Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2009ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
5932

4834/2009 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 2258/2009 Ebazpena aldatzen duena, Medikuen kategorian (Oftal­mologiako Mediku Espezialista lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sani­tarioetako erakundeetan lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze-probetarako kalifi­kazio epai­ma­haiari dagokionez.

Indarrean den legediak izendatzen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Osakidetza-Euskal Osasun Zerbi­tzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 2258/2009 Ebazpena aldatzea, Medikuen kategorian (Oftalmologiako Mediku Espezialista lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze-probetarako kalifikazio epaimahaiari dagokionez. Ebazpen horretan honako hau zuzendu behar da:

a) Marianela Hernández López andrearen izen­dapena -idazkari titularrarena- baliogabetzea.

b) José Miguel Recarte Larralde jauna idazkari titular izendatzea.

Bigarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.- Deialdiko oinarri orokorretako 22. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabete izango da ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 15a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana