Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2009ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria eta Berrikuntza Saila
4985

AGINDUA, 2009ko uztailaren 27koa, Industria eta Berrikuntzako sailburuarena. Horren bitartez, presio-ekipoen Erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak eman dira.

Presio-ekipoen erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen abenduaren 12ko 2060/2008 Errege Dekretuak presio-aparatuei buruzko apirilaren 4ko 1244/1979 Errege Dekretua ordeztu du eta oinarrizko arau-esparru berria sortu du non presio-ekipoen erabilera egokirako segurtasun-arau eta -irizpideak arautzen diren, ekipoen instalazio, aldizkako ikuskapen, konponketa eta aldaketarako betekizunak adieraziz.

Erregelamendu berriak, alderdi askotan, autonomia-erkidegoei jarduteko eremua uzten die, autonomia-erkidegoek euren lurralde-eremuan aplikatu beharreko alderdi batzuk zehaztu eta osatu ditzaten.

Kontuan izan behar da autonomia-erkidego honetan instalazioak abian jartzeko erregulazioa dagoeneko badagoela: 2000ko abenduaren 26ko Agindua (2001-01-24ko EHAA); agindu hori bi agindu hauen bidez aldatu da: 2001eko urriaren 1eko Agindua (2001-10-18ko EHAA) eta hozteko instalazioak eta presio-aparatuak abian jartzeko izapideak egiteko prozedura ezartzen duen 2005eko irailaren 1eko Agindua (2005-10-17ko EHAA).

Bestalde, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak eta hori garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduak, enpresek eremu horretan jarduteko bete behar dituzten betekizunak ezartzen dituzte.

Ondorioz, Industria eta Berrikuntza Sailak, hala eskatzen duten alderdietan, aipatutako Erregelamendua garatzen duen eta bestetik, autonomia-erkidego honetan dagoen araudia aldatzen eta argitzen duen arau bat emateko beharra ikusi du, arau-esparru berri honetara egokitzeko helburuarekin.

Aipatutako lege-xedapenak eta oro har aplikatzekoak diren eta horiekin bat datozen gainerako arauak ikusi dira, eta honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Instalazioak abiaraztea.

1.- 2000ko abenduaren 26ko Aginduan (Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena da, industria-instalazioak abiarazteari buruzko prozedura sinplifikatzeari buruzkoa —2001-01-24ko EHAA—, eta Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko urriaren 1eko Aginduak —2001-10-18ko EHAA— aldatu zuen) eta hozteko instalazioak eta presio-aparatuak abian jartzeko izapideak egiteko prozedura ezartzen duen 2005eko irailaren 1eko Aginduan (2005-10-17ko EHAA) ezarritako prozeduraren arabera abiaraziko dira presio-ekipoen instalazioak.

2.- Presio-ekipoen Erregelamenduko (aurrerantzean PEE) 5.3 artikuluari dagokionez, instalazio-proiektua behar duten instalazioek ez dute behar kontrol-organismo baimendu batek kokapenaren lekuan probak ikuskatzea.

3.- 1. eta 2. eranskinetan instalazio-ziurtagiriari eta proiektua behar duten instalazioetarako abian jartzeko eskaerari dagozkion dokumentuak adierazten dira.

Dokumentu horietan, I. kategoriako edo kategoria handiagoko ontziak, multzo edo hodiak barne hartuko dira.

4.- 3. eranskinean dokumentazioa betetzerakoan erabili behar diren ekipo eta fluido motak adierazten dira.

2. artikulua.- Baimendutako enpresak.

1.- Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua (2006-04-12) garatzen duen 2006ko apirilaren 10eko Aginduan (2006-05-15) ezarritakoari jarraituko diote enpresek, baita agindu honen amaierako xedapenetan adierazitako aldaketari ere.

2.- Presio-aparatuei buruzko apirilaren 4ko 1244/1979 Errege Dekretuaren aplikazioan baimendutako enpresek, PEE indarrean jartzen denetik jardun ahal izateko, erregelamendu berriaren I. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.

3.- Proiektua duten instalazio berrietan, behin hura bukatuta, enpresa instalatzaileak dagozkion identifikazio-ekipoak finkatu beharko ditu ekipoetan.

4.- Ekipoen edo instalazioen konponketak edo aldaketak eginez gero, jarduneko enpresak dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoan, jarduna amaitu eta 15 eguneko epearen barruan, eta baimendutako kontrol-organismoaren ziurtagiria gaineratu beharko du, hala badagokio.

3. artikulua.- Presio-ekipoen identifikazio-plakak.

1.- PEEaren 2. eta 3. eranskinetan adierazitako instalazio-plakak eta aldizkako ikuskapenak industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoak emango ditu.

2.- Proiektua duten instalazio berrien kasuan, industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoak plakak entregatuko ditu, enpresa instalatzaileak dagozkion ekipoetan ipini ditzan.

3.- Proiekturik gabeko instalazio berrien edo PEE indarrean jartzerakoan zeuden ekipoen kasuan, B edo C mailako aldizkako ikuskapenetan diharduen agenteak industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoari ekipoen identifikazio-plakak eskatuko dizkio, eta bete egingo ditu, baita ekipoetan ezartzen direla egiaztatu ere.

4.- Plakak ekipoan ezarri behar dira, ahal bada behintzat horri finkatuta edo eskura dagoen gune batean.

5.- 4. eranskinean adierazten da zein plaka-eredu erabil daitezkeen, eta 5. eranskinean plakak emateko eskaera-orria.

4. artikulua.- Aldizkako ikuskapenak.

1.- Ekipo eta instalazioen B edo C mailako aldizkako ikuskapenak egiten dituen agenteak 10. eranskinean adierazitako egiaztagiria egingo du, eta industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegora dagokion ikuskapenaren emaitza bidali beharko du horretarako ezartzen den bidea erabiliz, salbu eta arnas ekipoen botilen edo gas industrialen aldizkako ikuskapenetan.

2.- Hasierako diseinuan dagozkionak baino arrisku txikiagoko baldintzetan erabilitako ekipoen kasuan, presio txikiagoak dituztelako edo arrisku txikiagoa duten fluidoak erabiltzen dituztelako, aldizkako ikuskapenak egiterakoan zerbitzuko gehieneko presioaren (Zgp/Pms) balioa erabili ahal izango da gehieneko presio onargarriaren (PS) ordez eta ekipoaren kategoria berria erabilera-parametro berriak kontuan hartuz, segurtasun-gailuen tara parametro horietara egokitzen bada. Kasu horretan, erabilera-baldintza berriak egiaztatu beharko dira presio-ekipoaren edo instalazioaren dagokion instalazio- edo aldaketa-egiaztagiriaren bitartez, dagokion eranskinean adierazitako dokumentuak erabiliz.

Era berean, aldizkako ikuskapenaren data kalkulatzeko, edozein kasutan instalazio-egiaztagiriaren data erabili ahal izango da.

3.- ITC EP-1ean barne hartutako I. maila edo maila horretan sailkatu daitezken ur beroko eta fluido termikoko galdarek, PEEaren III. eranskineko 2. taulan adierazitako aldizkakotasun eta agenteekin egin beharko dituzte aldizkako ikuskapenak.

5. artikulua.- Konponketak eta aldaketak.

1.- Presiopean dauden ekipoen zatiak ukitzen dituzten konponketak kategoria egokiko konponketa-enpresak egiaztatu beharko ditu, 6. eranskinean adierazitako egiaztagiri-eredua erabiliz.

2.- Berriro ebaluatu behar ez diren presio-ekipoen aldaketak, PEEaren 8.1.b) artikuluan adierazitakoaren arabera, 7. eranskinean adierazitako egiaztagiri-eredua erabiliz egiaztatuko dira.

3.- Instalazioen aldaketak 8. eranskinean adierazitako egiaztagiri-eredua erabiliz egiaztatuko dira.

Instalazioak, behin aldatu ondoren, PEEaren II. eranskineko 1. atalean adierazitako betekizunak betetzen baditu, instalazio osoaren proiektua aurkeztu beharko da, edo bestela, aldaketa-proiektua.

4.- Fabrikatzaileak 24 orduko tarteekin zeharkako zaintzarekin funtzionatzeko diseinatutako galdarek zaintza-sistema hori erabili ahal izango dute industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoan 7. eranskinean adierazitako aldaketa-egiaztagiria aurkezten bada eta baimendutako kontrol-organismo baten egiaztapen-ziurtagiria gaineratzen bada, bertan ziurtatuz dagozkion kontrol-sistemen erabilgarritasuna eta operatibitatea (erreferentzia gisa, UNE EN 12953-6 eta 12952-6 arauan beharrezko ekipamendu-betekizunak adierazten dira).

Ez badaude 24 orduko tarteekin zeharkako zaintzarekin funtzionatzeko diseinatuta, fabrikatzaileak aurreikusi gabeko sistemak inkorporatu behar badira, aldaketa garrantzitsutzat joko da, PEEaren lehen xedapen gehigarriko g) atalaren arabera.

6. artikulua.- Baimendutako kontrol-organismoak.

1.- Jarduketak aldez aurretik jakinaraztea. B edo C mailako aldizkako ikuskapenen burutzapenaren berri eman beharko zaio industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoari, gutxienez ere 2 laneguneko aurrerapenarekin. Horretarako, informazioa bidaliko da, ahal bada bide elektronikoz, 9. eranskinean barne hartzen diren datuak adieraziz.

2.- Presio-ekipoaren identifikazio-plaka. Kontrol-organismoak, aldizkako ikuskapena amaitzen denean, ekipoak plaka behar bezala beteta duela egiaztatu beharko du.

3.- Ikuskapen-egiaztagiria. B edo C mailako aldizkako ikuskapena amaitutakoan, kontrol-organismoak dagokion egiaztagiria egin beharko du, eta industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegora dagokion ikuskapenaren emaitza bidali beharko du horretarako ezartzen den bidea erabiliz.

4.- Jardunen urteko txostena. Kontrol-organismoak egin diren jardunak adierazten dituen txosten bat bidali beharko du industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegora, urte bakoitzeko otsaila baino lehen.

5.- Jardunen urteko estatistika. Industriaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzara jardunen estatistika bat bidali beharko da urte bakoitzeko otsaila baino lehen, horretarako ezartzen den formatuan.

7. artikulua.- Baldintza bereziak.

1.- PEEan edo Jarraibide Tekniko Osagarrietan adierazitakoez bestelako soluzioak hartu nahi diren instalazioetan, PEEaren 12. artikuluan adierazitakoaren arabera, Industriaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzaren onespen-ebazpena lortu beharko da, ekipoen instalazioa edo ikuskapenak egin baino lehenago.

Horretarako, Industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoan dagokion eskaera aurkeztu beharko dute, eta baimendutako kontrol-organismo baten aldeko txostena gaineratu beharko dute, bertan adieraziz betetzen ez den xedapena eta proposatzen diren neurri alternatiboen edo aldaketen egokitasuna.

2.- Kasu berezietan, Industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoak titularrei eskatu ahal izango die ekipo edo instalazio jakin batzuetan proba edo ikuskapen gehigarriak egiteko.

8. artikulua.- Instalazioak geldiaraztea segurtasun-arrazoiak direla medio.

Instalazioetan diharduen agenteetakoren batek (enpresa instalatzaileak, konpontzaileak edo kontrol-organismoak) pertsonei, florari, faunari, ondasunei edo ingurumenari kalteak eragiteko arrisku larria eta hur-hurrekoa ekar dezaketen egoerak detektatzen dituenean, instalazioa edo ekipoa badaezpada geldiarazi egin beharko du, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2001eko martxoaren 26ko Instrukzioaren arabera (2001-05-09ko EHAA).

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- PEEaren aplikazioz dagozkion Lurralde Bulegoetan inskribatu behar diren egungo presio-ekipoek honako irizpide hauek hartu beharko dituzte kontuan:

1.- Funtzionamenduan dauden presio-ekipoen inskripzioa B edo C mailako ikuskapena egitea egokitzen zaienean egingo da.

2.- Presio-aparatuei buruzko apirilaren 4ko 1244/1979 Errege Dekretuak onartutako presio-aparatuei buruzko aurreko erregelamenduaren pean ez zeuden eta PEE berriaren aplikazioz aldizkako ikuskapenak egin behar dituzten presio-aparatuak industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoan inskribatu beharko dira, dagokion identifikazio-plaka eduki dezaten.

3.- 2002ko maiatzaren 29a baino lehen, hau da, 769/1999 ED (1999-05-31ko BOE) indarrean jarri zen eguna baino lehen fabrikatutako eta erabileran dauden ekipoek, edozein arrazoi dela medio aurreko erregelamenduan adierazitako plakarik ez badute, Industriaren alorrean eskumena duen dagokion Lurralde Bulegoan inskribatu ahal izango dira, etengabe erabiltzen direla egiaztatzen badute eta honako dokumentazio hau aurkezten badute:

a) Eskatzailearen deklarazioa, aparatua zein urteaz geroztik erabiltzen duen adieraziz, baita etengabe edo segurtasunez erabili dela ere, erabilera-baldintzak deskribatuz (presioa eta abar).

b) Teknikari tituludun eskudunaren egiaztagiria Erregelamenduaren edo Jarraibide Tekniko Osagarriaren preskripzio teknikoak betetzeari buruz, eta horri gaineratuko zaio ekipoaren egokitasuna deskribatu, kalkulatu eta justifikatzen duen dokumentazio teknikoa.

c) Kontrol-organismo baten C mailako aldizkako ikuskapeneko egiaztagiria, ekipoa segurua dela adieraziz.

d) Ekipoaren instalazioak erregelamenduzko betekizunak betetzen dituela adierazten duen egiaztagiria:

- Instalazioak proiektua behar badu, Egiaztagiria teknikari tituludun eskudun batek egin beharko du, eta horri gaineratuko dio ekipoaren egokitasuna deskribatu, kalkulatu eta justifikatzen duen dokumentazio teknikoa.

Adierazitako dokumentazio teknikoak eta egiaztagiriak ekipoaren eta instalazioaren diseinuaren alderdiak barne hartu ahal izango dituzte.

Teknikariaren egiaztagiria dagokion Elkargo Ofizialak ontzat eman beharko du.

- Dagokion erregelamenduaren arabera legeztatzeko proiekturik behar ez duen instalazio batean kokatuta badago ekipoa, enpresa instalatzaile baimendu baten egiaztagiria aurkeztuko da, bertan adieraziz dagokion Jarraibide Tekniko Osagarriaren edo Erregelamenduaren preskripzio teknikoak betetzen direla.

Bigarrena.- Pertsona fisikoei eta pertsona juridikoen ordezkariei administrazioarekin agindu honen aplikazioaren ondorioz dituzten harreman guztietan euskara nahiz gaztelania ahoz eta idatziz erabiltzeko eskubidea bermatzen zaie.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.- Presio-aparatuei buruzko apirilaren 4ko 1244/1979 Errege Dekretuaren aplikazioan baimendutako enpresa instalatzaileek 2060/2008 ED indarrean jartzean ez badituzte instalazioak amaitu, horiek egiaztatu ahal izango dituzte abian jartzeko.

Bigarrena.- ITC MIE AP-18ren eremuan errekargarako edo ikuskapen bisualerako edo aldizkako ikuskapenerako baimendutako enpresek beren jarduerarekin jarraitu ahal izango dute, egun duten baimenaren indarraldia amaitu arte.

Hirugarrena.- Lehendik dauden energia elektrikoa sortzen duten zentralak, ITC MIE AP-16k arautuak daudenak, ekipoen aldizkako inspekzioetako aurrez ikusitako data-plana, dagokien Lurralde Bulegoan, aurkeztu beharko dute PEE indarren sartu eta 4 hilabeteko epe barruan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Presio-aparatuei buruzko Erregelamendua egoki aplikatzeko arauak ematen dituen 1987ko martxoaren 30eko Agindua (1987-05-02ko EHAA) indargabetzen da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- 1.- Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren VI. eranskina aldatzen da eta, hortaz, honela geratuko dira idatzita presio-ekipoen erregelamenduarekin erlazionatutako enpresen kategoriak:

- Presio-ekipoen enpresa instalatzailea. 1. kategoria (instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik).

- Presio-ekipoen enpresa instalatzailea. 2. kategoria (edozein ekipo mota).

- Presio-ekipoen enpresa instalatzailea. 1. kategoria (instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik).

- Presio-ekipoen enpresa instalatzailea. 2. kategoria (edozein ekipo mota).

- Arnasketa autonomoko ekipoetako botilen enpresa kargatzailea (EP-5).

- Arnasketa autonomoko ekipoetako botilak aldizka ikuskatzeko enpresa (EP-5).

- Arnasketa autonomoko ekipoetako botilak bisualki ikuskatzeko enpresa (EP-5).

- Gasa kargatzen duen enpresa (EP-6).

2.- Presio-ekipoen erregelamenduarekin erlazionatuta dauden enpresen espezialitate eta kategoriarengatiko eskakizunei buruzko VII. eranskina aldatzen da, eta honako era honetan geratzen da idatzita:

ENPRESA MOTA PERTSONALEKO GUTXIENEKO BEHARRAK GAITUTAKO TEKNIKARI TITULUDUNAREN BEHARRA EZBEHARRAGATIKO ASEGURU POLIZAREN GUTXIENEKO ZENBATEKOA (euro)

1. kategoriako presio-ekipoen instalatzailea (instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik). Soldatzaile homologatua, lotura soldatuak erabiltzen baditu (*). Bai 600.000

2. kategoriako presio-ekipoen instalatzailea (edozein ekipo mota) Soldatzailea, titulazio homologatuarekin (*). Ez 300.000

Presio-ekipoen konpontzailea. 1. kategoria (instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik). Soldatzailea, titulazio homologatuarekin (*). Ez 300.000

Presio-ekipoen konpontzailea. 2. kategoria (edozein ekipo mota). Soldatzailea, titulazio homologatuarekin (*). Bai 600.000

Arnasketa autonomoko ekipoetako botilen enpresa kargatzailea (EP-5) Gaiari buruzko jakintzak dituen espezialista Ez 542.558

Arnasketa autonomoko ekipoetako botilak aldizka ikuskatzeko enpresa (EP-5) Gaiari buruzko jakintzak dituen espezialista Bai 542.558

Arnasketa autonomoko ekipoetako botilak bisualki ikuskatzeko enpresa (EP-5) Gaiari buruzko jakintzak dituen espezialista Ez 542.558

Gas-botilak kargatzen dituen enpresa (EP-6). 542.558

(*) Oharra: soldatzaile titulazioak homologatuta egon behar du, egiten diren jardunetarako egokiak diren soldadura-prozeduren arabera.

3.- VIII. eranskineko enpresa baimenduaren baimen-egiaztagirietan honako testu hauek adieraziko dira:

Erref.: ESPEZIALITATEA

EIP1 PRESIO EKIPOEN INSTALATZAILEA 1. KATEGORIA

(Instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik)

EIP2 PRESIO EKIPOEN INSTALATZAILEA 1. KATEGORIA

(Edozein ekipo mota)

ERP1 PRESIO EKIPOEN KONPONTZAILEA 2. KATEGORIA

(Instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik)

ERP2 PRESIO EKIPOEN KONPONTZAILEA 2. KATEGORIA

(Edozein ekipo mota)

EPA ARNASKETA AUTONOMOKO EKIPOEN BOTILEN KARGATZAILEA (EP-5).

EPB ARNASKETA AUTONOMOKO EKIPOEN BOTILAK ALDIZKA IKUSKATZEKO ZENTROA (EP-5).

EPC ARNASKETA AUTONOMOKO EKIPOEN BOTILAK BISUALKI IKUSKATZEKO ZENTROA (EP-5).

EPD GAS BOTILAK KARGATZEKO ENPRESA (EP-6).

4.- IV.2 eranskinean galdaren operadore industrialen prestakuntza-ikastaroentzat ezarritako gutxieneko iraupena aldatzen da, eta 50 ordukoa izango da.

Bigarrena.- PEEaren aplikazioan erabili beharreko dokumentuek agindu honen eranskinetan adierazitako ereduez bestelako batzuk erabil ditzakete, betiere eranskin horietan aurreikusitako datu guztiak jasotzen badituzte.

Hirugarrena.- PEEaren aplikazioan jarduneko agenteek jaulkitzen dituzten egiaztagiriak dagokion Lurralde Bulegoan aurkeztu beharko dira hori bereziki adierazi denean, eta gainerako egiaztagirietarako (segurtasun-balbulen tara, A mailako ikuskapenak, su-itzalgailuak edo gas industrialetako botilak kargatzea, arnas ekipoetarako edo gas industrialetarako botilen ikuskapen bisualak edo aldizkakoak, eta abar), jarduneko agenteek gorde egin beharko dituzte eta Bulego horien eskura eduki beharko dituzte beren jarduna kontrolatzeko.

Laugarrena.- Gaian eskumena duen zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu honi gaineratutako eranskinak aldatzeko edo dokumentu berriak gaineratzeko, baita PEEaren eta agindu honen betekizunen aplikazio praktikorako gidaliburu teknikoak lantzeko ere.

Bosgarrena.- Xedapen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 27a.

Industria eta Berrikuntzako sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

I. ERANSKINA / ANEXO I

PRESIO-TRESNAREN INSTALAZIOAREN EGIAZTAGIRIA

CERTIFICADO DE INSTALACIÓN DE EQUIPOS A PRESIÓN

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA / ANEXO II

ABIARAZTE ESKAERA PRESIOPEKO ONTZIEN INSTALAZIOA

SOLICITUD DE PUESTA EN SERVICIO INSTALACIÓN DE EQUIPOS A PRESIÓN

(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA

PRESIO EKIPO ETA FLUIDO MOTAK

(Ikus .PDF)

IV. ERANSKINA

PLAKA EREDUAK

(Ikus .PDF)

V. ERANSKINA / ANEXO V

PLAKEN ESKAERA / SOLICITUD DE PLACAS

(Véase el .PDF)

VI. ERANSKINA / ANEXO VI

PRESIO TRESNEN KONPONKETAREN EGIAZTAGIRIA

CERTIFICADO DE REPARACIÓN DE EQUIPO A PRESIÓN

(Ikus .PDF)

VII. ERANSKINA / ANEXO VII

PRESIO TRESNEN ALDAKETAREN EGIAZTAGIRIA (Berrebaluaziorik gabe)

CERTIFICADO DE MODIFICACIÓN DE EQUIPO A PRESIÓN (sin reevaluación)

(Ikus .PDF)

VIII. ERANSKINA / ANEXO VIII

PRESIO TRESNEN INSTALAZIO BATEN ALDAKETAREN EGIAZTAGIRIA

CERTIFICADO DE MODIFICACIÓN DE UNA INSTALACIÓN DE EQUIPOS A PRESIÓN

(Ikus .PDF)

X. ERANSKINA / ANEXO X

PRESIO TRESNAREN ALDIZKAKO FROGAKO JAKINARAZPENA

NOTIFICACIÓN DE PRUEBA PERIÓDICA DE EQUIPO A PRESIÓN

(Ikus .PDF)

X. ERANSKINA / ANEXO X

PRESIO TRESNAREN ALDIZKAKO IKUSKAPENAREN EGIAZTAGIRIA

CERTIFICADO DE INSPECCIÓN PERIÓDICA DE EQUIPO A PRESIÓN

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala