Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4533

IRAGARKIA, «2009. eta 2010. urteetarako Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zentralizatuko eraikinetan egin beharreko obrak (eraberritzeak, konponketa txikiak edo mantentzekoak)» helburu dituen obren administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (KM/2009/025 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia - Baliabide Orokorren Zuzendaritza (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: KM /2009/025.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Eusko Jaurlaritzak dituen kudeaketa zentralizatuko eraikinetan, 2009. eta 2010. urteetan, egin beharreko obrak (eraberritzeak, konponketa txikiak edo mantentzekoak).

c) Loteak:

1. lotea: Araba.

2. lotea: Gipuzkoa.

3. lotea: Bizkaia.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2009ko otsailaren 16ko EHAA, 32. zk.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpide.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: milioi bat hirurehun eta berrogeita lau mila zortziehun eta hogeita zazpi euro eta berrogeita hamazortzi zentimo (1.344.827,58).

1. lotea: zortziehun eta hogeita zazpi mila bostehun eta laurogeita sei euro eta hogei zentimo (827.586,20).

2. lotea: berrehun eta sei mila zortziehun eta laurogeita hamasei euro eta berrogeita hamabost zentimo (206.896,55).

3. lotea: hirurehun eta hamar mila hirurehun eta berrogeita lau euro eta laurogeita bi zentimo (310.344,82).

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2009-07-01.

b) Kontratista: Construcciones Castellano, SA (2. lotea).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta sei mila zortziehun eta laurogeita hamasei euro eta berrogeita hamabost zentimo (206.896,55).

b) Kontratista: Construcciones Ganeko, SA (3. lotea).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hamar mila hirurehun eta berrogeita lau euro eta laurogeita bi zentimo (310.344,82).

b) Kontratista: Ertz 4, SL Construcciones y Proyectos (1.lotea).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: zortziehun eta hogeita zazpi mila bostehun eta laurogeita sei euro eta hogei zentimo (827.586,20).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 1a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OBDON BILBAO CORCUERA.


Azterketa dokumentala