Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
6760

5700/2009 EBAZPENA, abenduaren 3koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zehaztuko diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketara deitzen duena.

Garapen pertsonala eta profesionala lortzea eta Osakidetzako pertsonen inplikazioa eta gogobetetzea Ente Publikoaren 2008-2012 aldirako plan estrategikoko Misio Korporatiboaren parte da.

Hortaz, lekuz aldatzeko prozesua «pertsonen inplikazioa» helburu korporatiboa betetzeko egin behar diren ekintzetariko bat da, zeren eta prozesu honek, langileei bizi-lekuetara hurreratzeko modua erraztuz, euren gogobetetze-maila hobetzen lagunduko baitu.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Mahai Sektorialaren Akordioan (2008ko martxoaren 14koa) aurreikusten da lekualdatze-lehiaketen bi deialdi egingo direla urtean, eta horretan adostutako lanpostu hutsak sartu behar direla bertan. Ebazpen honen bidez, akordio hori betetzen da lekualdatze-lehiaketara deituaz.

Horregatik, Administrazio Kontseiluak onartu ondoren, lekualdatze-lehiaketa honetara deitzen dut, eta horrela aukera ematen diet Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langile finkoei nahiz Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetako eta osasun zerbitzu autonomikoetako estatutupeko langile finkoei mugitzeko eskubideaz baliatzeko, deialdia aukera hori emateko xedeaz egiten baita.

Horiek horrela, ondoko hauek babes harturik, ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena; abenduaren 16ko 55/2003 Legea, zerbitzu sanitarioetako pertsonalaren Estatutu Markoarena eta azaroren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena; eta indarrean dagoen legediak langileriaren gainean ematen didan ahalmenaz baliaturik, eta, halaber, arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, hau

EBATZI DUT:

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan destinoa izango duten teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketara deitzea, ondoren jasota dauden oinarrien arabera

DEIALDIAREN OINARRIAK:

1.- Arau orokorrak.

1.1.- Deialdiak eta oinarri hauek Administrazioa, lehiaketako epaimahaia eta parte-hartzaile guztiak behartzen dituzte. Oinarri hauetan jasota ez dagoen guztia gainontzeko xedapen aplikagarriek arautuko dute.

1.2.- Lan-harremanaren izaera juridikoa. Destino berri bat oinarri hauetan ezarritakoaren arabera lortzeak ez du batere aldatuko lehiatzaileak lehendik duen lan-harremanaren izaera juridikoa, hau da, harreman estatutarioa, funtzionariala edo lan-kontratupekoa.

1.3.- Lan baldintzak. Lekualdatze-lehiaketa honetan lortutako destinoren bat betetzen duten langileei ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Euskadiko antolamendu sanitarioarenak, eta indarrean dagoen Osakidetzako langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioak ezarritakoa aplikatuko zaie. Horrez gain, destinoko osasun erakundean indarrean dauden lan baldintzen menpe geldituko dira, eta horien araberako ordainsariak jasoko dituzte.

1.4.- Destinoen ezaugarriak.

Oinarri hauekin batera dagoen I. eranskinean jasotzen dira deialdi honen lanpostu funtzionalak eta zerbitzu-erakundeetako destinoak, zein kategoriatakoak diren, eta hala badagokio, horiek betetzeko eskatzen den espezialitatea eta halaber, hizkuntza eskakizuna eta, baldin badauka, derrigortasun-data.

2.- Izangaiek bete beharreko baldintzak:

2.1.- Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, izangaiek deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean bete behar dituzte eskatutako baldintzak, eta, hala badagokio, destinoaz jabetzeko esleipena egin arte mantendu, euskararen ezagutza bete beharreko baldintzatzat jotzen denean izan ezik. Hori kontuan hartuko da baldin eta euskararen ezagutzaren jabe baldin bada eta hamar egun balioduneko epean egiaztatzen badu, destinoen behin-behineko esleipenaren Ebazpena Osakidetzako web orrian argiaratzen denetik aurrera.

2.2.- Bete beharreko baldintzak:

2.2.1.- Honako egoeraren batean egotea:

a) Estatutupeko langilea -izendapena jabetzan duela-, zein karrerako funtzionarioa, zein lan-kontratupeko finkoa izanik Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakunde bati atxikita egotea, lortu nahi den destinoaren kategoria bereko pertsonal gisa.

b) Kategoria bereko estatutupeko langile finkoa izatea eta Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetako edo osasun zerbitzu autonomikoetako destino batean jardutea edo destinoa gordeta edukitzea. Orobat, aipatu erakunde horietako destino batetik etorrita, zerbitzu aktiboaz besteko egoeran egotea.

2.2.2.- Administrazio-egoera.

Deialdi honetan parte hartzeko, pertsonalak ondorengo egoeraren batean egon beharko du:

a) Zerbitzu aktiboan dauden edo destinoa gordeta daukaten langileak.

b) Destinoa gordeta ez daukan pertsonala sektore publikoan zerbitzuak egiteko eszedentzian edo borondatezko eszedentzian dagoelako. Kasu horretan langileek deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean bete beharko dituzte zerbitzu aktiborako itzultzeko ezargarri den legediaren arabera bete beharreko baldintzak, baina ez da beharrezkoa izango zerbitzura itzultzeko baimena lehenagotik eskatua eta lortua edukitzea.

c) Behin-behineko atxikipena duten langileak.

Ebazpen hau argitaratzen den egunean Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako edozein erakundetako destino bati behin-behingoz atxikirik dagoen langile orok derrigorrez parte hartu beharko du lekualdatze-lehiaketa honetan eta lehen atentzioan edo atentzio espezializatuan deitutako destino guztiak gutxienez eskatu beharko ditu, destinoa behin-behingoz betetzen duen osasun-barrutian, betiere destino horietan aritzeko eskatzen diren baldintzak betetzen baditu. Destinorik lortu ezean, barruti horretan deitutako destino guztiak eskatzen ez baditu, ofizioz, borondatezko eszedentzia-egoeran dagoela joko da, baldin eta egoera horretan egoteko baldintza guztiak betetzen baditu, zeren, bestela, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langile finkoaren izaera galduko baitu.

Lehenengo atentzioko edo atentzio espezializatuko modalitateetan, destinoa behin-behingoz betetzen duen osasun-barrutian, deitutako destino huts guztiak eskatuta, lekualdatze-lehiaketa honetan ez balu destinorik lortuko, behin-behingoz atxikia izango litzateke baldin eta aldez aurretik interesdunak dagokion eskabidea idatziz aurkeztu izan badu, destinoak behin betikoz esleitutakoan hutsik geratzen diren destinoetako bati, eszedentzia onartu zitzaion edo lehiatu beharra ekarri zion bere lanpostu funtzional eta osasun-barruti berean, betiere bertan aritzeko baldintzak betetzen baditu, salbu eta lehiaketan parte hartzeko eskabidean adierazi bazuen borondatezko eszedentziara pasatu nahi zuela egoera hori gertatuz gero.

2.2.3.- Lehiaketa hau argitaratu aurreko data duten derrigortasun-datadun destinoak aukeratu nahi dituztenek dagokion hizkuntza-eskakizuna izan eta egiaztatu behar dute hamar egun balioduneko epean, destinoen behin-behineko esleipenaren Ebazpena Osakidetzako web orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.2.4.- Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta lehiatzen deneko lanpostua betetzeko indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozeinen arabera.

3.- Eskabideak.

3.1.- Aurkezteko lekua eta modua. Deialdi honetako lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskabidea Interneten bidez egin beharko dute, Osakidetzaren web orrialdean dagoen eskabidea betez. Horretarako helbidea hau da: www.osakidetza.euskadi.net.

Hori betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lan egiten duten izangaiek curriculum vitae aplikaziorako eman zitzaien kode bera erabiliko dute. Hala ere, horrelako koderik ez dutenek aldez aurretik bere zerbitzu-erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzan eskatu beharko dute.

Eskabideak ondorengo atalak izango ditu:

- Datu pertsonalak. Helbide elektronikoa ematen duten izangaiek helbide hori erabiltzeko baimena ematen diote Osakidetzari prozesu honetan egin ditzakeen jakinarazpenetarako.

- Baremoaren datuak: izangaiek eskabidean derrigorrez bete beharko dute merituen baremoko datuak jasotzen dituen atala, Ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Informatika-aplikazioak erakusten duen curriculum vitae bete beharko dute hautagai guztiek.

- Destinoak aukeratzea: izangaiek nahi beste destino aukeratu ahal izango dute I. eranskinean eskaintzen direnen artean, beraien kategorian, eta kasua bada, lanpostu funtzionalean.

Aurreko paragrafoan adierazitako moduan eskabidea egiteko behar diren informatika-baliabideak eta langileak jarriko ditu Osakidetzak, dituen zerbitzu-erakundeen bitartez.

Prozesuan onartua izateko, aldez aurretik garaiz eta forman epe barruan bete behar da dagokion eskabidea, eta 3.4 oinarrian aurreikusten den dokumentazio justifikatzailea aurkeztu.

3.2.- Epea.

Hautagaiek 20 eguneko epea izango dute, 2010 urtarrilaren 12tik otsailaren 3ko 14:00ak arte, biak, barne, 3.1 oinarrian ezartzen den arabera eskabidea aurkezteko.

Aurkezturiko eskabideari uko egin nahi dioten izangaiek edozein unetan izango dute horretarako aukera Osakidetzako web orrian destinoak behin-behinekoz esleitzeko lehenengo ebazpena argitaratu baino hamar egun baliodun lehenagora arte. Ordutik aurrera ez da onartuko lehiaketatik kanpo geratu nahi izatea. Ondorio horietarako, gutxienez hamabost egun baliodun lehenago Osakidetzaren web orrialdean jakinaraziko da ebazpen hori noiz argitaratuko den.

Izangaiek aukera izango dute, ezkontideak edo izatezko bikote-kideak ere lehiaketan parte hartzen badu, familiako bizikidetza dela medio, beren eskabidea haienaren arabera baldintzatzeko. Baldintza hori eskabidean agertu beharko dute berariaz jarri diren tokietan. Destinoen behin-behineko esleipenaren ebazpenean lehiatzaile biek osasun barruti berean destinoa lortu ezean, horrela baldintzaturiko eskabideak baliogabe geratuko dira, salbu eta erreklamazioak aurkezteko aldian kontrakoa adierazten badute.

3.3.- Datuen zehaztasuna.

Eskabide-orrian edo lehiaketara aurkezten diren agirietan datu faltsurik emanez gero, eskabidea deuseztatuz zigortuko da, eta horrekin ez da baztertuko kasuari dagozkion legezko neurriak hartzeko aukera.

Eskabideetan adierazten den helbidea izango da jakinarazpenetarako balioko duen bakarra. Izangaia izango da helbidea ematerakoan hutsen bat egin izanaren erantzulea; halaber, berak izango du egoitza aldatu izanaren berri Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari ematearen erantzukizuna.

3.4.- Aurkeztu beharreko agiriak.

Izangaiek ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 3.2. oinarrian ezarritako epean, eskabidearen frogagiriarekin batera eta Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan:

3.4.1.- Osakidetzako pertsonala zerbitzu aktiboan:

Lehiaketa honetan parte hartzen duten Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileek, zerbitzu aktiboan daudenek, ez dute hurrengo oinarriko a) eta b), ataletan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko, ezta e) atalean aipatzen diren zerbitzu-egiaztagiriak ere, betiere ente publiko honetan edo beste Administrazio Publiko batean egin badira eta eskabidea egiteko erabiltzen den aplikazio informatikoan agertzen badira. Dena dela, dokumentazio hori eskatu ahal izango da deialdi-prozesuaren edozein unetan lehiaketan onartua izateko dokumentu-proba gisa.

Era berean, ez dute f) atalean aipatutako dokumentaziorik aurkeztu beharrik izango, merituak eskabideak aurkezteko epean mekanizatu baziren, behin aplikazio informatikoak erakusten duen curriculum vitae bete ondoren.

Zerbitzu aktiboan dagoen Osakidetzako pertsonalak meritu horiek, eskabidean mekanizatutakoan, bere zerbitzu-erakundean egiaztatu beharko ditu balidatuak izateko, jatorrizko dokumentazioa edo horiek egiaztatzeko fotokopia konpultsatua aurkeztuta.

3.4.2.- Pertsonala beste egoera batzuetan:

Izangaiek ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 3.2 oinarrian ezarritako epean, eskabidearen frogagiriarekin batera eta Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan:

a) Kategorian destinoa jabetzan betetzeko, pertsonal funtzionario edo estatutarioaren izendapenaren fotokopia konpultsatua.

b) Jabetzan betetako azken destinoaren lanpostuaz jabetzearen diligentziaren fotokopia konpultsatua.

c) Eszedentzian dagoen lehiatzaileak aurkeztu beharko du eszedentzia eman zion ebazpenaren fotokopia arrunta.

d) Lehiaketa honen eguna baino lehen igarotako derrigortasun-dataduneko destinoak nahi dituen izangaiak berak daukan titulazioaren edo egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, hurrengo oinarrian aurreikusten den salbuespena izan ezik, aurkeztuko du.

e) Egindako zerbitzuen jatorrizko egiaztagiria edo notarioak emandako jatorrizko fotokopia. Egiaztagiriak zehaztapen hauek jaso beharko ditu: kategoria, lotura juridikoa, taldea, lan egindako aldien hasiera (eguna, hila, urtea) eta amaiera (eguna, hila, urtea). Egiaztagiriak kasuan kasuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak edo organo eskudunek emandakoa beharko du izan, ebazpen honen II. eranskineko ereduari jarraituz edo agiria eman duen organoak horretarako duen ereduaren arabera, baina betiere lan egindako aldien hasiera-amaierak arestian ezarri den bezala xehaturik. Egiaztagiri hau aurkeztea ez da derrigorrezkoa izango prestatutako zerbitzuak eskabidea egiteko erabiltzen den aplikazio informatikoan agertzen badira.

f) Baloratu ahal diren merituak justifikatzen dituen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

3.4.3.- Euskara-ezagutza egiaztatzetik salbuestea:

Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek bakarrik ez dute d) atalean jasotako euskararen ezagutza egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko, baldin eta Osakidetzan dagokion hizkuntza eskakizuna jadanik lortu badu edo beste administrazio publiko batek emandako hizkuntza eskakizunaren baliokidetza Osakidetzak egiaztatu badio.

3.4.4.- Eskabide baldintzatua.

Izangaiek lekuz aldatzeko eskabidea ezkontidearen edo izatezko bikote-kidearen eskabidearen arabera baldintzatu badute, 3.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, beren eskabidearekin batera ezkontide edo izatezko bikote-kidearenaren fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, ezkontidea izanez gero, famili liburuaren fotokopia konpultsatua ere bai, edo, izatezko bikote-kidea izanik, bikotea bizi den udalerriko udalak edo, halakorik egonez gero, elkartze zibilen udal erregistroak emandako bizikidetzako jatorrizko egiaztagiria.

3.4.5.- Dokumentuak aurkezteko modua:

Jatorrizko egiaztagiriak berariaz eskatzen direnean izan ezik, jatorrizkoaren kopiaren bidez aurkezten diren dokumentuen konpultsak ondorengo informazioa jaso beharko du: data eta konpultsatu duenaren izen-deiturak, nortasun agiria eta irakur daitekeen izenpea.

Lan eta argitalpen zientifikoei dagokienez, argitaratze-aipamena jaso beharko da horien fotokopietan, edo, hala badagokio, horiek agertzen diren aldizkari zientifikoaren edo informazio-aldizkariaren web orria aipatu beharko da. Bilera zientifikoetan aurkeztu arren argitaratu ez diren lanak direnean, haiekin batera dagokien egiaztagiri konpultsatua aurkeztuko da, erakunde edo zentro antolatzaileak emandakoa hain zuzen.

Merituek balioa izango dute baldin eta izangaiak onartuak baditu deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean eta horretarako eman zaion dokumentu baten bidez eta epe horren barruan egiaztatu baditu.

4.- Lehiaketaren nondik norakoa.

4.1.- Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Osakidetzak aztertuko du izangaiek deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten, eta onartu diren eskabideak epaimahai kalifikatzaileari bidaliko dizkio lehiaketaren merituak baloratzeko.

4.2.- Euskararen ezagutza baloratzea:

Euskararen ezagutza bete beharreko baldintza ez den lanpostuetarako, Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren 18. artikuluak xedatutakoaren arabera ezarrita duten hizkuntza-eskakizuna baloratuko da.

Edozein kasutan ere, hornitze-prozesuetan euskararen ezagutza baloratzeko muga izango da dagokion lanpostu funtzionalari ematen zaion portzentajea, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera.

Hizkuntza-eskakizun horren baliokidetza-erregimena apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 41. artikuluan jasotakoa izango da, eta baita apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuan, otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuan, eta hori garatzeko emango diren arauetan jasotzen dena ere.

Izangaiek titulazioaren edo egiaztagirien fotokopia konpultsatua aurkeztuko dute eskabidearekin batera eta 3.4 oinarriak ezarritako moduan.

Aurretik esandakoaren, hala nola Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilak 20ko 1383/2009 Ebazpenaren bidez hizkuntza-eskakizunetako egiaztapenerako deialdiaren behin-betiko kalifikazioak argitaratzen dituen Ebazpenaren arabera, dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duten hautagaiei, gehienezko puntuazioa emango zaie.

4.3.- Merituak baloratzea.

Interesdunak garaiz eta behar bezala aurkezten duen dokumentazioaren arabera baloratuko ditu merituak epaimahaiak, lekualdatze lehiaketako deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunera arteko merituak zenbatuz.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen alegatu eta behar bezala egiaztatu ez den meriturik ezingo da inola ere baloratu.

Ebazpen honen III. eranskinaren bidez onartzen da merituen baremoa, honako atalekin:

a) Esperientzia profesionala.

Merituen baremoan ezarritakoaren arabera baloratuko da.

b) Prestakuntza:

Merituen baremoan ezarritakoaren arabera baloratuko da.

c) Euskararen ezagutza:

4.2 oinarrian ezarritakoaren arabera egiaztatzen den euskara-ezagutza baloratuko da.

4.4.- Berdinketak guztizko puntuazioetan.

Izangaien artean berdinketa gertatuz gero, emakumeei emango zaie lehentasuna dagokien kategoria eta lanpostu funtzionaletan, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.4 artikuluan araututakoari jarraituz.

Berdinketak jarraituko balu, atal bakoitzean eta horien hurrenkeraren arabera guztira punturik gehien duen izangaiaren alde erabakiko da.

Berdinketak jarraitzen badu, azken destinoaz jabetzeko datan antzinatasun handiagoa duen lehiatzailearen alde erabakiko da.

Berdinketak jarraitzen badu, zerbitzu aktiboan egun kopuru handiena duen edo parte-hartzen dueneko kategorian lanpostuaren erreserba duen hautagaiaren alde ebatziko da.

Azkenik, berdinketa ezin izango balitz aurreko irizpideak erabiliz ebatzi, denboran aurretiko jaiotze data duen hautagaiaren alde ebatziko da.

5.- Destinoak esleitzeko prozedura.

5.1.- Destinoen behin-behineko esleipenaren ebazpena.

EpaimahaiaK eratutakoan, hauek lanpostu funtzional bakoitzaren destinoen behin-behineko esleipena jasotzen duen zerrenda onartu eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzari helaraziko diote.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak aginduko du destinoen behin-behineko esleipenaren zerrenda hau argitaratzeko, onartuen eta baztertuen zerrendarekin batera, baztertzeko arrazoiak adierazita. Zerrenda hori ebazpen baten bidez argitaratuko da, eta hiru eranskin izango ditu:

- I. eranskinean onartutako pertsonalaren zerrenda agertuko da, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran.

- II. eranskinean lehiaketatik baztertuak izan direnak agertuko dira, baztertzeko arrazoia adierazita.

- III. eranskinean deialdi honetako I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalen destinoak lortu dituen pertsonal esleipendunaren zerrenda agertuko da, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Ebazpen horren aurka izangai interesatuek erreklamazioa aurkeztu ahal diote Giza Baliabideetako zuzendariari, Osakidetzako web orrian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean.

Epearen barruan eta behar bezala aurkeztutako erreklamazioak behin betiko ebazpenaren bidez onartu edo baztertuko dira.

5.2.- Destinoen behin-behineko esleipenaren Ebazpena.

Epaimahai bakoitzak lanpostu funtzional bakoitzaren destinoen behin betiko esleipena jasotzen duen zerrenda onartu eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari helaraziko dio.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak aginduko du destinoen behin-behineko esleipenaren zerrenda hau argitaratzeko, onartuen eta baztertuen zerrendarekin batera, baztertzeko arrazoiak adierazita. Zerrenda hori argitaratuko da ebazpen baten bidez, eta hiru eranskin izango ditu:

- I. eranskinean onartutako pertsonalaren zerrenda agertuko da, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran.

- II. eranskinean lehiaketatik baztertuak izan direnak agertuko dira, baztertzeko arrazoia adierazita.

- III. eranskinean deialdi honetako I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalen destinoak lortu dituen pertsonal esleipendunaren zerrenda agertuko da, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

6.- Lanpostuaz jabetzea.

Emandako destinoari ezin zaio uko egin, salbu eta interesdunak beste destino bat lortzen badu beste osasun-zerbitzu edo administrazio batek deituta borondatez lan-zentroaren aldaketa inplikatzen duen behin betiko mugitzeko prozedura baten bidez edo izendapen askearen bitartez.

Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin-betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Langileek aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, honek izaera orokorrez esleitutako destinoan lan egiten hastea suposatuz, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duen egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzuaz aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean badago destinoa betetzen Osakidetzan, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jabetu beharko da lanpostuaz, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, edo kargu-uztea argitaratu eta hurrengo egunean, zerbitzu-eginkizunen kasuetan.

Lehiaketa erabakitzeak zerbitzu aktibora itzultzea dakarrenean izan ezik, destinoaz jabetzeko epea edo epe horren luzapena, halakorik bada, zerbitzu aktibotzat joko da eta dagozkion lan-sariak jasoko dira destinoko zentroaren kargutan.

Langile bat borondatezko mugikortasuneko prozedura batean destinoaz jabetzen ez bada, ezarritako epeen barruan edo lege edo arauen arabera epe horiei dagozkien luzapenetan, ulertuko da estatutupeko langile gisa interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia eskatzen duela, eta egoera horretan deklaratuko du zerbitzuak egiten zituen osasun-zerbitzuak.

Dena dela, justifikatu ahal diren arrazoiak daudenean, interesdunari aurretik entzunda Osakidetzak arrazoi horiek ontzat ematen baditu, egoera hori ondoriorik gabe utzi ahal da. Kasu horretan interesdunak destino berrian hasi beharko du bere garaian destinoaz ez jabetzeko traba izan ziren arrazoiak desagertu bezain pronto.

7.- Epaimahaia.

7.1.- Izendapena.

Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko ditu ebazpen honen bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak.

7.2.- Epaimahaikideak.

Epaimahai kalifikatzailea 7 kidek osatuko dute. Haien artean epaimahaiburua eta idazkaria izendatuko dira eta gainontzekoak kide arruntak izango dira. Epaimahaikide guztiek ordezkoa izango dute.

Epaimahaikide guztiek izan beharko dute lekualdatze bakoitzaren lanbide-taldeko kategorietan jarduteko beharrezko ikasketa maila bera edo goragokoa.

Izendatutakoen artean Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarekin edo, kasua bada, beste edozein administrazio publikorekin lan-lotura finkoa duten kideak egongo dira eta, halaber, langileen ordezkaritzak proposatutako kide bat. Epaimahaiko kide izateko baldintzak betetzen dituen plantillako lotura finkodun pertsonalik ez badago, Administrazio Publikoarekiko lotura juridiko finkorik ez dutenak ere izenda daitezke.

Idazkaria Osakidetzako langile finkoa izango da, goi mailako tituluduna eta epaimahaikidea izango da hitz eta botoarekin.

Epaimahaien osaketari dagokionez, gaitasun, eskumen eta prestaketa egokia duten gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatua bermatuko da.

Zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez emango du jakitera epaimahaia nortzuek osatzen duten. Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Epaimahaiak, egoki baderitzo, aholkulari berezien laguntza izan dezake, epaimahaikideei baremoko merituak baloratzen laguntzeko. Aholkulari horiei ere epaimahaikideei eskatutako titulazio bera eskatuko zaie, eta bakoitza bere espezialitatean arituko da soilik, bakar bakarrik horretarako jardun behar baitute organo kalifikatzailearekin elkarlanean.

7.3.- Abstenitzea eta errefusatzea.

Epaimahaikideek abstenitu egin beharko dute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak, 28. artikuluan jasotako kasuren batean badaude eta deialdia egin duen agintaritzari horren berri eman beharko diote, bidezkoa dena ebazteko. Kasu beroriek direla kausa, interesdunek errefusatzea bultza dezakete edozein unetan, aipatu legearen 29. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

7.4.- Jarduteko arauak.

Epaimahaiak jardungo du azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak, 22tik 27ra bitarteko artikuluetan zehaztutako arauei jarraituz.

Nolanahi ere, epaimahaiburuaren aginduz bilduko da, idazkariak deituta, eta eratu ahal izateko epaimahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta gutxienez kideen erdia bertaratu beharko dira.

Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira.

7.5.- Ahalmenak.

Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, prozeduraren legezkotasuna zainduz eta horren objektibotasuna bermatzeko arduraz.

Halaber, oinarriak ezartzerakoan agertzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu, eta jaso gabeko kasuetarako irizpideak finkatuko.

7.6.- Zerbitzuak eragindako kalte-ordainak.

Epaimahaikideek zerbitzuagatik dagozkien kalte-ordainak jasoko dituzte, Asistentziengatikoak barne, otsailaren 3ko 16/1993 Dekretuan araututakoaren arabera. Dekretu hori abenduaren 19ko 515/1995 Dekretuak eta ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuak aldatu zuten.

8.- Argitaratzea.

Deialdi hau EHAAn argitaratuko da.

Halaber, prozedura hau garatzeko emango diren Ebazpenak eta EHAAn argitaratu daitezenak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian argitaratuko dira.

9.- Oinarrien interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioa deialdi honetako epaimahai kalifikatzaileei dagokie.

10.- Egoitza.

Lehiaketa honetatik ondorioztatuko diren ondorio eta jarduera guztietarako, jurisdikzio-eskumenaren eskuduntza barne, Erakunde Zentrala hartuko da Osakidetzako egoitzatzat (helbidea: Araba kalea, 45, 01006 Vitoria-Gasteiz).

11.- Errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean. Hauek dira errekurtsoetarako arauzko oinarriak: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu duena; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 3a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

I. ERANSKINA / ANEXO I (*)

DESTINOEN ZERRENDA / RELACIÓN DE DESTINOS

KATEGORIA: ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

CATEGORÍA: AUXILIAR DE ENFERMERIA

LANPOSTU FUNTZIONALA: ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

PUESTO FUNCIONAL: AUXILIAR DE ENFERMERÍA

ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS HE

PL DESTINOEN ZK.

N.º DESTINOS

Bilboko Eskualdea / Comarca Bilbao 2 1

Ezkerraldea-enkarterriko Eskualdea / Comarca ezkerraldea-enkarterri 2 1

Barrualdeko Eskualdea / Comarca interior 2 1

Deba garaiko Ospitalea / Hospital Alto Deba 2 2

Basurtuko Ospitalea / Hospital Basurto 2 39

Bidasoako Ospitalea / Hospital Bidasoa 2 10

Gurutzetako Ospitalea / Hospital Cruces 2 61

Donostia Ospitalea / Hospital Donostia 2 95

Galdakaoko Ospitalea / Hospital Galdakao 2 15

Gorlizko Ospitalea / Hospital Gorliz 2 11

Lezako Ospitalea / Hospital Leza 2 7

Mendaroko Ospitalea / Hospital Mendaro 2 14

San Eloy Ospitalea / Hospital San Eloy 2 5

Santa Marina Ospitalea / Hospital Santa Marina 2 16

Santiago Ospitalea /Hospital Santiago 2 18

Txagorritxu Ospitalea / Hospital Txagorritxu 2 37

Zumarragako Ospitalea / Hospital Zumarraga 2 8

Plazak guztira / Total plazas 341

KATEGORIA: ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

CATEGORÍA: AUXILIAR DE ENFERMERIA

LANPOSTU FUNTZIONALA: OSASUN MENTALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

PUESTO FUNCIONAL: AUX. ENFERMERÍA SALUD MENTAL

ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS HE

PL DESTINOEN ZK.

N.º DESTINOS

Bermeoko Ospitalea / Hospital Bermeo 2 4

Galdakaoko Ospitalea / Hospital Galdakao 2 1

Arabako Ospitale PSI. eta ospitalez kanpoko OM / Hospital Psi. y S.M. Extrahospitalaria de Álava 2 6

Zaldibarko Ospitalea / Hospital Zaldibar 2 1

Zamudioko Ospitalea / Hospital Zamudio 2 2

Plazak guztira / Total plazas 14

CATEGORÍA: FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

CATEGORÍA: AUXILIAR DE FARMACIA

LANPOSTU FUNTZIONALA: FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

PUESTO FUNCIONAL: AUXILIAR DE FARMACIA

ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS HE

PL DESTINOEN ZK.

N.º DESTINOS

Basurtuko Ospitalea / Hospital Basurto 2 1

Gurutzetako Ospitalea / Hospital Cruces 2 1

Donostia Ospitalea / Hospital Donostia 2 11

Galdakaoko Ospitalea / Hospital Galdakao 2 1

Arabako Ospitale PSI eta Ospitalez kanpoko OM. / Hospital PSI. Y SM Extrahospitalaria de Álava. 2 1

Txagorritxu Ospitalea / Hospital Txagorritxu 2 2

Zaldibarko Ospitalea / Hospital Zaldibar 2 1

Zamudioko Ospitalea / Hospital Zamudio 2 1

Plazak guztira / Total plazas 19

(*) Destinoen ezaugarriak (zentroa, hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data eta/edo lanaldia) Osakidetza web orrian argitaratuko den partehartze-eskabidean zehaztuko dira, hala badagokio. / Las características de los destinos (centro, fecha de preceptividad del perfil lingüístico y/o jornada) se concretarán, en su caso, en la solicitud de participación que se publicará en la web de Osakidetza.

II. ERANSKINA / ANEXO II

AURREKO LANBIDE ESPERIENTZIA / CERTIFICACIÓN DE EXPERIENCIA PROFESIONAL

Autonomia Erkidegoko Osasun Zerbitzua edo Gizarte Segurantzako Osasun Erakundea /

Servicio de Salud de la Comunidad Autónoma u Organización de Servicios Sanitarios de la Seguridad Social NAN

DNI

Lehenengo abizena

Primer apellido Bigarren abizena

Segundo apellido Izena

Nombre

Lantokia

Destino Herria

Localidad Lurraldea

Provincia

Kategoria/Lanpostu Funtzionala

Categoría/Puesto Funciona (1)

Lan harremana/

Relación de empleo (2) Taldea/

Grupo Noiztik/Desde Noiz arte / Hasta Guztira/Total

Eguna Hil. Urtea Eguna Hil. Urtea Eguna Hil. Urtea

Día Mes Año Día Mes Año Día Mes Año

Orokorrean/Total:

Zuzendariordetza honetan dauden aurrekariak goian aipatzen diren zehaztasunekin bat datozela ziurtatzen dut. /

Certifico la exactitud de los datos anteriores, que concuerdan con los antecedentes obrantes en esta Dirección.

.........................(e)n, 200...(e)ko.................................(ren)......................... .(e)an

En ........................................................, a ............ de ........................................ de ............

Iz./Fdo.

(1) Etengabeko Atentzioko Zerbitzuaren izendapenak (EAZ) laburduraz zehazten dira. / Los nombramientos de Servicio de Atención Continuada se especifican con la abreviatura (SAC).

(2) (A) Karrerako funtzionarioa / Funcionario/a de Carrera

(CA) Administrazio-hitzarmendun langilea / Contratado/a Administrativo/a

(CS) Zerbitzu eginkizunetako langileak / Personal en comisión de servicios

(D) Izendapen askea / Libre designación

(E) Praktiketako funtzionarioa / Funcionario/a en prácticas

(I) <<<NEED-LINES=66>>> itarteko funtzionarioa - Estatutupeko bitarteko langilea / Funcionario/a interino/a - Estatutario/a interino/a

(L) Lan-Kontratuko langile finkoa / Personal laboral fijo

(M) <<<NEED-LINES=69>>> goiliar moduan trebakuntzarako lan-kontratupeko langilea / Personal con contrato para la formación como residente (MIR)

(PI) Barne sustapeneko langilea / Personal en Promoción Interna

(SE) Zerbitzu bereziak / Personal en servicios especiales

(T) Behin-behineko/aldi baterako langilea / Personal eventual/temporal

(Z) Behin betiko estatutupeko langilea / Personal estatutario fijo

(FSC) Kategoria goragoko funtzioa / Funciones de superior categoría

III. ERANSKINA

TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO MERITU-BAREMOA

I.- Laneko esperientzia: gehienez, 37,50 puntu.

Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunera artekoa, hain zuzen ere.

Nahiz Osakidetzako, Osakidetzan sartzearen data kontuan hartu gabe, nahiz Gizarte Segurantzako, nahiz autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, nahiz edozein administrazio publikotan, baita Europako Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere eskatutako kategoria berean zerbitzu aktiboan edo lanpostua gordeta egindako hilabete bakoitzeko: 0,125 puntu.

Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

II.- Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena: gehienez 12,50 puntu.

a) Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12,5 puntu): eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten eta zentro ofizialetan eman diren ikastaroetara joateagatik.

Bakar-bakarrik baloratuko dira erakunde ofizialek, unibertsitateek, instituzio sanitarioek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek eman eta egiaztatutako ikastaroak, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barruan ez badaude.

Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kredituen eta orduen arteko baliokidetasuna agertzen ez den titulaziorik. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:

9 ordura artekoak: 0,25 puntu.

10-19 ordu: 0,5 puntu.

20-29 ordu: puntu 1.

30-49 ordu: 1,5 puntu.

50-99 ordu: 2 puntu.

100-199 ordu: 3 puntu.

200 ordu edo gehiago: 4 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,5 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

b) Irakaslanak (gehienez 3 puntu): lehiatzen deneko kategoriarekin zerikusia duten irakaskuntzako beste jarduera batzuengatik, etengabeko prestakuntza-programa ofizialetan garatutakoak: 0,25 puntu, 10 ordu aldiko.

c) Jarduera zientifikoak eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 3 puntu): kategoriarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren, honela banatuta:

Txosten bakoitzeko: puntu 1.

Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,5 puntu.

Mahai-inguru bakoitzeko: 0,5 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea) puntu 1.

Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 0,50 puntu.

III.- Euskararen ezagutza:

1. HE: 2,5 puntu.

2. HE: 5 puntu.


Azterketa dokumentala