Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
6771

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 12koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2007BA/0018 proiektuan aritu den Luz Andrea Cruz Plazas lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzeko dena. Fundación Unicef-Comité Español erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2007ko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei 2007. urtean laguntzak emateko deialdia egin zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 5eko Aginduan ezarritakoarekin bat, Fundación Unicef-Comité Español entitateari 15.450 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Luz Andrea Cruz Plazas lankidearen gastuak ordaintzeko. Lankide horrek Costa Rican garatu behar zuen jarduera. Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2008ko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez luzapena eman ostean, diru-laguntza 30.450 eurokoa da.

Bekadunak, hala ere, 2009ko urriaren 26an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Uko egiteko alegatutako arrazoiak pertsonalak dira bete-betean.

Luzapena eman ondoren, beraz, diru-laguntza 30.450 eurokoa izango da. Bekaduna 22 hilabetez baliatu denez emandako laguntzaz, 2.500 euro itzuli behar ditu.

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Luz Andrea Cruz Plazas andreari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko Fundación Unicef-Comité Español erakundeak aurkeztu duen eskabidea onartzea. Diru-laguntza hori Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako deialdiaren barruan eskatu zen; diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei 2007ko Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura bekak emateko ziren. Honenbestez, 2.500 euro itzuli behar dira.

Bigarrena.- ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Hirugarrena.- ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hala baitio ekainaren 19ko 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak. Lege horren bidez, diru-laguntzen eta laguntzen araubidea arautzen da eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 12a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.


Azterketa dokumentala