Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4537

IRAGARKIA, zeinaren bidez Horizon Global Ventura SL, enpresari jakinarazten baitzaio Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak 2009ko martxoaren 13an bere aurka zehapen prozedura hasteko erabakia hartu zuela.

Dagokion erakundeari ebazpena ondoriorik gabe jakinarazten ahalegindu ondoren, honako iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitakoa betez.

«Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak 2009ko martxoaren 13an hartutako Erabakia, Horizon Venture Global SL-ren aurkako zehapen prozedurari ekitekoa.

2/2009 zehapen espedientea

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2008ko urriaren 31n aurkeztu zuen Usue Zangitu Aperribai andreak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundean Horizon Venture Global SL-ren aurkako kexa. Horren bitartez adierazi zuen ustezko sexuagatiko bazterkeria jasan zuela, gizonezkoa ez izateagatik lanpostu bat betetzen utzi ez ziotelako.

Bigarrena.- Ekainaren 13ko 119/2006 Dekretuaren bidez onartutako Defentsa Erakundearen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamendua betez, 2008ko azaroaren 4an hartu zuen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak kexan azaldutako gertakariak ikertzeko prozedurari ekiteko erabakia. Era berean, instrukzio egilea eta horren ordezkoa izendatu zituen.

Ikerketa prozedurari ekiteko erabakiaren berri ematen saiatu eta huts egin zen eta 2009ko otsailaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 27. zenbakian argitaratu zen jakinarazpenaren iragarkia, aipatutako merkataritza elkarteari 15 eguneko epea emanez, informazio eskaera jasotzeko eta bere burua defendatzeko egoki iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioak aurkezteko, baita frogak aurkezteko ere.

Hirugarrena.- Izapide horiek egin ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari igorri dio defentsa erakundeak hemen azaldutako gertakarien inguruko espediente osoaren kopia, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 77.2 artikuluan ezarritako arau-hausteagatik dagokion zehapen prozedurari ekiteko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Zehatzeko eskumenaren esleipena.

Zehapen espedientea abiarazteko eskumena ebazpenak hartzeko eskumena duen organoak du, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zehatzeko ahalari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29.1 artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 127.1 eta 2. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ondorioz, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak du zehapen espedientea abiarazteko eskumena, otsailaren 18ko Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 82.a) artikuluari eta urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 17.2.ñ) artikuluari lotuta, aurreko paragrafoan adierazitako aginduetan ezarritakoaren arabera. Azken dekretu horrek ezartzen du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala.

Emakumezkoen eta gizonen arteko berdintasun kontuetan arau hausteak egiteagatik zehapen espedienteak abiarazteko eskumena Emakundeko Zuzendaritza Orokorrari dagokio, urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 18.2.i) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.- Hasteko erabakiaren edukia.

Hasteko erabakia otsailaren 20ko Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 2/1998 Legearen 36.1 artikuluaren edukira egokituko da.

Hirugarrena.- Arduraduna.

Otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 9.3 artikuluan ezarritakoa betez, arduraduna pertsona juridikoa denean, erruduntasunaren epaiketa zigortu nahi den ekintzan pertsona horren nahiak bete ditu(zt)en pertsona fisikoari edo fisikoei egingo zaie.

Laugarrena.- Gertaeren kalifikazio juridikoa.

Otsailaren 18ko Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 Legeak 77.2. artikuluan agintzen du arau hauste arintzat hartzen dela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen ikerketa lanei zailtasunak jartzea edo lan horiek egitea partzialki ukatzea.

Bosgarrena.- Gertakariei legozkien zigorrak.

Aipatutako kalifikazio juridikoari, eta instrukzioaren emaitzari kalterik egin gabe, 900 euro arteko ohartarazpena eta/edo isuna jar daiteke, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 79.a) artikuluan ezarritakoa betez.

Seigarrena.- Zehapen prozedurako instrukzio egilea eta horren ordezkoa izendatzea.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 18.2.i) artikuluan ezarritakoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zehatzeko ahalari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29.3 artikuluan adierazitakoa betez, instrukzio egilea eta ordezkoa Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Aholkularitza Juridiko eta Informazio sailaren barruan izendatuko dira.

Adierazitako arrazoiak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu ondoren honako hau,

AKORDIOA

Lehenengoa.- Horizon Venture Global SL, Hurtado de Ametzaga 17, 1. ezk., 2. departamentua, Bilbo helbidea duen enpresaren aurkako zehapen espedientea abiaraztea, arau hausterik gertatu ote den erabakitzeko eta, hala badagokio, dagozkion zehapenak ezartzeko.

Bigarrena.- Zehapen prozedura garatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zehatzeko ahalari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen III. kapituluan, otsailaren 18ko Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 Legean prozedurari eta otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 2. artikuluari buruz ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusiak egingo ditu prozedura izapidetzeko lan guztiak.

Laugarrena.- Zehapen prozeduraren instrukzio egile izendatu dugu Izaskun Fernández Otegi andrea eta hari igorri zaizkio prozedurari dagozkion jardueren jakinarazpen guztiak. Ordezkoa M.ª Isabel Ramos Mallaviabarrena andrea da eta hasteko erabaki honen berri eman zaio.

Interesa duten pertsonek instrukzio egilearen eta ordezkoaren ezespena sustatu ahal izango dute, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 29. artikulua betez.

Bosgarrena.- Zehapen prozedura hau hasteko erabakiari aurka eginez gero, alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek, prozeduraren amaierako ebazpenean kontuan har daitezen.

Seigarrena.- Abiarazte erabakiaren berri eman behar zaie erruztatutako enpresari eta gainerako alderdi interesatuei. Instrukzio egileari eta ordezkoari dagokienez, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan araututako uko-egite araubidea eta egoki iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioak aurkezteko eta aldi frogagarri bat irekitzeko eta egokitzat jotako frogak proposatzeko 15 eguneko epea duela ere adierazi behar da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 13a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN MOYUA PINILLOS.»

Eta, Horizon Global Ventura SL, entitatearentzat jakinarazpen bezala balio dezan, honako iragarki hau egiten da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 2a.

Idazkari nagusia,

ARANTXA ELIZONDO LOPETEGI.


Azterketa dokumentala