Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2009ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5933

AGINDUA, 2009ko irailaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Alazne» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Barakaldoko (Bizkaia) «Alazne» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak ikastetxe horretako Lehen Hezkuntzan unitate bat gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2009-2010 ikas­turtetik aurrera Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko:

Kode-zenbakia: 48011743.

Izen espezifikoa: «Alazne».

Titularra: Alazne SL.

Helbidea: Arteta, 4.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 4 unitate, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urte batetik bi urtera edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 6 unitate, 116 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntzan: 11 unitate, 275 ikaspostu­tarako edukiera.

- Hezkuntza Berezian: 2 unitate.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.

2. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oina­rrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.

Bigarrena.- Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldiz­karian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala