Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2009ko abenduaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
6730

IRAGARKIA. Honen bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpena jakinarazten da; izan ere, ebazpen horren bidez, Batzordearen 1392/2001 (EE) Erregelamendua ustez urratzeagatik Pedro Isusi Camino jaunaren kontrako zehapen prozedurari ekiten zaio.

Ebazpen horren jakinarazpena helarazi nahi izan zen arren, hori egitea lortu ez zenez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, interesdunak horren berri izan dezan, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa atera baita. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dizkiogu interesdunari:

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek 15 egun balioduneko epea daukate espedientea aztertzeko (espedientea Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), beren defentsarako egokitzat hartzen dituzten arrazoibide, agiri eta argibide guztiak azaltzeko, eta, kasua bada, frogak proposatzeko eta prozeduran baliatuko dituzten bitartekoak zehazteko, hori guztia, prozedura hau abiatu duen instrukzio-egilearen aurrean.

Izen-abizenak

Nombre y apellidos Esp.-zk.:

N.º exp. Arau-haustearen data

Fecha infracción Ebazpenaren data

Fecha acuerdo Urratutako art.

Art. infracción

Pedro Isusi Camino DGA/59/2009 2009-05-20 2009-09-14 1392/2001 (EE) Erregelamenduaren 6.2 artikulua

Art. 6.2 Rgto. (CE) n.º 1392/2001

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 3a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala