Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
4538

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hausteak direla-eta irekitako eta beherago zehaztutako zehapen-espedienteen instruzio-egileak, Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendariak, emandako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.- 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, organo instrukzio-egilean, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzari, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.- Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia).

Izen-abizenak

Apellidos y nombre Esp.zk.

N.º exp. Lege-haustearen eguna

Fecha infracc. Proposamenaren eguna

Fecha propuesta Proposatu den zigorra

Sanción prop. Hautsitako araua

Art. infringido

Verdejo Villamil, Jose Maria 405x0900902-1 20-09-2008 19-06-2009 301 euro/Kentzea

301 euros/Retirada 25.1

Mikadze, Giorgi 405x0900761-1 26-09-2008 08-06-2009 450 euro/Kentzea

450 euros/Retirada 25.1

Erandio, 2009ko uztailaren 8a.

Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,

JOSEBA BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala