2010-SC.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: osasun-txartelak hornitu, estanpatu, kodetu eta bidaltzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2010eko abenduaren 31 arte, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: honako balorazio irizpide hauek aplikatuz:

Formulen bidez ebaluatzekoak % 80ko ponderazioa

- Eskaintza ekonomikoa % 40

- Lehen emanaldirako epea % 15

- Ondorengo emanaldiak % 15

- Moldaketen aurrean erantzuteko epea % 5

- Premiazko emisioetarako epea % 5

Balio-iritzien bidez ebaluatzekoak % 20ko ponderazioa

- Gainprestazio teknikoak % 20

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: gehienez, 45.926,25 euro (BEZik gabe).

Ale bakoitzeko, gehienez: 0,26315 euro (BEZik gabe).

5.- Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: Gehieneko lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZa kontuan hartu gabe.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 78.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: goian aipatutako lekuan jaso ahal izango dira eskabideak, doan, eskaintzak aurkezteko jarritako azken egunera arte.

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak: www.euskadi.net.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

Finantza-erakunde batek emandako txostenaren bidez, ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatu beharko da, edo behar izanez gero, lanbide-arriskuengatiko kalte-ordainetarako aseguru bat dagoela frogatzen duen agiriaren bidez (poliza eta azken ordainagiria).

Kaudimen teknikoa egiaztatu ahal izateko, azken hiru urteotako zerbitzu edo lanik garrantzitsuenen zerrenda aurkeztu beharko da, non lanon zenbatekoa, datak eta jasotzaileak jasoko baitira -publikoak zein pribatuak-, baldin eta horien batuketak kontratuaren aurrekontua hirukoizten badu, edo hortik gorakoa bada. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez frogatu beharko dira egindako lanak edo zerbitzuak; jasotzailea arlo pribatuko subjektua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresariaren adierazpen baten bidez -faktura eta/edo kontratuen fotokopia eta guzti-.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko martxoaren 3a, 12:00ean.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 13., 14. eta 15. klausuletan zehaztutakoak, karatulako 29. eta 30. puntuei dagokienez.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.- Balio-iritzien bidez ebaluatzekoak diren eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2010eko martxoaren 8a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Formulen bidez ebaluatzekoak diren eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2010eko martxoaren 12a.

e) Ordua: 12:00ak.

11.- Iragarkien gastuak: lizitazio-iragarkia EHAAn argitaratzeko gastuak esleipendunak ordainduko ditu. Zenbatekoa: 398,52 euro.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eta gainerako agiriak (kontratatzailearen profila) eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net (enpresak) edo www.contratación.info.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 21a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala