Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ekonomia eta Ogasun Saila
Kultura Saila
6758

618/2009 Dekretua, abenduaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2009. ekitaldiko aurrekontuko 9211 programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 4513 programan (Kultura Sustapena) 414.210 euroko kredituak gaitzen dituena.

738.420 euroko sarrera gehigarriak lortu dira Kultura Ministeriotik, Instituto de la Cinematografía y de las Artes Audiovisuales (ICAA) erakundearen bidez, bi erakunde horiek eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak izenpetutako lankidetza-hitzarmena betez.

Hitzarmen horren helburua da gaztelania ez den beste hizkuntza ofizialaren erabilera sustatzea eta babestea zinemagintzan eta ikusentzunezkoen arloan.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak erabaki du «Audiovisual 09/11» izeneko deialdietara bideratutako kredituen guztizkoari 738.420 euro gehitzea; zenbateko hori hiru urtetan banatukoa da, deialdiak urte anitzekoak baitira. Horrela, 2009 urtekoa 414.210 eurokoa izango da.

Horregatik, diru-zenbateko hori gaitu egingo da, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz (Euskal Autonomia Erkidegoaren 2007ko aurrekontu orokorrak onartu zituen abenduaren 28ko 9/2006 Legeko bigarren azken xedapenaren 3. paragrafoaren bidez aldatu zen testu hori).

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Kulturako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko abenduaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2009ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

Programa Azpikontzeptua Euroak

4513 452.00 90.000,00

4513 752.00 324.210,00

Diru-sarreren egoera-orri honetan diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9211 439.00 414.210,00

Funts horien helburua da zinemaren eta ikusentzunezkoen industriaren ekoizpenak, banaketa eta sustapena gaztelania ez den beste hizkuntza ofizialean bultzatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko abenduaren 9an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala