Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
4526

EBAZPENA, 2009ko ekainaren 24koa, Emplegu eta Gizarte Gaieta Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastoleen 2008. eta 2009. urteetako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratu dadila xedatzen duena (8602025 hitzarmen kodea).

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Negoziazio-mahaiko ordezkariek zuzendaritza honetan 2009ko ekainaren 8an aurkeztu zuten aipatutako hitzarmenari buruzko derrigorrezko dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Langileen Estatutuari buruzko Legeko 90.2 artikuluak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, 1995-03-29ko BOEn argitaratua) aurreikusten duen eskumena lan-agintaritza honi dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren arabera. Bestalde, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza da organo eskuduna, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuko bigarren xedapen iragankorraren arabera behin-behingoz aplikatu beharreko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuko 17.f) artikuluak (2005-10-27ko EHAA) xedatutakoa betez, eta martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuak (1981-04-02ko EHAA) eta Hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuak (1981-06-06ko BOE) xedatutakoaren ildotik.

Bigarrena.- Sinatutako hitzarmenak langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89., eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Honen ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 24a.

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria

SONIA PÉREZ EZQUERRA.

ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO IKASTOLEN HITZARMEN KOLEKTIBOA

2008-2009 URTETARAKO

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. KAPITULUA

EREMUAK

1. artikulua.- Ikastoletako lan-harremanak Hitzarmen Kolektiboak arautuko ditu, hitzarmen honek berak, luzatutako batek, nahiz berrikusitako batek.

2. artikulua.- Lurralde Eremua.- Hitzarmen hau Euskal Autonomi Erkidegoaren gaur egungo lurralde-eremuko ikastolei aplikatuko zaie, eta jardute-eremua Euskal Herriko lurralde nazionalaren zati horretara mugatuko da.

3. artikulua.- Funtzioak.- Hitzarmen honek ikastola gisa aitortuta dauden ikastetxeetan du eragina, titularra den erakundearen izaera edonolakoa izanik ere; hala ere, behar izanez gero, hitzarmen honen III. erabaki gehigarria edo VII.a aplikatu ahal izango da.

4. artikulua.- Langileria.- Hitzarmen hau ikastola batean lan egiten duten eta 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera besteren kontura ari diren langile guztiei ezarriko zaie.

Hitzarmen honetatik kanpo geratzen dira martxoaren 10eko 8/1980 Legearen (Langileen Estatutuaren) 1. eta 2. ataletan aipatzen diren langileak, eta zuzendari-kudeatzaile, administratzaile nagusi eta antzeko eginkizunak betetzen dituztenak.

Era berean, jabe den erakundearen langile-bazkidea ere kanpoan geratzen da, nahiz eta horien lanak erakundearen behar eta jarduerekin zerikusia izan eta lan-kontraturik gabe aritu, eta beti ere, langile horrek dirurik ez jasotzeko asmoa azaldu baldin badu.

5. artikulua.- Iraupena.- Hitzarmena izenpetzen den eguna edo Euskal Herriko Agintaritzako Aldizkarian argitaratzen den gorabeheraz at, 2008ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta 2009ko abenduaren 31 arte iraungo du. Dena den, denboraldi hori berariaz, aldi baterako eta bake-obligazioaz libraturik luzatutzat joko da, --zati arautzaileari nahiz betebeharrenari dagokienez--, sektoreko Hitzarmen berria indarrean sartzen den arte.

2. KAPITULUA

HITZARMENA ETETEA, BERRAZTERTZEA ETA LUZATZEA

6. artikulua.- Hitzarmen hau urtero urtero luzatuko da 2009ko abenduaren 31tik aurrera, baldin eta alderdi ordezkarietako batek ez badu berariaz Hitzarmena bertan behera uzten, Hitzarmenaren indar aldia edo horren luzapenaren aldia bukatu baino bi hilabete lehenago, gutxienez.

7. artikulua.- Hitzarmena aipatu moduan eta denboraren barruan bertan behera utziz gero, alderdi sinatzaileek Hitzarmena edo horren luzapena bukatu baino gutxienez hilabete lehenago elkarrizketei hasiera emateko konpromisoa hartzen dute.

8. artikulua.- Hala ere, Hitzarmena 2 hilabete lehenago berariaz bertan behera utzi ez arren, indarraldia bukatu baino 45 egun lehenago gutxienez, ordainketa eta dedikazio baldintzak berriz aztertzeko elkarrizketak egingo dira, hurrengo urteko urtarrilaren 1etik indarra izan dezaten.

3. KAPITULUA

INTERPRETATZEKO BITARIKO BATZORDEA

9. artikulua.- Alderdi izenpetzaileen artean Interpretatzeko Bitariko Batzorde bat sortuko da, Euskal Autonomi Erkidego osorako orokorra eta bakarra. Egiteko hauek izango ditu:

1.- Hitzarmen honen testua interpretatzea, bi alderdietako batek eskatuz gero;

2.- Hitzarmen hau interpretatu edo aplikatzerakoan sortutako arazo kolektibo oro ezagutzea, auziak konpontzeko borondatezko prozedurei buruzko konfederazioen arteko akordioetan - PRECO II - agindutakoaren arabera;

3.- Hitzarmen honetatik sortutako arazo indibidualetan kontziliazio eta arbitraia-lanak egitea, alderdiren batek hala eskatuz gero.

4.- Hitzarmenaren aplikazioz ondorioztatu daitekeen beste edozer.

10. artikulua.- Interpretatzeko Bitariko Batzordearen jarduera

Batzordearen jarduerarako arau hauek beteko dira:

1.- Bitariko Batzordea hitzarmen hau izenpetzen den unean eratuko da. Batzordea, bestalde, hamabi kidez osatuko da; horietatik sei, ekonomia-aldekoak izango dira, eta beste seiak, alde sozialekoak, biak hitzarmenaren izenpetzaile direla. Batzordearen eraketaren akta lan hitzarmenaren eranskin bezala erantsiko da, lehendakaria, idazkaria eta egoitza adieraziko direlarik.

2.- Hautatuko diren batzordekideak arituko dira lehendakari eta idazkari lanetan.

3.- Batzordearen bileretarako deialdia lehendakariak egingo du, edo honen ezean hitzarmena sinatu duten alderdietatik edozeinek. 9. artikuluak aipaturiko funtzioen araberako Gatazka Kolektibo ala Banakako eskaeren aurrean beharrezkoa izango da deialdia egitea. Eskaera idatziz aurkeztu beharko da aipatutako egoitzan.

4.- Batzordea balioz aritu dadin, derrigorrezkoa izango da alderdiko launa kide biltzea gutxienez. Akordioek balioa izan dezaten, bestalde, alderdi bien erabateko gehiengoaz hartu beharko dira. Idazkaria arduratuko da akordioen berri emateaz.

5.- Hitzarmena interpretatu edo aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo kolektiboen gaiez batzordeak har ditzakeen akordioek, hitzarmenak dituen ondorio berak edukiko dituzte eta, erregistratu eta argitaratzeko igorriko dira.

11. artikulua.- Batzordeak erabaki gabeko arazoak edo gaiak ebaztea.

Preco II delakoaren 5. atalean adierazten den epean, hilabetean alegia, Bitariko Batzordeari hitzarmen honetako ataletan izendatzen zaizkion egitekoen barruan izaera kolektiboa duten gaiez ez badu erabakirik hartzen, PRECO II delakoaren gehigarrizko xedapenetatik hirugarrenean eta 11. ataletik 15.era bitartean jasotako bitartekaritza eskatuko du, alderdietatik edozeinek.

12. artikulua.- Kasu horietan, hitzarmen honen eraginpean dauden alderdiek PRECO II delakoan aurreikusitako arbitraiara jo dezakete, baldin eta batzordeak ebatzi gabeko arazo kolektibo edo gaiaren eraginpean dagoen beste alderdiak gehiengoz onartzen badu.

Interpretatzeko Bitariko Batzordeak, kontziliazio edo arbitraia-lana egiteko aurkezten zaizkion arazo indibidualak, hilabeteko epea iraganda, ebatzi gabe uzten baditu, alderdietako edozeinek Preco II delakoaren esparruan sor daitezkeen kontziliazio edo arbitraia bideen bitartez bideratu ahal izango ditu, aurreko lerroaldean adierazitako modu berberean.

2. TITULUA

LANGILERIA

1. KAPITULUA

LANGILEEN SAILKAPENA

13. artikulua.- Hitzarmen honen aplikazio-eremuan dauden langileak, lanen arabera sailkatuta, hauek dira:

I. TALDE PROFESIONALA.- PERTSONALGO DOZENTEA

a) Zuzeneko irakasleak

Haur Hezkuntza 1. Zikloa

- Irakasle titularra

- Hezitzailea

- Hezitzaile laguntzailea

Haur Hezkuntza 2.º Zikloa, Lehen Hezkuntza

- Zuzendaria

- Maila-arduraduna

- Arlo-burua

- Irakasle titularra

- Irakasle espezialista

- Irakasle laguntzailea

Bigarren Hezkuntza

- Zuzendaria

- Maila-arduraduna

- Arlo-burua

- Irakasle titularra

- Irakasle espezialista

- Irakasle laguntzailea

b) Irakasle teknikariak:

- Psikologoa, Pedagogoa

c) Irakaskuntzarako laguntza zerbitzuetakoak

- Hezitzailea edo jarduera osagarrietarako irakaslea

- Heziketa Bereziko laguntzailea

II TALDE PROFESIONALA.- ADMINISTRARIAK

- Administrari-burua edo idazkaria

- Ofizial administraria

- Administrari laguntzailea

III TALDE PROFESIONALA.- ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK

- Sukaldari burua

- Atezain-burua

- Sukaldaria

- Sukaldari-laguntzailea

- Atezaina

- Mantenimenduko langilea

- Jantokiko eta garbiketako langilea

- Zelaria

- Kalifikaziorik gabeko langileak

14. artikulua.- Zehaztutako kategoriak adierazi baino ez dira egin eta ez dago denak bete beharrik ikastetxearen jardueraren beharrek eskatzen ez badute eta indarrean dauden lege-erabakiek irakaskuntza-maila, gradu edo modu bakoitzerako hala eskatzen ez badute.

15. artikulua.- Kategoriei dagozkien definizioak hitzarmen honetako II. eranskinean datoz.

2. KAPITULUA

LANGILEEN KONTRATATZEA

16. artikulua.- Lan-kontratua mugagabekotzat jotzen da. Hala ere, iraupen jakinekoak ere egin ahal izango dira:

- Ikastetxearen ohiko jarduerez kanpoko zerbitzu zehatzetarako.

- Lanpostua gordetzeko eskubidea duten langileak ordeztu behar direnean. Ordezkatutako langilearen, ordezkapenaren denbora eta izaera adieraziko dira. Hilabetekoa baino iraupen txikiagoa duten ordezkaketak Irakasle Laguntzaileak egin ditzake, hitzarmeneko tauletan adierazten diren ordainsariekin. Lan kontratu desberdinen ondorioz, ordezkaketa-kontratuen baturak ikastola eta ikasturte berean hilabeteko epea gainditzen duen kasuetan, irakasle laguntzaile figura hau irakasle titularrarengatik trukatuko da, Lan Hitzarmen honek zehazten dituen ordainsari eta funtzioekin. Kategoria aldaketa honek lehenengo hilabetean irakasle titularrarekiko soldata diferentzia jasotzeko eskubidea ondorioztatuko du atzeranzko balioaz.

Ordezkapen epeak hilabetea gaindituko duela aurreikusten den kasuetan zuzenean irakasle titularra figurapean burutuko da kontratazioa.

- Jarraitasunik gabeko zerbitzutako lanpostuak aurreikusten direnean.

- Ikastolak hezkuntza-maila berriak eskaintzerakoan eta mailok kontzerturik gabe badaude, obra edo eginbehar zehatzetako kontratuak egin ahalko dira, indarrean dauden legeekin bat etorriz eta hitzarmeneko tauletan jarritako soldatak errespetatuz.

Kasu hauetan, lan-kontratuan berariaz adierazi beharko da atal honen aplikatzearen ondoriozko kontratuaren aldibaterakotasun arrazoia.

Langileen Estatutuaren 15.1.B testu bilduaren arabera eginiko kontratuak, hots, zereginen pilaketarakoak, azken 16 hilabeteko epean guztira 12 hilabetetan gehienez egin ahalko dira, erabilpena justifikatzen duen zergatiak edo pilaketak ahalbidetzen duen egunetik aurrera aintzakotzat hartuz.

Ikasturte oso baterako aldi-baterako kontratu guztiek, iraupen jakinekoek, 365 eguneko iraupena edukiko dute. Horretarako, egitekoak pilatzeagatiko kontratua luzatu daiteke 12 hilabetetaraino.

Kontratua, mota edozeinekoa izanik ere, hitzarmen honetako idatz zati guztietan araututako orori lotu beharko zaio.

17. artikulua.- Lan-kontratuak, mota edozein dela ere, idatziz eta hiru kopiatan egin beharko dira, alderdiek ale bana edukitzeaz gain, hirugarren alea erakunde agintedunak eta oinarrizko kopia sindikatuen ordezkariek jasoko dutelarik.

Lan-kontratuari, langileak Ikastolako Estatutuak betetzeko konpromisoa hartzen duela adieraziko duen, hitzarkin bat erants dakioke. Hitzarkina ezarri arren, plantilan sartzeko inola ere ez zaio langileari ordaindu beharreko diru kopururik eskatuko. Hitzarkina ezartzeak Estatutuen aurkezpena burutzea ondorioztatuko du.

Behin-betiko eta behin behineko kontratuetan frogaldia ezarri ahal izango da: Goi-tituludunentzat bi hilabetekoa eta titulu ertain eta AZPkoentzat hilabetekoa. Aldi-bateko ezintasuna ez da kontuan hartuko xede honetarako.

18. artikulua.- Enpresetako ordezkari izenpetzaileek Aldi-baterako Lanetarako Enpresen bidez langileak ez kontratatzeko hitza ematen dute.

19. artikulua.- Enpresetako ordezkari izenpetzaileek irakaskuntza jarduera arruntak eta arautuak egiteko azpikontratazioa ez erabiltzeko hitza ematen dute. Curriculumaren zati funtsezko ez diren jarduerak, osagarriak edo puntualak (irakaskuntzakoak), egiteko su-kontratazioa erabil daiteke.

19 bis.- Finko gisa kontratatu ez diren langileei, finko izatera iritsiz gero, lan egindako egunak kontutan hartuko dizkiete bai probaldirako eta bai ikastetxe horretako aintzinekotasunerako ere, baldin eta kontratuen arteko etenaldia 20 lanegunekoa baino zabalagoa ez bada, edota etenaldia ikasturtearen amaiera eta ondorengo ikasturte-hasierako tartearekin bat etorriz gero.

IRAKASLEAK

20. artikulua.- Irakasleak kontratatzerakoan, eskaintzen den lanposturako eskatutako titulazioa duen oro kontratatu ahal izango da.

Hitzarmena izenpetzeko unean, Kontratazioari buruz jasotako aspektuak, eta bereziki 21-b); 23-a) eta b); eta 25-a) ataletan jasotako zeregin eta betebeharrak gainbegiratzeko, alderdi izenpetzaile bakoitzeko bi kidez osaturiko, Kontratazio Batzorde Teknikoa sortuko da. Beharrezko kudeaketa eta hartu-emanak burutzeko berariaz emango zaio baimena, batez ere Hezkuntza Sailarekin egin beharrekoetarako. Horrez gain, izaera egonkorreko zereginetan gutxienez 3 urte aritu direnen eta soberakin bezala geratu direnen, langile zerrendak egitea eta irakasle horiek sektorearen barruan lanean jarrai dezaten bideak jartzea Batzordearen zeregina izango da.

Aipatu Batzordearen akordioak eta aktak Lan Hitzarmen honen pean dauden Ikastolek kontuan hartu beharko dituzte eginbeharreko kontratazioetarako.

21. artikulua.- Lekualdaketak eta eszedenteak.

A) Hitzarmen honek ukituriko ikastetxe batean gutxienez hiru urte segidan iraun duen edozein irakaslek hitzarmen honen bidez arauturiko beste ikastetxe batera joateko eskubidea izango du.

Egoera berezietan, adibidez eszedenteak, hitzarmena izenpetu duten alderdiek epe hori murriztu dezakete zenbait kasuetan.

Aurreko ataletan eskaturiko gutxieneko eskabideak bete ez arren ere, sektore honetan lanik gabe geratzen direnek lekuz aldatzeko lehentasuna izango dute.

B) Kontratazio-Batzorde teknikoak, edo honek izendatutako ordezkoak, leku aldaketak burutzeko epea adieraziko du eta hitzarmen hau izenpetu duten alderdiei jakinaraziko die.

C) Lekuz aldatzeko eskubidea duten langileak kontratatzeko, hitzarmen honen 25. atalean xedaturiko hautapen-irizpideak aplikatuko dira.

Horretarako, ikastola bakoitzeko Bitariko Batzordeak gutxienezko balorazioa ezar lezake, eta lekuz aldatu nahi duen langileari 100 puntutik gutxienez 60 lortzea eska dakioke.

D) Lekuz aldatu den langileak aurreko ikastetxean zituen lan-baldintzekin jarraituko du.

E) Lekualdaketa bidez lanpostua lortzen den kasuetan, leku berrian indarrean dauden ekonomia-baldintzak ezarriko dira.

F) Jatorrizko Ikastolako antzinatasunen kopuru ekonomikoa onartzen da ikastola berrian. Langileak hileroko soldata agirian lekualdatze plus moduan jasoko du aipaturiko kopurua.

22. artikulua.- Trukeak.

Hitzarmen honen eraginpean dagoen ikastetxeren batean gutxienez hiru urte jarraian eman dituen langileak baldintza berak betetzen dituen beste langile batekin trukea egiteko eskubidea izango du, ondorengoak bete ezkero:

- Tartean dauden bi ikastolen Bitariko Batzordeen onespena izatea.

- Bigarren hezkuntzako irakasleen arteko trukea baldin bada, eta testu hau gehiago hedatzen duen erabaki berezirik hartzen ez bada, lanposturako behar diren titulazio egokia duten irakasleak izatea eska daiteke.

- Trukea burutu baino lehen bakoitzak duen benetako hirurtekoaren balioa aitortzen da ekonomi ondorioetarako, eta beste zenbait ondoriotarako trukea egin duten bien arteko txikienarena.

Hitzarmen honen Kontrataziotarako Batzorde Teknikoko kideek, egoera berezietan, murriztu dezakete ikastetxe berean gutxienez 3 urtez jardun behar izate hori.

23. artikulua.- Deialdi irekia.

A) Lekuz aldatzeko epea amaitzerakoan, hutsik geratu diren lanpostuen zerrenda egin eta argitaratuko da, eta Kontrataziorako Batzorde Teknikoko kideei emango zaie berri.

Era berean, hutsik dauden lanpostu horiek betetzeko, ezarritako baldintzei jarraituz, izangaiek eskabidea aurkez dezaten epe bat jarriko da.

B) Kontrataziorako Batzorde Teknikoko kideei ezagutaraziko zaie, izangaien artean lehen sailkapen bat egin ondoren, eskatutako titulazioa betetzen duten haien zerrenda. Zerrenda horretan, halaber, daturik esanguratsuenak adieraziko dira: helbidea, irakaskuntzan izandako esperientzia urteak, titulazioa eta abar.

24. artikulua.- Ikastetxe bakoitzeko Kontrataziorako Bitariko Batzordea.

Kontratazioari dagozkion gaietarako, hitzarmen hau izenpetu eta berehala, irakasleen eta ikastolaren ordezkariek osatuko duten Kontrataziorako Bitariko Batzorde bat eratuko da Ikastola bakoitzean.

Irakasleen klaustroak aukeratuko ditu irakasleen ordezkariak.

Ikastola bakoitzeko Kontratazio Bitariko Batzordeari dagokio Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala kontratatzea. Kasu honetan, langileen ordezkaritzaren erdia gutxienez Administrazio eta Zerbitzutako langileak osatuko dutelarik.

Ikastetxeko Zuzendaria, aholkulari moduan, botorik gabeko Kontrataziorako Batzordearen kide izango da.

Kontrataziorako Batzordeak beste pertsona batzuen edo egokitzat jotzen dituen teknikarien esku utz ditzake bere zereginak.

25. artikulua.- Irakasleak kontratatzea.

A) Ikastola bakoitzeko Kontrataziorako Bitariko Batzordeak hauetarako irizpideak eta beroriek baloratzeko modua burutuko du.

Irizpideak finkatzen direnean, Interpretatzeko Bitariko Batzordea jakinaren gainean jarri beharko da; eta salaketarik izanez gero, ikastetxeko Kontratazio Bitariko Batzordeak erabakitakoa gainbegiratuko du.

Ideologiek edo erlijio ideiek izangaiekin erabili beharreko irizpide eta balorazioetan ezingo dute eraginik izan.

Kontrataziorako Bitariko Batzordearen erabakiak ikastolako iragarkitaulan jarriko dira.

B) Kontrataziorako Bitariko Batzordeak 100 puntu arteko puntuazio jakina emango dio izangai bakoitzari. Lortutako puntuazioen zerrenda bana emango zaie izangaiei.

C) 10 lanegun iragan ondoren, ikastetxeko Kontrataziorako edo Interpretatzeko Bitariko Batzordeari erreklamaziorik aurkezten ez bazaio, puntuaziorik handiena duen izangaia kontratatuko du ikastolak.

D) Ikastolaren batek kontratatzeko prozesua beteko ez balu, Interpretatzeko Bitariko Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari proposa dakioke ikastola horri zigorra ezartzea.

26. artikulua.- Ordezkapenetarako eta epe jakineko kontratuak.

1.- Ordezkapen-kontratuetarako Kontrataziorako Bitariko Batzordeak, aurreko atalean zehazturiko zereginekin, hartuko du parte. 3. egunetik aurrera ordezkoaren jarduera ziurtatuko du ikastolek, beti ere orain arte eman diren ordezkapen prozesu hobeak zainduz. Aipatu epean ordezkapena ziurtatzea ezinezkoa izango den kasuetarako, lan horren aitortza gauzatzeko Interpretazio Bitariko Batzordeak proposamen zehatzagoa egiteko aukera bere gain hartzen du.

2.- Ordezkapenetarako edo epe jakinerako kontratatutako langileei, behin-behineko kontratua bukatu ondoren, 2009ko abuztuaren 31 arte lanean emandako egun-kopurua adieraziko duen egiaztagiri bat emango die ikastolak.

3.- Kontratazioetarako Batzorde Teknikoak, edo honek izendatutako ordezkoak, behin-betiko kontraturik ez duten langileen zerrenda emango die Ikastolei. Zerrenda horretan, besteak beste, espezialitatea eta 2009ko abuztuaren 31 arte lanean emandako egun-kopurua adieraziko dira, Ikastola bakoitzeko Kontrataziorako Bitariko Batzordearen lana errazteko.

4.- Ordezkapenetarako edo epe jakinerako kontratuak egiterakoan, irakaskuntzan esperientziarik gehien egiaztatzen duten izangaiek izango dute lehentasuna, beti ere Ikastolak eskatutako gaitasun maila antzekoa denean izangaien artean.

3. KAPITULUA

LANPOSTU-UZTEAK

27. artikulua.- Lanpostu-uzteak eta kitapenak.

A) Ikastetxeko lana bere borondatez utzi nahi duen langileak ezinbestekoa izango du ikastetxeari 30 egun lehenago eta idatziz jakinaraztea.

B) Langileak epe horretan bere asmoa ez badu jakinarazten, atzeratutako egun bakoitzeko kitapenetik 2 eguneko lansaria kentzeko eskubidea izango du ikastetxeak. Kentze honek jakinarazte epearen egun kopurua izango du gehienezko muga bezala.

C) Ikastetxeak jakinarazpena behar den garaian eta moduan jasotzen badu, lan-harremana bukatutakoan dagokion kitapena ordaindu beharko dio langileari. Hala egiten ez bada, langileak kitapenaren ordainketan atzeratutako egun bakoitzeko 2 egunetako lansaria jasotzeko eskubidea izango du. Jasotze honek jakinarazte epearen egun kopurua izango du gehienezko muga bezala.

D) Langile batek lan-harremana bere borondatez amaitu duela eta bere langile-eskubideak bete direla adierazten duen agiria bi laneguneko epean izango da langile-ordezkarien, enpresa-batzordearen edo sindikatuaren eskura.

3. TITULUA

1. KAPITULUA

LANALDIA ETA PLANTILA

28. artikulua.- Irakasleek urtean 1.293 ordu eman beharko dituzte Ikastetxean; lau jardunaldi motetan banatuak:

a) Eskola-orduak. Zuzenean irakasten eta eskolaldian ikasle talde-gela baten tutoretza-lanetan emandakoak dira. Halaber, aniztasunaren tratamendurako laguntza didaktikoa beharrezko duten ikasleei irakasten emandakoak dira. Ordu-kopurua zenbatzerakoan denbora erreala hartuko da kontuan.

Salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) eta Derrigorrezkoaren Ondorengo Bigarren Hezkuntzan (DOBH) ordutegiak hala eskatuta eta Hezkuntza Administrazioak baimenduta, 50-55 minututako eskolaldiak eginez gero, horiek ordu osotzat hartuko dira, ondorio guztietarako.

b) Jolas-orduak. Eskolaldietan, ikasleen jolasaldietan eta goizeko eta arratsaldeko eskola-orduen arteko tartean ikasleei kasu egiten eta zaintzen emandako orduak dira.

c) Ordu osagarriak. Eskolak eta laborategi, programazio, ebaluaziozko eta beharrezko azterketa prestaketa, bilera, guraso elkarrizketa, hobekuntza ikastaro eta zaintzarako ikastetxean egiten diren jardueretan emandako orduak dira.

Zaintza lantzat hartzen da gai bateko irakasle titularra klaustroko beste irakasle batek ordezkatzeagatiko denbora: titularra ordu batzuetan kanpoan den kasuan edo ausentzia aurreikusi gabe dagoen kasuetan. Azken kasu horretan egoera behin-behinekoa izango da, irtenbide apropos bat aurkitu artean, zaintza ez da inola ere baja eta ausentzia luzeak sistematikoki betetzeko baliabidea izango.

Kasuan kasuko maila akademikoarekiko hurbiltasuna gordez eta banaketan oreka zainduz izendatuko dira zaintza lanak. Edonola ere, zaintzan emandako orduak ordu osagarrien barruan jarritako beste lan batzuen kalterako izan ez daitezen ahaleginduko da.

Gehienetan ikastetxetik kanpo eta, or-har, irakaskuntza-lana hobetzeko nork bere kasa egiten duena ez da ikastetxeari zuzenean emandako lanaldiaren barruan sartzen.

Ikastolek hitzarmen honen pean dauden langileak ezin izango dituzte 2008-2009 ikasturtean egindako benetako orduak baino gehiago egitera behartu, inola ere, erabaki gehigarrietako II.a aplika daitekeenean izan ezik.

29. artikulua.- Irakasleen lanaldiaren 1.293 orduen banaketa, atal honetan adierazten diren ordu-kopuruei begira, langileen ordezkarien eta enpresaren artean itunduko da.

Ikastolek, ez astean ez eta urtean ere, ordu horiek baino gehiago egitera ezin izango dute inor behartu, II.erabaki gehigarria aplikatzen denean izan ezik.

Urteko lanaldia:

- Haur Hezkuntzan, 845 bitarteko eskola-ordu eta jolasaldi, eta gutxienez 413 ordu osagarri.

- Lehen Hezkuntzan, 775 eskola-ordu. Gutxienez, 370 ordu osagarri bermatu ondoren, jolas-ordutako zaintza izendatua badu 88 ordu. Gainerakoa, ikastetxean zuzeneko dedikazioko 1.293 ordu bete arte, ordu osagarrien kopurua izango da.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen zikloan, 740 eskola-orduko jarduna izango da, tutoreek 704. Gutxienez 370 ordu osagarri bermatuko dira. Jolas-ordutako zaintza izendatua badu 88 ordu.Gainerakoa, ikastetxean zuzeneko dedikazioko 1.293 ordu bete arte, ordu osagarrien kopurua izango da.

- DBHko 2. zikloan, eskola-ordu, ebaluatzeko saio eta ikasleekin irakaskuntzako beste jarduera batzuek egiteko 669-704 ordu, tutoreek 669.Jolas-ordutako, zaintza izendatua badu, 88 ordu. Gainerakoa, ikastetxean zuzeneko dedikazioko 1.293 ordu bete arte, ordu osagarrien kopurua izango da. Dena den, 501 ordu osagarri bermatuko dira gutxienez.

- DOBHn, eskola-ordu, ebaluatzeko saio eta ikasleekin irakaskuntzako beste jarduera batzuek egiteko 654-688 ordu. Jolas-ordutako, zaintza izendatua badu, 88 ordu. Gainerakoa, ikastetxean zuzeneko dedikazioko 1.293 ordu bete arte, ordu osagarrien kopurua izango da. Dena den, 517 ordu osagarri bermatuko dira gutxienez.

- Hezitzailearen edo jarduera osagarrietako irakasleak eta Heziketa Bereziko laguntzailearen izaerak bereziak direnez, 1.293 orduak egiten dituzten lanaren arabera banatuko dira. Banaketa hori lan-kontratuan zehaztuko da.

Asteko lanaldia:

- Haur Hezkuntzan, 24 eskola-ordu, jolas-aldiak barne.

- Lehen Hezkuntzan, 22 eskola-ordu. 2,5 jolas-ordu, egiteko hori izendatua badu.

- DBHko Lehen Zikloan, or-har, 21 eskola-orduko jarduna izango da, tutoreek 20. Jolas-ordutako zaintza izendatua badu 2,5 jolas-ordu.

- DBHko 2. Zikloa eta DOBHn, eskola-ordu eta ebaluatzeko saioetarako 19-20 ordu,DBHko 2.zikloko eta DOBH eskola ordu eta ebaluatzeko saioetarako 19-20 ordu, aipatu ziklo eta etapako tutoreek 19. Jolas-ordutako zaintza izendatuta badu 2,5.

- 59 urtetik gorako irakasleentzat asteko eskola ordu bateko murrizketa izango du, beti ere ondorengo testuinguruan:

- Irakasle hauek jubilazio prozesuari (osoa zein partziala, hots, errelebo kontratua) eusteko borondatea agertu beharko dute, egoera honek eskatzen dituen lege-baldintzak betez.

- Eskola orduetan ematen den murrizketa honen ondorioz sorturiko lan-ordu kopurua irakasle hauek Urteko Gestio-Planean azaltzen diren eginkizunetara bideratuko dute.

Hitzarmen hau ezartzerakoan, ikastolek 2008-2009 ikasturtean hitzarmen honen barruan zeuden langileak ikasturte horretan egindako benetako orduak baino gehiago egitera, hemen ezarritako mugen barruan, ez urtean ez eta astean ere, ezin izango dituzte behartu, kontrako itunik egiten ez bada, behintzat.

29 bis.- 0-3 urteko gelak.

Ziklo honetan, ondorengo kategoriak bereizten dira:

- Haur Hezkuntzako maisu-maistra.-Haur Hezkuntzako diplomatu titulazioa izanik etapa honetan heziketa eta laguntza lanak koordinatu eta burutuko ditu, ikastetxeko Hezkuntza-egitasmoak ezarritako pedagogiaren eta didaktikaren esparruan egitasmoak egoki burutu daitezen. Bere lan-baldintzak (ordutegia eta soldata) Haur Hezkuntzako beste diplomatuenak izango dira.

- Haur Hezkuntzako Hezitzailea.- Beharreko titulazioa izanik, heziketa eta laguntza lanak burutuko ditu, ikastetxeko Hezkuntza-egitasmoak ezarritako pedagogiaren eta didaktikaren esparruan egitasmoak egoki burutu daitezen. Urteko lanorduak 1585 izango dira, horietako 105 osagarriak izango direlarik. Bere soldata gutxienez ziklo honetako maisu-maistrarenaren % 70koa izango da.

- Irakasle kategoriako langilerik ez dagoenetan, asteko 2 orduko dedikazioa hezitzaile bati aitortuko zaio. Honen zereginak Interpretazio Bietariko Batzordeak adostuko ditu.

- Haur Hezkuntzako hezitzaile-laguntzailea.- Beharreko titulazioa izanik bere gain ondorengo ardurak hartzen ditu: umeen zaintza, segurtasuna, aisialdia, elikapena eta higienea. Urteko lanorduak 1585 izango dira. Bere soldata gutxienez hezitzailearenaren % 90koa izango da.

Halaber, beste akordio hauek adosten dira:

a) Maisu-maistra eta hezitzaile-kopuruen arteko batura ezingo da 0-3 zikloko funtzionamenduko gela-kopurua baino txikiagoa izan

b) Ikasturtea hasi baino lehen, ziklo honetan ere, alderdi guztien artean erabakitako lan-egutegia finkatuko da

c) Ziklo honetako langileen egoera hobetzeko, Lan Hitzarmenaren izenpetzaileen arteko hausnarketa partekatua egin beharra aurreikusten da, hala nola:

* Soldatak.

* Formazioa: hasierakoa eta etengabe.

* Lanaren aitortza eta kidetasuna.

* Promozioa: zikloan edo/ta beste etapa batzuetara (titulazioa edukiz gero).

Ziklo honetako langileen soldatak I eranskinean agertzen den I A Haur Hezkuntza 1.zikloa taldekoak dira.

Lanbide-sustapena.- Ziklo honetako langileen lanbide-sustapena bultzatuko da. Horretarako, ziko honetako langileek lehentasuna izango dute 3-6 zikloan hutsik gelditzen diren lanpostuak betetzeko, lanpostua betetzeko beharrezko gaitasuna eta, hala badagokio, titulazioa baldin badute: gainontzeko etapa eta zikloetarako promozioan 64.B artikuluaren arabera, kontuan hartuak izango dira.

30. artikulua.- Ratioak.

A.- Ikastolak -edozein kasutan- itundutako gelen araberako gutxienezko ratioa bermatuko du. Zehazki:

Haur Hezkuntza 1,185 irakas./gelako.

Lehen Hezkuntza 1,222 irakas./gelako.

H.Berezia 1,00 irakas./gelako.

DBHko Lehen Zikloa 1,50 irakas./gelako.

DBHko Bigarren Zikloa 1,75 irakas./gelako.

DOBH 1,75 irakas./gelako.

B.- Ituntzen diren gelak gutxituz gero, ondoren aipatzen diren ratioak gainditzen ez diren bitartean, langileek ikastolan jarraitzeko eskubidea edukiko dute:

Haur Hezkuntza 1,235 irakas./gelako.

Lehen Hezkuntza 1,272 irakas./gelako.

H.Berezi 1,05 irakas./gelako.

DBHko Lehen Zikloa 1,55 irakas./gelako.

DBHko Bigarren Zikloa 1,80 irakas./gelako.

DOBH 1,80 irakas./gelako.

Irakasle-kopuru ratio hori or-har hartuko da (Haur Hezkuntza + Lehen Hezkuntza + H. Berezia + Bigarren H.) eta bertan 13. ataleko I. taldean sailkatutako langileak sartzen dira. Kanpo gelditzen dira: 75. eta 76. atalen arabera, sindikatu-lanetan aritzen direnak; bai eta erreziklapenean, arautu gabeko irakaskuntzan edo eskolaz kanpokoan, 0-3 urte artekoentzako ikasgeletan, Ikastolen Federazioen zerbitzuan eta antzeko lanetan aritzen direnak ere.

Ezarritako ratioak gaindituz gero, traumatikoak ez diren irtenbideak bilatzeko (lanaldiak gutxituz, eszedentziak...) hitza ematen dute enpresen ordezkariek.

Pedagogi egitura sortu eta indartzeko, erreziklai-beharrak betetzeko eta,or-har, Hezkuntza kalitatea hobetzeko helburuz, ikastetxe bakoitzak, plantila osatzen duten giza baliabide banaketarako lehentasunak bere kasa finkatuko ditu.

31. artikulua.- Ikasturtea hasi baino lehen, alderdi guztien artean erabakitako lan-egutegia finkatuko da; horretarako, zehaztutako jaiegunak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako irizpideak kontuan hartuko dira.

Eskolak irailean hasi eta ekainaren amaieran bukatuko dira.

Udalerriko beste Ikastetxeekin koordinatu beharra egonez gero, Ikastolak horretarako duen organoak finkatuko du eskola egutegia, Klaustroari jakinarazi ondoren.

32. artikulua.- Administrazio eta Zerbitzutako Pertsonalaren ordutegia.

II eta III. taldeetako langileen asteko lanaldia, bataz beste, 35 ordukoa izango da astelehenetik ostiralera banatuta. Urteko lanaldia gehienez 1.585 ordukoa izango da.

Larunbat eta igandeetako jaia, lanaren eginkizunak direla eta, ezin bada egun horietan hartu, beste egun batean hartuko da eta iraupen berdina izango du, horretarako, lan-egutegi bat itundu beharko da. Gauza bera gertatuko da bestelako jaiegun eta oporrekin ere.

Lan-egunak izan arren ikasleak eskolara joaten ez diren egunetan, normalean zatitutako laneguna duten ikastetxeko irakasle zein bestelako langileentzat lanegun jarraiak itun daitezke.

Etxebizitza ikastolaren barnean duten atezain zein etxezainek, egoera berezi hori dela eta, 12 ordu jarraian gertu egon beharko dute lanerako; bertan, atal honetan itundutako 8 orduko laneguna egingo dute asteroko 40 ordukoa gainditu gabe, beti ere. Ikastolako lanaren beharrak direla eta, atezain edo etxezainek larunbat edo iganderen batean lan egin behar izanez gero, egun horietan egindako ordu bakoitza 1,75 ordu bezala kontatuko zaie, beharrezko justifikazioa ondoren.

Nolanahi ere, etxebizitza ikastolaren barnean duten atezain zein etxezainek, ohiko larunbat arratsalde eta igande osoaz gain, hileko asteburu oso bat (larunbat eta igande osoa) jai izango dute, zuzendaritzari behar adinako denboraz jakinarazi ondoren.

Hori guztia, langilea asteburuetan soilik lan egiteko kontratatua ez bada izan.

Langile guztiek urtean, urteko lanordu-zenbaketa kopurua aldatu gabe, ordaindutako bi egun har ditzakete beren gauzetarako.

2. KAPITULUA

OPORRAK

33. artikulua.- Hitzarmen honen eraginpean dauden langile guztiek, lanean emandako urtebete bakoitzeko, ordaindutako 45 egun jarraiko oporraldia izango dute udan.

34. artikulua.- Hitzarmen honek hartzen dituen ikastetxe guztietan, Administrazio eta Zerbitzutako langileek 8 eguneko oporraldia izango dute Aste Santuan eta 9 egunekoa Gabonetan; bietan oporraldia jarraian izango da. Halere, zerbitzuak mantendu ahal izateko, ikastetxeak langile horien artean txandak jarri ditzake.

Bestalde, irakasleek, kontrako hitzarmenik ez badago, ikasleek duten oporraldi bera izango dute Gabonetan eta Aste Santuan.

35. artikulua.- Urtean zehar lanpostua uzten duten langileei, udako oporraldien heinekoa emango zaie, eta ez beste oporraldiena; heineko hori ateratzeko, ikasturtean egindako lanaldia zenbatuko da.

3. KAPITULUA

GAIXOTASUNAK ETA BAIMENAK

36. artikulua.- Gaixoaldia.

Gaixotasun edo istripuren bat dela-eta langileak ezin baditu bere egitekoak behar bezala bete, behar beste denbora izango du erabat sendatu arte eta, baimen horrek irauten duen bitartean, lanean egonez gero jasoko lukeen soldataren % 100 osatzeko beharrezko osagarria ordainduko zaio.

37. artikulua.- Haurdunaldiak.

Haurdunaldia dela eta, laneko ezintasun iragankorrean dagoen emakumeari ohiko soldataren % 100 osatzeko beharrezko osagarria ordainduko zaio.

38. artikulua.- Baimenak.

Langileak, dagokion unean, honako arrazoi hauengatik izango du lizentziak eta baimenak hartzeko eskubidea, beti ere aldez aurretik horren berri eman eta egiaztatzen badu.

Atal honetan jasotakoari dagokionez, ezkontidea esaten denean, ezkondu gabeko bikoteak sartzen dira, beti ere bizikidetasun-egiaztagiria aurkezten badute.

I.- ORDAINDURIKO LIZENTZIAK.

A) Haurdunaldiagatiko lizentzia:

1.- Langileak haurdunaldi eta erditzeagatik dagokion lizentzia izango du. Nolanahi ere, ezin izango dio uko egin lizentzialdiari. Erditu aurretik eta ondoren hartutako lizentziek, gehienez ere, 16 aste orokor eta 2 asteko lizentzia osagarria (16 + 2) iraungo dute guztira.

2.- Halaber, edoskitze-aldian (bederatzi hilabete), emakumeak ordubeteko geldialdia egiteko eskubidea izango du seme-alaba bakoitzeko bere lanean. Bi zatitan banatu ahal izango du geldialdi hori edo, nahi izanez gero, horren ordez, bere laneguna ordubetez murriztu umeari bularra emateko.

Eskubide horretaz baliatu beharrean, hiru asteko lizentzia har daiteke seme-alaba bakoitzeko, aurreko lizentzialdiaren jarraian.

Ugaltzaldiko lizentzia hau; ordubeteko geldialdia edo lizentziaren bateratzea aitortzen den hitzarmenik balego, amak edo aitak har lezake, biek lan egiten duten kasuan.

3.- Lizentzia hori gaixotasun edo istripuarengatiko lizentziaren antzera eskatu, egiaztatu eta emango da.

4.- Jarraian aipatzen diren epe guztien batura (16 astebeteko lizentzia, oporraldiko bi aste eta ugaltzaldiko hiru aste) udako oporraldiarekin bat etorriz gero (45 egun), langileak aipatu epean galdutako oporregun guztiak disfrutatuko ditu. Gainontzeko oporraldi guztiak, Gabonetakoak zein Aste Santukoak, ohiko urteko lanaldian xurgaturik geldituko dira.

5.- Erditze anitza gertatuz gero lizentzia bi astetan luzatuko da seme-alaba bakoitzeko. Ama hilko balitz aitak umea zaintzeko 16 + 2 asteko lizentzia izango luke. Amak eta aitak lan egiten duten kasuetan, lizentziaren azken hamar asteren erabilera bana dezakete, elkarrekin hartuz edo txandakatuz. Langile Estatutuaren 48.-4 artikuluak aipatu moduan eta baldintzetan. Halaber, haurdunaldirako arriskua dagoen kasuetan, kontratua eten ahal izango da.

6.- Jaioberriak ospitalean jarraitu behar badu, edo jaio eta 30 eguneko epean ospitaleratu beharra badago, amatasun-lizentzia haurra ospitalean dagoen bestean luzatuko da, 13 astean gehienez ere, horixe baita gehieneko muga.

B) Adoptatzeagatiko / Harreragatiko lizentzia:

Sei urtetik beherako ume bat edo gehiago eduki arren, elbarri edo gizartean eta familian txertatzeko arazo handiak dituen ume bat adoptatzeko edo hartzen bada, adoptatu aurretik zein betiko, 18 asteko lizentzia izango du; ume bat baino gehiago balitz ume bakoitzeko 2 aste gehiagoko lizentzia izango luke. Umeak duen egoera hori bestalde, gizarte- zerbitzuek egiaztatu beharko dute. Etenaldiaz gozatzeko eskubidea ebazpen administratibo edo judizialetik sortzen da, salbu eta adopzioa nazioartean egiten bada eta gurasoak adoptatuaren herrira joan behar badira. Kasu honetan ebazpen judizialaren eguna baino lau aste lehenago hasi ahal izango da etenaldia.

C) Aitatasunarengatiko lizentzia:

1.- Ume bat izan, hartu edo adoptatzeagatik, aitak hiru lanegun hartzeko lizentzia izango du, jaiotegun edo adoptatua iristen den egunaren ondorengo 15 eguneko epearen barruan. Lanegun horiek jarraian edo zatituta har ditzake. Zesarean erdituz gero, beste bi egun har ditzake, eta horiek ere ordainduko zaizkio. Kasu horietarako, nahikoa izango da aitatasuna edo amatasuna behar bezala frogatzea, ezkonduta egon ala ez.

2.- Aitak 13 egun jarraian har ditzake aurreko lizentzia (38.I.C.1) bukatu eta amatasun lizentzia dirauen bitartean. Erditze anitza gertatuz gero, 2 egunez luzatuko litzateke lizentzia, bigarren seme-alabatik aurrera.

D) Norberaren edo senideen ezkontzagatiko lizentzia:

Norberaren ezkontzagatik, langileak 20 eguneko lizentzia hartu ahal izango du ezkontzaren aurretik edo ondoren. Nahi izanez gero, beste 15 eguneko ordaindu gabeko baimenez luza dezake.

Bikotearekin elkarbizitza egonkor bati ekiten dion langileak ere edukiko du lizentziaren eta baimenaren eskubidea, honela egiaztatu ondoren:

- Elkarketa zibilen Udal Erregistroa balego, bertan erregistraturik dagoenaren egiaztagiria.

- Halako erregistrorik ez balego, Udalak eginiko elkarbizitzari buruzko egiaztagiria; horretaz gain, hastera doan elkarbizitzaren izaeraz zinpeko aitormena.

Guraso, neba-arreba, koinatu-koinata, eta seme-alaben ezkontzagatik, langileak egun bateko lizentzia izango du.

E) Senideen gaixotasun larri edo heriotzagatiko lizentzia

1.- Arrazoi hauek direla medio, lizentziek iraupen hauek izan ditzakete:

Heriotzagatik:

- Ezkontidea, seme-alaba edo, langilearekin biziz gero, honen ardurapean dagoen norbait bada: 5 lanegun. Azken kasu honetan, bizikidetzako frogagiriarekin egiaztatu behar da.

- Guraso edo ezkonguraso bada: 3 lanegun.

- Neba-arreba, koinatu-koinata, suhi-errain, aiton-amona, ezkonaiton-amona, iloba edo ezkoniloba bada: 2 lanegun.

Gaixotasun larriagatik:

- Ezkontidea, seme-alaba edo, langilearekin biziz gero, honen ardurapean dagoen norbait bada: 5 lanegun. Azken kasu honetan, bizikidetzako frogagiriarekin egiaztatu behar da.

- Guraso edo ezkongurasoa bada: 2 lanegun.

- Neba-arreba, koinatu-koinata, suhi-errain, aiton-amona, ezkonaiton-amonak, iloba edo ezkoniloba bada: 2 lanegun.

Gaixotasun larriagatiko kasuetan gaixotasuna egiaztatu egin beharko da.

Senideen gaixotasun larri edo heriotza dela eta, langileak 150 Km baino gehiagoko bidaia egin behar badu, bina egun gehiago izango dituzte lizentziok.

2.- Gaixotasun larriak bere horretan jarraituz gero, iraupen bereko beste lizentzia bat hartzeko eskubidea du, hori ere ordaindutakoa, aurrekoa amaitu eta 30 egun jarraitu iragan ondoren. Gaixotasun larritzat, irizpide orokor gisa, ospitaleratzea eskatzen duena edo lekuan lekuko mediku zerbitzuek hala egiaztatzen dutena joko da.

Iraupen bereko eta ordaindu gabeko baimen gehiago hartzeko eskubidea du, aurrekoa amaitu eta hogeita hamar egun jarraian pasa ondoren.

F) Medikuarengana joateko lizentziak:

Langileak medikuarengana ezinbestez lanorduetan joan behar badu, lizentzia behar den denborarako izango da.

Jaioaurreko azterketak egiteko eta erditzerako prestatzeko tekniketarako behar den denbora hartuko da, horiek lanorduetan egin behar badira.

Horretaz gain, 20 ordu emango dira seme-alaben mediku kontsultetara joateko edo langilearen ardurapean dauden eta euren kaxara moldatu ezin duten adineko pertsonak laguntzeko. Azken hau frogatu egin beharko da. Kasu guztietan egiaztagiria aurkeztu beharko da.

G) Ohiko bizilekuz aldatzeagatiko lizentzia:

Ohiko bizilekua aldatzeko, egun bateko lizentzia izango da.

H) Utziezinezko eginbehar publiko zein pertsonalak betetzeko lizentzia:

1.- Utziezinezko eginbehar publiko zein pertsonalak betetzeko behar beste denbora hartzeko eskubidea dago, baldin eta eginkizun horiek ezin badira lanorduz kanpo bete.

2.- Hitzarmenaren ondorioetarako, hauek jotzen dira utziezinezko eginbehar publiko edo pertsonaltzat:

a) Nortasun agiria, gida-baimena, pasaportea eta erregistroetako eta organo ofizialetako egiaztagiriak egin edo berritzea.

b) Epaitegiek, komisaldegiek edo beste erakunde ofizialek egindako deialdiak.

c) Zinegotzi, diputatu, Batzar Nagusietako kide edo legebiltzarkide kargua betetzea.

3.- Aurreko ataleko c) azpitaldean aipatutako egin-beharrak betetzeak berarekin hiru hilabetean % 20 baino gehiagotan lanik ez egitea badakar, ikastolak behartutako eszedentziako egoerara alda lezake langilea. Baldin eta langileak, aipatutako eginbehar eta karguak betetzeagatik kalte-ordain edo bestelako ordainketarik jasotzen badu, ikastolatik jaso beharko lukeen dirutik kenduko zaizkio zenbateko horiek.

I) Era berean, odolkidetasunezko 2.mailara arteko ahaideak bisitatzeko baimena emango da, ahaide horiek askatasuna kentzen duten zigorrak betetzen ari badira. Baimenak bisita egiteko beharrezko denbora iraungo du, bisita horiek laneko ordutegitik kanpo ezin badira egin.

J) Genero indarkeriarengatik langileen lanerako bertaratze faltak, osoak edo partzialak, justifikatutzat hartuko dira, beti ere, arretako edo osasuneko zerbitzu sozialek zehazturiko denborarengatik eta baldintzen arabera.

II.- ORDAINDUGABEKO BAIMENAK.

K) Haurrak eta gutxitu fisiko eta psikikoak zaintzeko baimena:

8 urte baino gutxiagoko umeren bat, ordaindutako lanik egiten ez duen eta gutxitu fisiko nahiz psikikoren bat edo bere kasa moldatu ezin duen adin nagusiko pertsona bat legez bere ardurapean duen langileak, eta ordaindutako jarduerarik betetzen ez duenean, eguneroko lanaldiaren zortziren bat gutxienez eta lanaldi erdia, gehienez, hartzeko eskubidea izango du. Soldata ere heineko berean murriztuko zaio. Baimenaldia amaitutakoan, ohiko laneguna izango du berriro. Eskubide honetan aldi berean ezingo dira bi pertsona baliatu, baldin eta egoera sortu duena pertsona bera bada. Aldi horretaz baliatuko den aldia eta ordutegia zehaztea langileari dagokio. Ohiko lanaldira itzuliko den eguna baino 15 egun lehenago jakinarazi beharko dio ikastolari.

L) Ikasturte baterako lanaldia murrizteko baimena:

Ikastolan bost urte baino gehiago lanean eman dituen langile orok ikasturte batez bere lanaldia murriztu ahal izango du, heren bat eta erdia bitartean, ordainsaria proportzio berdinean murriztuko zaiolarik. Baimen hau eskuratzeko eskaria ekainak 15a baino lehen aurkeztu beharko du idatziz.

Ikastolako zuzendaritzak Langileen Ordezkariekin eskabide hauek izan litzaketen antolaketa eta pedagogi ondorioak aztertu ondoren, eskaera datozen bi ikasturtetan gauzatzeko proposamena luzatuko du. Proposamen honetan maila aldaketak, arlo aldaketak edo eskatutako murrizketarako ordutegi eta leku egokitzapenak gaineratu daitezke.

Baimena aldeek akordioa sinatu ondoren emango da eta ikasturte bateko irailak 1etik abuztuak 31 arte egongo da indarrean.

Baimena amaitu ondoren langilea automatikoki aurreko egoerara itzuliko da eta ezingo du mota honetako beste baimen bat eskatu ahalik eta amaitu ondoren bost urte iragan bitartean. Epe honek salbuespenak izan litzake aldeen artean akordioak dauden kasuetan.

Lan murrizketa edo lanaren denboraren berrantolamendua genero indarkeriarengatik biktima diren langileentzat: langilearen gain eginiko indarkeriaren biktimak diren langileek, beren burua babesteko edota osoko laguntza soziala izateko eskubidea benetan eman dadin, lanaldia murrizteko eskubide izango dute ordain sarien gutxitze proportzionalarekin. Baita ere lanaldia berrantolatzeko, ordutegiaren egokitzapenaren bidez, ordutegi malguaren aplikazioaren edota lanaldia ordenatzeko beste era aplikagarri batzuen bidez, langileak enpresari komunikaturiko terminoen arabera.

M) Bestelako baimenak:

Ikasturtean gehienez ordaindu gabeko 15 eguneko baimena eskatu ahal izango dute langileek txanda batean edo bitan banatzeko eta hamar egun lehenago eskatzen badu eta horrelako baimenaldi batean langileen % 5 baino gehiago aldi berean ez badago, eman egin beharko zaie. Baimen horiek ezingo dira azterketa edo ebaluazio garaian eskatu. Egoera berezietan, epeak murriztu daitezke; horretarako, zuzendaritzaren baimena ezinbestekoa izango da.

Baimen honen ezarpena azter dezan, baimen-eskaeraren eta baimena eskatzeko norberak dituen gora-beheren berri IBPri eman behar zaio.

N) Langile guztiek, urtean, hiruhilabeteko ordaindu gabeko baimena eska dezakete eskola garaian. Horretarako, baldintza bi bete beharko dira:

- Nahi hori behar besteko denboraz jakinaraztea, ahal dela hiru hilabete lehenago.

- Langileen % 5 baino gehiago horrelako baimen batekin ez izatea.

O) Ordaindu gabeko baimenen kasuan, N) idatz zatikoa salbu, hilabetean lan egin ez duen egunen heinekoa kenduko zaio hileko lansaritik.

III.-ALDEZ AURRETIK ORDAINDURIKO BAIMENA.

Aldez aurretik ordainduriko baimena ezartzeari esker, ikastolatako langileen lan baldintzetan aurre-auso eta hobekuntza nabarmenak antzeman daitezke, irakaskuntzaren kalitatea hobetzea ere ekarriko duelarik. Bestalde, lana eta enpleguaren banaketa eta sorrera bultzatuko ditu, Lan Hitzarmeneko sinatzaileok sustatu nahi dugun ildoa baita.

Lan baldintzak: baimena erabiliko duten langileek 5 urteko apean zehar beren soldataren % 84 kobratuko dute etengabe. Lehengo lau urtean jardun osoan egingo dute lan, bosgarrenean, aldiz, lanik egingo ez dutelarik.

Aldez aurretik ordainduriko lizentzia hartzeko bete beharreko baldintzak:

- Baimena eskatuko duen langile orok eskatzeko garaian 5 urteko antzinetasuna izan beharko du gutxienez.

- Baimena gehienez plantillaren % 3ak hartu ahalko du.

Sinatzaileek, jarraipen batzorde bat eratzen dute baimen honi helduko dion langile orok aldez aurretik baimena eskuratzeko betekizun eta aplikapenaren berri izan behar baitute.

Baimen honen aplikazioa 2005eko irailaren 6an sinatutako araudiaren arabera gauzatuko da.

4. KAPITULUA

EGUNERATZE ETA HOBEKUNTZA IKASTAROAK

39. artikulua.- Hitzarmen honen eraginpean dauden ikastoletako langileen lanbide-koalifikazioa hobetzeko eta egokitzeko helburua duten prestakuntza planek bere eraketa, tramitazio eta gauzatzean, 1995eko irailaren 28an Euskal Autonomi Erkidegoko Etengabeko Trebakuntzari buruz hartutako lanbide arteko akordioan ezarritako modu eta baldintzetara egokitu beharko dute.

40. artikulua.- Ikastolako kudeaketa-organoak onartutako hobekuntza eta egokitzapen ikastaroen baimenak ordaindutakoak izango dira. Ikastaro horiek egiteko, langile guztiek 20 ordu har ditzakete gutxienez; horietaz gain, ikastaroen egutegiaren arabera beharrezkoa bada, beste 10 ordu gehiago ere hartu ahal izango dituzte.

Langileak beka balu, ikastolak beka horren zenbatekotik langilearen soldata osatzeko falta dena ordainduko du soilik.

langileen % 5ek baino gehiagok hobekuntza-ikastaroetara joateko baimena eskatu badu aldi berean, eta ikasleen opor-garaia ez bada, ikastolaren kudeaketa-organoek erabaki ahal izango dute baimenak emateko modu egokia; horretarako, ikastetxearen beharrak, irakasleen antzinatasuna eta baimen hori eskatu gabe iragandako denboraldia hartuko dituzte kontuan.

Ikastaroa ikasturtean eta lanaldiz kanpo egiten bada, ordu horiek, ikastolarekin itundutako orduetatik kenduko dira, ikastolarekin hala erabaki ondoren.

Erreformari buruz Ikastolen Federakuntzek antolatutako mintegiak prestatzeko eta parte hartzeko hala nola ikastola barneko sailak suspertzeko ere, ikastolak parte hartuko duen mintegi bakoitzeko, eskola-orduetatik Ikastolen Federakuntzek antolatutako mintegi-kopuruaren bikoitza erabiliko da.

Irakasleen arteko eskola-ordu horien banaketa ikastolak ezarritako irizpideen arabera izango da.

41. artikulua.- Langileak, titulu akademiko edo profesional bat lortzeko ikasketak erregularki egiten baditu, azterketak egiteko behar dituen adina baimen hartzeko eskubidea izango du.

Irakaskuntzari edo lan-jarduerari buruzko lanbide-titulua lortzeko ikasketak egiten ari diren irakasleei honako baimen hauek emango dizkie ikastolak:

A.- Aldez aurretik ikasketarako matrikula egina duela egiaztatzen badu eta azterketetara aurkeztu dela frogatzen badu, deialdi ofizialeko azterketetara joateko ordaindutako behar beste baimen. Azterketa bakoitzeko egun bateko baimena emango da, eta azterketa 150 Km baino urrunago egin behar bada, hiru lanegunekoa.

B.- Lizentziatu-agiria lortzeko Ikastolen Federakuntzek antolatutako ikasketetan parte hartzeko eta azterketetara joateko beharrezko baimena. Baimen hori duten langileek, agiri baten bidez ikastolako kudeaketa-organoarekin finkatuko dute baimena. Agiri horrek, besteak beste, honako hauek zehaztuko ditu:

- Soldata osoa jasotzeko eskubidea.

- Langileak ondorengo urteetan ikastola horretan lan egiteko konpromisoa.

- Matrikularen eta ikasketa ordainketaren gastuen %50 jasotzeko eskubidea.

C.- Lanaldia, gehienez ere, % 50 murriztea, baldin eta kudeaketa-organoak titulu hori ikastolarentzat onuragarria dela uste badu.

42. artikulua.- Ikastolak edo langileek, eta langileen kasuan ikastolaren kudeaketa-organoaren oniritzia izanez gero, hobekuntza ikastaroak proposa ditzakete. Horietan parte hartzeko langileek, behar beste denbora izango dute. Lansari osoa eta ikastaroaren gastuak ordainduko zaizkie, ikastaro gastutzat joan-etorri, egonaldi, otordu eta matrikularengatiko gastuak hartuko dira.

Goian aipatutakoak Hezkuntzaren Erreforma aurrera eramateko -aurreikusitako espezialitateak lortzeko- berezitasunak kontuan hartuko dira. Halako kasuetarako baimenetan, ordaindutakoak eta gehienez ere hiru hilabeterako izango dira.

5. KAPITULUA

ESZEDENTZIAK

43. artikulua.- Eszedentzia borondatezkoa edo nahitaezkoa izan daiteke.

Nahitaezkoak, lanpostua eta antzinatasuna gordetzeko eskubidea du eta ikastetxeari idatziz jakinarazi ondoren, arrazoi hauengatik emango da:

a) Lanera joatea eragozten duen kargu publiko bat betetzeko izendatua edo hautatua izanagatik.

b) Gaixotasunagatik, Lanerako Ezintasun Iragankorrerako epea bukatu ondoren, eta langilea behin-behineko ezgaitasun-egoeran dagoen bitartean.

c) Lurralde mailako nahiz goragoko eginkizun sindikaletan jarduteagatik, beti ere, langilea kide deneko erakunde sindikalak irakaskuntzan behar hainbateko baldin badu.

d) Bigarren mailako odolkidetasunaren barruan, gaixo larri dauden senideak zaindu behar izateagatik; eszedentziak, gehienez ere, bi urtez iraungo du.

e) Ikastola Federakuntzek eskatuta, hauen zerbitzutarako edo honen oniritziko enpresa erakundeetarako lan edo ekintzak egin behar izateagatik.

f) Hezkuntza Sistemaren Erreformari egokitzeko ikastetxeak onartutako planaren arabera, lizentziatura-agiriren bat lortzeko ikasten ari diren langileei nahitaezko eszedentzia lortzea bideratuko zaie. Eszedentzia hori ikasturte osorako hartu ahal izango da, gehienez ere hiru urtez. Antzinatasunaren ondorioetarako kontuan hartuko dira urte horiek.

Xede horretarako emandako eszedentzietan, ordainketa berezien pareko kredituak emango dira. Kreditu honen kitapenek, 53. atalean aipatutako ordainketa berezien ordainketek duten epe berdina izango dute.

Lizentziatu-agiria lortuta, langilea ikastolara itzuli eta bertan hiru urte emanez gero, kredituak barkatu egingo zaizkio. Bestela, zenbateko horiek, indarrean dagoen legezko interesaren arabera eguneratuta itzuli beharko ditu.

44. artikulua.- Nahitaezko eszedentzian dagoen langileak, eszedentzia eragin duen zerbitzu, kargu edo funtzioa amaitu eta 30 egun igaro baino lehen itzuli beharko du lanera. C) azpiatalean aipatzen direnek, berriz, bi hilabeteko epea izango dute lanera itzultzeko.

45. artikulua.- Borondatezko eszedentzia.

Borondatezko eszedentziak gutxienez urtebete iraungo du eta gehienez ere bost urte.

Aurreko lau urteetan eszedentzian egon ez den eta ikastetxean, gutxienez, urtebeteko antzinatasuna duen langileak eska dezake borondatezko eszedentzia. Idatziz eskatu beharko du, ahalik eta lasterren.

Eszedentzia irailean hasiko da, bestelako akordiorik ez badago.

Borondatezko eszedentzia bukatutakoan, langilea lanpostura ezin bada itzuli, eszedente izaera izango du, eta toki-aldaketarako eta kontratazio berrietarako eszedente direnek duten lehentasuna aitortuko zaio.

46. artikulua.- Hiru urte edo gutxiagorako eskaturiko eszedentzietan ikastolak ordezkapenerako kontratuen eta bestelako neurrien bidez langilea bere lanpostura berez eta besterik gabe itzuliko dela ziurtatuko du. Epe honetan Ikastolako langile finkoen murrizketa balego eszedentzian dagoen langileak beste edozein langileren eskubide berberak izango lituzke.

38.atalean, E) eta K) idatz zatietan jasotako kasuetan ere, langileek besterik gabe itzultzea dakarren borondatezko eszedentzia, ikasturtea bukatu arte (abuztuaren 31) hartzeko eskubidea dute.

47. artikulua.- Eszedentzia bereziak.

A) Hiruhilabete baterako.

Ikasturtearen barruan erditu duten langileek har dezakete eszedentzi hau. Baimen honek amatasuna eta edoskitze baimena amaitu eta berehala izango du hasiera eta hiruhilabete berean bukatuko da (Gabonetako opor bukaeran, Aste Santukoan eta ekainaren 30ean). Langile horiek berez eta besterik gabe sartuko dira berriz lanera eta eszedentzian egondako denbora antzinatasunerako kontuan hartua izango da. Eszedentzia horretan egondako aldiaren heinean saritua izango da ordainketa berezia. Eszedentzi hau eskuratu ahal izateko derrigorrezko amatasun lizentzia hasieran jakinaraziko da eta hau amaitutakoan jarriko da indarrean.

B) Seme-alabak zaintzeko, gehienez ere, hiru urteko eszedentzia hartzeko eskubidea du langileak, umea jaio edo adoptatzen den egunetik aurrera, beti ere bi hilabete lehenago jakinarazten bada. Geroago ume gehiago izanez gero, beste eszedentzia bat hartu ahal izango du ume bakoitzeko, baina umea zaintzeagatik jadanik eszedentzian balego, lehenengo eszedentzia hori amaitutzat joko litzateke. Aitak eta amak lan egiten badute, horietako bat bakarrik balia daiteke eskubide horretaz. Eszedentzia bukatuta, berez eta besterik gabe sartuko da berriro bere lanpostuan. Antzinakotasunari dagokionez, eszedentzian egondako aldia kontuan hartuko da.

C) Borondatezko eszedentzia beka baterako, ikasketa-bidaietarako edo langilearen espezialitateari buruzko hobekuntza-ikastaroetan parte hartzeko eman bada, aldi hori langilearen antzinatasunari gehitu egingo zaio eta lanpostura berez eta besterik gabe itzultzeko eskubidea edukiko du langileak, gehienez ere, itzultzeko 7 eguneko epea izango duelarik.

D) Borondatezko eszedentzia, lurralde mailako edo goragoko eginkizun sindikaletan jarduteagatik eragin badu, aurreko lerroaldean jasotako baldintza berekin gordeko zaio lanpostua langileari, baldin eta bere sindikatuak ordezkaritza nahikoa badu.

48. artikulua.- Nahitaezko eszedentzian daudenak eta atalburu honetan jasotako eszedentzia bereziak dituztenak behin-betiko geldituko dira lanposturik gabe, eszedentzia amaitu eta ezarritako epean ez badira lanera itzultzen.

4.TITULUA

LANSARIAK

1. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

49. artikulua.- Hitzarmen honen ezarpen-eremuko dauden langileen ordainketak, oinarrizko lansari eta horren osagarriek osatuko dituzte.

Lansaria hilabetea bukatu eta hurrengo hilabeteko lehenengo bost egunetan ordainduko da, lanaldiaren barruan. Eskutan, txekez zein bankuko taloiz ordainduko da, baina beste bideren bat ere hitzartu daiteke. Banku-transferentziaren bidez ordainduz gero, langileak adieraziko du zein erakundetan egin behar den diru-sarrera.

50. artikulua.- Langileren batek aldi-baterako berea baino goragoko lanbide-mailaz bateko egitekoak bete behar baditu, lan-maila berriari dagokion lansaria ordainduko zaio, egoera horretan dagoen bitartean.

51. artikulua.- Burututako lanaren ordaina hila bukatu aurretik jaso dezake langileak, horren beharra duela egiaztatzen badu eta hileko lansariaren % 100 baino gehiago ez bada.

52. artikulua.- Antzinatasunagatiko osagarria.

Antzinatasunagatiko osagarritzat I. eranskinean jasotzen dena emango da hirurteko bakoitzeko. Hirurtekoa amaitu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunean izango ditu ondorioak hirurtekoak.

Hirurtekoen ordainketa osagarriak jasotzeko muga bakarra Langileen Estatutuak ezarritakoa izango da.

I. eranskinean jasotakoa baino diru gehiago irabazten duten langileek zenbateko horien arabera jasoko dituzte hirurtekoen osagarriak ere.

53. artikulua.- Hitzarmen honen ezarpen-eremuan dauden langileek, hilabetea baino denbora tarte luzeagoko osagarri gisa, urtean bi lansari berezi - ohiko lansarien parekoak- jasoko dituzte ordainketa unean. Uztailaren 1a baino lehen eta abenduaren 22a baino lehen ordainduko dira.

54. artikulua.- Ikasturtean lanpostua utzi edo lanpostuan hasitako langileari lehen esandako lansari bereziak zerbitzuan emandako denboraren arabera ordainduko zaizkio sei hilabeteka.

55. artikulua.-

A) Ikastolara joateko gastuak.

Ikastola hiriguneaz kanpo baldin badago, langileak dohainik balia daitezke eskola-garraioaz, halakorik balego eta, beti ere, indarrean dagoen legeriaren aurka ez badoa.

B) Joan-etorrietako gastuak eta dietak.

Ikastolak hala eskatuta langileak zerbitzuren bat egiteko bere kotxea erabili behar badu, egindako kilometro bakoitzeko, 2008an 0,31 euro eta 2009an 0,32 euro ordainduko zaizkio, konpentsazio ekonomiko gisa. Kasu horietan, egin beharreko otorduetarako edo oraindik ordaintzeke daudenetarako 2008an 36,34 euro eta 2009an 37,07 euro emango zaizkio egun osorako eta 2008an 16,16 euro eta 2009an 16,48 euro egun erdirako. Bere etxetik kanpo lo egin behar badu, 2008an 24,24 euro eta 2009an 24,72 euro gehiago ordainduko zaizkio.

2. KAPITULUA

LANSARI-GEHIKUNTZAk

56. artikulua.- 2008rako adosten diren lansari gehikuntzak hitzarmen honen I eranskinean jasotzen dira eta 2009rako adosten diren lansari gehikuntzak Hitzarmen honen II eranskinean jasotzen dira.

57. artikulua.- Lan Hitzarmen honen eraginpean dauden soldatak 28. eta 32. artikulu bitartean adierazten den lanaldi osoaren araberakoak dira, hitzarmen honen I.eta II eranskineko soldatak ondorioztatzen direlarik.

5. TITULUA

SOROSPEN-ARAUBIDEA

1. KAPITULUA

SEGURTASUNA ETA HIGIENEA LANEAN

58. artikulua.- Hitzarmen honen ezarpen-eremuan dauden ikastolek eta langileek, segurtasun eta higieneari buruz Langileen Estatutuko 19. atalean, Laneko Arriskuak Ekiditeari buruzko Legean eta gainerako xedapen orokorretan jasotako erabakiak bete beharko dituzte.

Halaber, langileei mediku-azterketa bat egingo zaie urtean ikastolaren kontura. Araketa horretan, gutxienez, honako hauek sartuko dira: entzumen eta ikusmenaren azterketa, odola eta gernuaren analisia, historia klinikoa, mediku-araketa eta, hala behar izanez gero, berariazko azterketak, hala nola, elektrokardiograma, espirometria eta abar.

Langileek lanean osasuna babesteko duten eskubide hau bermatzeko 1998ko apirilaren 28an sinatutako Akordioan jasotako Bitariko Batzordea osatuko da bertan zehazten diren prozedura eta edukiez.

2. KAPITULUA

HOBEKUNTZA SOZIALAK

59. artikulua.- Ikastolak lan arropaz hornituko ditu orain arte arropa honen erabilpena egin duten langileak. Arropa hau orain arte erabilitakoaren berdina edo antzekoa izango da eta ordainketa hornitzaileari edo langileak aurreratu badu langileari egingo dio ikastolak.

60. artikulua.- 1.- Ikastola-taldean gutxienez 20 urteko zerbitzua egin eta 55 urteko adina duten langileentzat «Jarraipen edo iraupen-saria» ezartzen da. Sari honen zenbatekoa ondorengoa izango da: 4 lansari berezi zerbitzuko lehen 20 urteetan eta hileko lansari bat gehiago hogei urtetik aurrera emandako bosturte bakoitzeko.

Langilearen lan bizitzan zehar behin bakarrik jasotzen den saria dela kontuan hartuz, honek berau jasotzeko unea erabaki ahalko du.

Sari hau ordaintzeko lehen pasartean adierazten diren baldintza guztiak oso osorik bildu beharko ditu langileak. Beraz, edozein arrazoirengatik baldintza guztiak bete baino lehenago lan-harremana bukatuz gero, aipatu saria ezingo da zatika edo proportzionalki kobratu. Hala ere, langileak saria sortu eta edozein arrazoirengatik kobratzeko aukera egin gabe edo kobratu gabe lan-kontratua eten egingo balitz, azken kitapenarekin batera une horretara arte sorturiko jarraipen-saria kobratu beharko luke.

Aldez aurretik ez badute jaso, jarraipen sariaren langile onuradunek, errelebo-kontratuaren aukera aurrikusirik dutenek, errelebo-kontratua gauzatzeko aukera baino urtebete lehenago aipatu saria eskatzea bultzatuko da ikastoletako sektorean.

Salbuespen gisa eta behin behineko izaeraz, egoera berrira egokitzeko xedez, ukituriko langileei jarraipen-saria ordaintzeko ikastolek 3 urteko epea izango dute, aldeek beste eperik ez badute adosten. Edonola, behin behineko egoera hau 2010 urteko abenduaren 31an amaituko da, hots, data horretan bitarte horretara arte sorturiko jarraipen edo iraupen sariak oso osorik egongo dira ordaindurik.

2.- Erretiro aurreratua dela-eta, Ikastoletako langileentzat 1999ko irailaren 22an sinatutako Akordioaren araberako baldintzak bermatuko dira. Jarraian aipatu Akordioa, 1999ko irailaren 23an Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Erregistroan aurkeztu genuena, lanaldi partzialak izan duen ehunekoen egokitzapena barne:

IKASTOLETAKO PARTAIDE ETA EIB ELKARTEEN eta LAB ETA ELA SINDIKATUEN ARTEKO ORDEZTE ETA PLANTILAK BERRIZTEARI BURUZKO AKORDIOA.

Akordio honen gauzatzea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletan adosten dute alde sinatzaileek. Akordio honek langile guztiengan du eragina: Irakasle, Zerbitzu eta Administrazioko langileengan.

Langileak 60 urte betetzen dituenean edo Gizarte Segurantzako erretiro-pentsio kontributiboa jasotzeko behar duen gutxieneko adinerako gehienez bost urte falta zaizkionean borondatezko erretiro partziala jorratu ahalko du ordezkatze edo errelebu kontratu bidez. Horretarako baldintza hauek bete beharko ditu:

A.- ERRELEBU KONTRATUA ERABILIZ.

Prozesua ikastolak, ordezkari sindikalak edo 60 urte bete dituen langilearen ekimenez har daiteke. Ezinbesteko baldintza da ikastola eta langilea ados egotea.

Prozesuari ekin ondoren, dagokion langileak bere lanaldiaren % 85ko aldez aurretiko erretiro-partziala hartuko du. Lanaldia osatzeko beste % 15 enpresarekin hitzartutako denbora partzialerako lan kontratu baten bidez osatuko du.

Dena den, ordezteari eta plantilak berriztatzeari buruzko lanbide arteko akordioaren arabera partzialki erretiratutako langileari bere soldata garbiaren % 85 gutxienez eta % 100 gehienez ziurtatuko zaio arauzko erretiro-adina arte jasotzen duen pentsio eta kontratu partzialari dagokion soldata batuz. Urtero lanaldi partzialeko % 15ri dagokiona eguneratuko da Ikastoletako Hitzarmenean bere lan mailarako hitzartutako igoeraren arabera.

Aldi berean, ikastolak lan eske ari den langile bat kontratatu beharko du, jardunaldi osorako eta finkotasuna ziurtatuz. Enpresan bere kategoria profesionalerako ezarrita dauden baldintzak aplikatu beharko zaizkio.

Errelebu kontratu hau automatikoki finko bihurtuko da froga garaia gainditu ondoren. Finkotasun honen gauzatzea ziurtatzeko kontratuan eta errelebua hartzen duenak eta ikastolak sinatuko duen dokumentu batean jasoko da. Dokumentu honetan langileen legezko ordezkarien sinadura jasoko da ere.

Erretiratu den langilearen lanaldi partzialeko kontratuko % 15 ezartzeko moduari dagokionean, ikastolak idatziz jasoko ditu baldintza hauek, Lan Hitzarmeneko Interpretatzeko Batzorde Parekideak definitutako irizpideen arabera. Idazki honen ale bat aurrez partzialki erretiratzen den langileari emango zaio. Aldeen artean irizpide ezberdintasuna egonez gero Batzorde Parekide honen erabakia bete beharrekoa izango da.

Halaber, errelebu kontratuaren araupetzea 2002ko urriaren 31ko 1131/2002 Errege Dekretuaren edukiari loturik joango zaio. Honen ondorioz, aipatu Errege Dekretuaren arabera, langileek % 85eko erretiro partziala mantenduko dute, ikastolak gainontzeko % 15eko lanaldia hitzartuz.

B.- NEURRI OSAGARRIA.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen Hitzarmen Kolektibopean dagoen langileak 65 urte betetzen dituenean oinarri erregulatzailearen %100eko erretiro-pentsioa ziurtatua badu, enpresak erretiratu ahalko du. Beti ere, erretiratu behar duen pertsonaren kontratuak duen ezaugarri berdinak dituen kontratu finko berri bat egiten bada bere kategoriari dagokion lan baldintza berdinekin.

3.- Aldez aurretik erretiro aurreratu osoa hartu nahi duen langileak, 15 urteko zerbitzua sektorean izanez gero, kalte-ordaina jasoko du, eskala honen arabera:

Adina Hilabetekoen kopurua

60 urte 12 hilabete

61 urte 9 hilabete

62 urte 6 hilabete

63 urte 4 hilabete

64 urte 2 hilabete

Kalte-ordaina 1999ko irailaren 22an sinatutako Akordioaren edukiaren ezarpenarekin bateraezina izango da.

4.- 64 urte dituzten langileei ikastolak erretiro aurreratua hartzeko bidea erraztuko die, horretarako egokitzat jotzen dituzten bitartekoez baliatuz, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz.

5.- 60 urte beteta dituen irakasleak 65 urterekin erretiratzeko asmoa agertzen badu eskola-orduak murriztu ahal izango ditu orduak beste jarduera batean emanez. Betiere, ikastolaren antolaketa errespetatzen den heinean.

61. artikulua.- Hitzarmen honen eraginpean dauden ikastolek modu osagarri bat izango dute ikasketetarako laguntzak emateko. Ikastolan gutxienez lanegun erdia betetzen duten langileek eta, lanegun erdia baino gutxiago bete arren, beste lanik eduki gabe, beren lansaria beren familiaren funtsezko diru-sarrera bada, seme-alabentzako dohaineko plaza bat izango dute ikastolan, benetako irakaskuntzagatiko kuota errealean.

Irakasleen, administrazio eta zerbitzutako pertsonalaren, mantenamendu eta irakaskuntza-zerbitzutarako langileen lansariak ordaintzeko behar den dirua da irakaskuntzagatiko kuota erreala.

Irakaskuntzagatiko kuota errealetik kanpo geratuko dira ondoren aipatzen diren zerbitzu eta kontzeptuengatik sortutako gastuak: jantokia, garraioa, eskolaz kanpoko ekintzak, amortizazioak, eskola-asegurua, eskolako gaiak, mediku azterketak edo antzekoak. Kostu horiek gainontzeko gurasoek egiten duten moduan ordainduko dituzte.

Ikastolako Bitariko Batzordearen esku dago gai honi beste aplikazio bat ematea.

62. artikulua.- Ikastolak euskarazko titulu ofiziala (EGA...) lortzeko azterketarako matrikulatzeagatiko gastuak ordainduko dizkie hala eskatzen duten langileei.

63. artikulua.- Jantokiaz eta sukaldeaz arduratzen diren langileek ikastolan dohainik bazkaldu ahal izango dute bertan lan egiten duten egunetan.

64. artikulua.- A) Ikastola guztiek egun osorako, 24 ordu, istripu-aseguruak egin beharko dituzte. Aseguruok, jarraian azaltzen diren baldintza eta eranskinen arabera, honako ordainketa hauek bermatu beharko dituzte:

- Istripuarengatiko heriotza: 30.050,61 euro

- Istripuarengatiko elbarritasuna: 81.136,63 euro

- Zirkulazio-istripuarengatiko heriotza: 60.101,21 euro

- Zirkulazio-istripuarengatiko elbarritasuna: 162.279,12 euro

Halaber, lanorduetan edo ikastolarekin zerikusia duen edozein lanetan gertatzen den ezbehar bakoitzeko 601.012,10 euro ordaintzea bermatzen duten erantzukizun zibilerako polizak egin beharko dituzte. Zenbateko hori gaindituz gero, ikastolak ordaindu beharko du falta dena.

Epaileak ezbeharra kriminaltzat jotzen badu, ez da ordainketarik egingo.

B) Ikastoletako pertsonalagoaren erantzukizun zibileko asegurua osatuko da, ondorengo hiru arlo hauek babesten dituen poliza osagarriaz

- erantzukizun penala

- gorputzaren kaltea

- lege-demandak (buyling eta antzerako egoerak)

C) Lanbide-sustapena.- Ikastoletako langileen lanbide-sustapena bultzatuko da.

Horretarako, ikastetxeko langileek lehentasuna izango dute bertan hutsik gelditzen diren lanpostuak betetzeko, beheragoko mailako lanak egin arren, lanpostua betetzeko beharrezko gaitasuna eta, hala badagokio, titulazioa baldin badute.

Hortaz, lanegun osoa betetzen ez duten langileek lehentasuna izango dute ikastetxean hutsik gelditzen diren egun osoko lanpostuetarako, beti ere, beharrezko gaitasuna eta, hala badagokio, titulazioa baldin badute.

D) Alde sinatzaileek Hezkuntza Bereziko laguntzaileen berkolokapena errazteko asmoz Lan Poltsa baten sorrera adosten dute, eskualde eta lurralde historikoen egitura kontuan hartuz. Lan Poltsa honetan parte hartzeko eta berkolokapenak bideratzeko berariazko prozedura ezarriko da, beti ere Lan Hitzarmenaren 30.artikuluak adierazten duen izaera alde batera utziz.

Lan Poltsa honen funtzionamendua ahalbideratzeko alde sinatzaileek 2008-09 ikasturtea baino lehenago araudia eratuko dute. Hala ere, dagoeneko atal honen helburuak gauzatzen ahaleginduko dira.

6. TITULUA

1. KAPITULUA

ESKUBIDE SINDIKALAK

65. artikulua.- Legez eratutako edozein sindikatutako langileek enpresako sail-sindikala osa dezakete.

66. artikulua.- Honako eskubide hauek izango dituzte sindikatuek:

A) Ikastolan sindikatuei edo lanari buruzko idazki eta iragarkiak zabaltzea, afiliatuen ordainkizunekin biltzea, kideak lortzeko lanak oztoporik gabe egin ahal izatea, beti ere, eskubide horietaz baliatzerakoan ikastolaren lana edo erritmoa galarazten ez badute.

B) Ikastola barnean, lanorduz kanpo, nahi adina bilera egitea.

C) Plantilaren % 10aren pareko afiliatu kopurua duten sail-sindikalek, urtean, afiliazio osoaren erabilerako, gehienez ere, sei egunetan ordaindutako baimena hartzeko eskubidea dute; sindikatu-prestakuntza ikastaroetan, sindikatuaren batzarretan eta horrelako jardueretan parte har dezaten. Langileren bat egun horietaz baliatu ahal izateko, sindikatuek aldez aurretik -48 ordu lehenago egun bakarra hartzeko eta 72 ordu bat baino gehiagotarako- adierazi beharko dio ikastolari.

D) Ikastoletako langileek gehienez ere hamar ordu izango dituzte urtean, ikastolen arloan diharduten sindikatuetako ordezkariek deitutako bileretan parte hartzeko. Bilerak langileen ordu osagarrietan edo ikasleekin ez daudenetan burutuko dira eta hiru egun lehenago eman beharko da horren berri, justifikatutako bestelako arrazoirik ez badago behintzat.

2. KAPITULUA

SINDIKATU-ORDEZKARIAK

67. artikulua.- Sail-sindikal bakoitzak, kideen artean aukeratutako, ordezkari bana izan dezakete. Ahal izanez gero ekainean egingo da hautaketa. Hautatu ondoren, sindikatuari eta ikastolari adierazi beharko zaie. Ordezkariak irailaren 1etik aurrera urtebetez beteko du lan hori.

68. artikulua.- Sindikatu-ordezkariak egiteko hauek izango ditu:

A) Sindikatuaren eta sindikatuak ikastolan dituen kideen ordezkari izatea.

B) Bere sail-sindikaleko kideen zigor, ohartarazte eta lekualdatzen berri aldez aurretik jakitea.

C) Sindikatu kideek izenpetu baino lehen, hitzarmen, finikito, eta abarrek zer dioten jakitea, 72. atalean jasotakoarekin bat etorriz.

D) Ikastolak giltzadun armairu bat eta iragarki-taula bat utzi beharko dizkio.

E) Langileen Estatutuko 68. ataleko A, B, C eta D azpiataletan jasotako bermeak izango ditu.

69. artikulua.- Sail sindikaletako ordezkariek honako hauek izango dituzte:

A) Taula honen arabera ordaindutako ordu-kopurua, sindikatu-lanak egiteko:

Langile-kopurua Gutxieneko

kide-kopurua Orduak hileko

6tik 30era % 40 7

31tik 100era % 20 14

100etik gora % 15 21

30 langile baino gehiago dituzten ikastoletan, sindikatu-sailak gutxieneko kide-kopurua gainditzen badu, beste hainbeste ordu hartu ahal izango ditu sindikatu-ordezkariak, gutxieneko ehunekoaren antzerako kide-kopuru bakoitzeko.

Sindikatu batekoak diren enpresa-batzordekideei eta langileen ordezkariei dagozkien orduak erabili ahal izango ditu sindikatu-ordezkariak.

B) Horretarako behar beste ordu hartzeko eskubidea duten sindikatu-ordezkariek hilero egun bat hartu ahal izango dute sindikatu-lanak egiteko, zehazki, hileko lehenengo osteguna.

Sindikatuetako ordezkariek, ordu horiek hartzeko eskubidea izan ez arren, sindikatuak deitutako bileretara joateko ordaindutako baimenak izango dituzte urtean, baldin eta sindikatuak irakaskuntzan dituen kideak gutxienez langileen % 60 badira.

Sindikatuak deitutako bilera horietan parte hartzeko egin beharreko joan-etorriak lanarengatiko joan-etorritzat joko dira, ondorio guztietarako.

Joan-etorrietarako gastuak eta, halakorik egonez gero, otorduetakoak kobratu ahal izateko, bilera noiz, non eta zein ordutan egin den azaltzen duen egiaztagiri bat, sindikatuko arduradunak izenpetutakoa, aurkeztu beharko du ikastolan.

3. KAPITULUA

SINDIKATUETAKO KIDEAK

70. artikulua.- a) Sindikaturen bateko kidea izateagatik ezin da langileen arteko inolako bereizketarik egin.

b) Hitzarmen hau izenpetu duten sindikatuetako kide guztiei urtean 9,72 euroko gehigarria ordainduko zaie, bai lanari bai sindikatu gaiei lotutako prestakuntza hobetzea errazteko.

Zenbateko hori jasotzeko, sindikatuek gehigarri horretarako eskubidea duten langileen zerrenda bidali beharko diote ikastetxeko zuzendaritzari, ordainketa-eguna baino 15 egun lehenago gutxienez.

Sindikatuak enpresari ez badio idatziz jakinarazi sari hori langileei zuzenean eman behar zaiela, atal-sindikaleko ordezkariaren bitartez ordainduko zaie langileei gehigarri hori.

Hitzarmen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo hileko lansaria ordaintzearekin batera ordainduko da gehigarri hori.

71. artikulua.- Sindikatuetako kideen kontratu, finikito, eszedentzia, zigor eta agirakek ez dute baliorik izango sindikatu-ordezkariari ez bazaizkio aldez aurretik idatziz jakinarazten.

Horretarako, ikastolak, ekintza horiek eragin duena gertatu baino lehen, idatziz jakin behar du langilea sindikatuko kidea dela.

72. artikulua.- Sindikatu-kide diren langileek egindako norbere kexetako, hitzarmena izenpetzearekin batera mahai parekide bat osatuko da, hitzarmena izenpetzen duen sindikatuekin.

Mahai parekide horiek bi kide izango dituzte alderdi bakoitzeko eta, kexarik egonez gero, hilero bilduko dira.

Akordiorik egonez gero, hilabeteko epea izango dute kexari erantzuteko; akordiorik ez balego, eta interesatua ados izanez gero, mahai parekideak aukeratzen duenak egingo du arbitraia-lana.

4. KAPITULUA

NEGOZIAZIOA ETA IBP

73. artikulua.- Hitzarmenaren mahai negoziatzailean parte hartzen duten sindikatuetako kideek hitzarmena prestatu eta negoziatzeko bileretan parte hartzeko behar beste ordu hartu ahal izango dute.

Ikastolek ordainduko dituzte hitzarmenaren negoziaketak ekarritako joan-etorrien eta dieten gastuak.

74. artikulua.- Ikastola-arloan ordezkaritza duten sindikatuek sei langile izendatuko dituzte, sindikatu-lanak egin ditzaten soilik.

Langile horiek ikasturte osoetarako izendatuko dira, eta ondorio guztietarako ikastolaren langile-zerrendan jarraituko dute. Ohiko lansariaz gain, lansari horren % 17 gehiago jasoko dute langileok, beren egitekoak sortutako gastuetarako. Ikastolak bitarteko langileak kontratatu ahal izango ditu, izendapena indarrean dagoen bitartean sindikatu-ordezkariak lanean ordezkatzeko.

75. artikulua.- Enpresan, Lurralde Historiko edo Autonomia Erkidegoan sindikaritza-lanak errazteko, hitzarmen honen esparruan ordezkotza duten sindikatuek bultzatuta, langileen ordezkari batek, sindikatu batek zein enpresa batzordeko kide batek pilatu ahal izango ditu ordu guztiak, sindikatu bereko kide diren langileen ordezkariek edo batzordeko edo atal-sindikaleko kideek beren orduak horretarako ematen badizkiete. Hori enpresa baten barruan edo batzuen artean egin daiteke.

Sindikatu bakoitzak ikastetxearekin edo enpresa-elkarteekin, dagokion mailan, negoziatu ahal izango du sindikatu lanetarako orduen pilaketa. Orobat, enpresa-elkarteek ez dituzte galaraziko sindikatuen eta administrazioaren artean gai horretaz hartutako akordioak.

5. KAPITULUA

ENPRESA-BATZORDEA

76. artikulua.- Enpresa-Batzordea edo, hori izan ezik, Langileen Ordezkariak dira ikastolako langile guztien ordezkaritza-organoak.

77. artikulua.- Hauek dira enpresa-batzordearen egitekoak:

a) Ikastolako lan-egutegia negoziatu eta izenpetzea. Lan-egutegi hau egiterakoan, ikasturtean zehar burutu daitezkeen irteeren tratamendua negoziatzea.

b) Enpresa-mailako akordioak negoziatu eta izenpetzea, langile guztien ordezkari gisa.

7. TITULUA

HUTSEGITEAK, ZIGORRAK, ARAU-HAUSTEAK

78. artikulua.- Hitzarmen honen eraginpean dauden langileentzat hiru huts-mota daude: arinak, larriak eta oso larriak.

Hauek dira huts arinak:

- 30 egunen barruan, inolako justifikaziorik eman gabe, lanlekura hiru aldiz berandu iristea;

- 30 eguneko aldian, inolako justifikaziorik eman gabe, lanera egun batean ez azaltzea;

- 30 egunen barruan bi bider, inolako arrazoirik eman gabe, bukatzeko ordua jo baino lehen eskolak bukatutzat ematea;

- justifikatutako arrazoi bategatik lanera joan ez izana ez adieraztea;

- erabakitako egunetan kalifikazioak ez ematea.

Huts larriak hauek dira:

- 30 egunen barruan hiru aldiz baino gehiagotan eta hamar bider baino gutxiagotan, inolako arrazoirik eman gabe, lanera garaiz ez iristea;

- 30 egunen barruan, inolako arrazoirik eman gabe, behin baino gehiagotan eta lau bider baino gutxiagotan lanera ez azaltzea;

- indarrean dagoen legeriari jarraiki, Hezkuntzari dagozkion egitekoak ez betetzea;

- langileren baten irudia ikasleen aurrean gutxiesteko moduan, ikastetxeko kideekin ikastetxean bertan agerian eztabaidan aritzea;

- ikasleari nahiz honen familiakoei errespetu-falta larria agertzea;

- 60 egunen barruan, huts arinen bat behin baino gehiagotan egitea.

Oso larritzat jotzen diren hutsak:

- 30 egunen barruan, inolako arrazoirik eman gabe, bederatzi aldiz baino gehiagotan lanera garaiz ez iristea;

- 30 egunen barruan, inolako arrazoirik eman gabe, hiru aldiz baino gehiagotan, lanera ez azaltzea;

- eskolako lanak, inolako arrazoirik eman gabe, behin eta berriz egin gabe uztea;

- indarrean dagoen legeriari jarraiki, Hezkuntzari dagozkion bete beharrak nabarmen ez betetzea;

- aurreneko huts larria egin ondorengo sei hilabeteen barruan beste huts larri bat egitea.

79. artikulua.- Langileek egindako hutsek epe hauetan galduko dute indarra:

- huts arinek, hamargarren egunean;

- larriek 15.ean;

- oso larriek 50.ean.

Beti ere enpresak hura gertatu zela jakiten duen egunetik kontatzen hasita, eta nolanahi ere, okerra egindako egunetik hasi eta handik sei hilabetetara.

80. artikulua.- Zigorrak hauek izango dira:

- Huts arinentzat: hitzez ohartaraztea; behin eta berriz egiten bada hutsa, berriz, idatziz ohartaraztea.

- Huts larrientzat: idatziz ohartaraztea. Behin eta berriz gertatuko balitz, ordea, 5etik 15 egunera bitarteko lan eta soldata kentzea, norbere espedientean jasota geratuko delarik.

- Huts oso larrientzat: 16tik 30 egun bitarteko lan eta soldata kentzea. kaleratze jakinarazpena soldata eta lan etenarekin batera etor liteke: kaleratzea.

Zigor guztiak langileari aurretiaz eta idatziz emango zaizkio jakitera, hura sortarazteko arrazoiak eta eguna bertan adieraziz. Kopia Langileen Ordezkariei, Enpresa batzordeko kideei eta sindikatuaren ordezkariari bidaliko zaie, kontrakorik hitzartzen ez bada behintzat.

Ikastolako titularrak, gertakizunaren ingurukoak eta langilearen harrezkerokoak jokabidea kontutan izanda, hutsegite arinentzako, larrientzako eta oso larrientzako zigorrak arindu egin ditzake, beti ere indarrean dagoen legeriari jarraiki.

81. artikulua.- Enpresarien lege-hausteak.

Ikastoletako titularrek egindako ekintzak eta egin gabe utzitakoak, hitzarmen honetan agindutakoaren eta gainetiko legezko xedapenen aurkakoak badira, laneko lege-hausteak joko dira.

Nahiz Langileen Ordezkarien bidez, nahiz sindikatuko ordezkariaren edo Enpresako Batzordearen bidez, lege-haustea konpontzen saiatuko dira langileak.

Ikastetxeko titularrari jakinarazi eta hamargarren egunean irtenbiderik gabe jarraitzen badu, edo erantzuna erreklamazioa egin duenarentzat egokia ez bada, erreklamazio egileak Interpretatzeko Bitariko Batzordearengana jo dezake; batzordeak, gehienez ere, hartu duen egunetik hogei egunetan irizpena emango du.

Aldeetako edozeinek irizpena eskatu ahal izango dio Lan Ikuskaritzari edo Lurraldeko Lan Ordezkaritzari.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ikastetxeak ezarritako baldintzetatik onurakorrei eutsiko zaie, hitzarmen honetan zehaztutakoak gainditzen badituzte. Horrela, hitzarmen honetan hitzartutako idazti bat bera ere ezingo da izan langileen kalterako.

Bigarrena.- Alderdi soziala eta ekonomikoa ados dauden ikastoletan, testu honetan jasotako lanaldiak aldatu egin ahal dira, ikastolaren ordezkariek eta bertako langileen ordezkariek horretarako akordioa izenpetu ondoren. Balioa izan dezan, dena den, beharrezkoa izango da akordio hori hitzarmen honetako Bitariko Batzordeari bidaltzea.

Hirugarrena.- Gora-behera partikularren batengatik, eta hitzarmena interpretatzeko batzordeari jakinarazi ondoren, batzorde horrek onartuz gero ikastolek hitzarmen honen 2. idazpuruko 2. kapituluan ezarritakoaren arabera kontratatu ahal izango dituzte irakasleak; bai eta lanaren alorrean indarrean dauden legeetako arauen bidez ere.

Aurreko Lan Hitzarmena indarrean zegoela, 2. kapituluan dagoen araubidea aplikagarri ez zuten ikastolen egoera errespetatu eta mantendu egingo da.

Laugarrena.- Diskriminazioaren aurkako klausula.

Kontratazioan erabilitako modua edozein izanik ere, adina, sexua... edozein dela ere, hitzarmen honen eremuan lan egiten duten langile guztiek baldintza berak edukiko dituzte, eta ondorioz, gora-behera bat ere ez da izango diskriminaziorako bide. Izan ere, erabiliko den irizpidea hauxe izango da: kategoria berari ordainketa bera eta lan-baldintza berak dagozkio.

Bostgarrena.- Euskal Herriko ikastolen lan-baldintzak arautuko dituen Lan-Hitzarmen propio bat negoziatu ahal izateko, Hitzarmena izenpetu duten sindikatuek eta ikastoletako ordezkariek hitza ematen dute bitartekoak jartzeko. Horretarako, Lan Hitzarmen hau sinatu ondoren hilabeteko epearekin Batzorde Tekniko bat eratuko da, gutxienez izenpetzen duten erakunde bakoitzeko ordezkari batekin. Aldi berean Batzorde Teknikoak Donostian, 1998ko apirilaren 30ean sinatu zen Ikastoletako Mugagaineko Lankidetza Hitzarmenean jasotzen diren osaketa, funtzio eta edukiak garatuko ditu. Batzorde Tekniko honetara Seaska eta Nafarroako Ikastolen langile eta guraso ordezkariei dei egingo zaie.

Seigarrena.- Irteera-klausula.

Hitzarmen honetako tauletan zehaztutako lansari gehikuntzak ez dira nahitaez eta derrigor ezarri beharko, ondorengo bi baldintza hauek betetzen diren ikastetxeetan: batetik, aurreko bi kontularitza-urteetan ikastetxe horretan gero eta defizit edo galera handiagoak izan direla objetiboki eta sinesteko moduan ziurtatzen bada, eta bestetik, urte horretan egoerak berdin jarraituko duela ikusten bada.

Ikastetxe baten ustez bertan gora-behera horiek gertatzen badira, eta irteera honi atxiki nahi bazaio, asmo hori Langileen Ordezkariei eta Interpretatzeko Bitariko Batzordeari jakinarazi beharko dio, hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta 15 eguneko epean. Ezingo da epea luzatu. Ikastetxeak egokitzat jotzen dituen datuak jakinaraziko dizkio, bai eta, beharrezko iritziz gero, Langileen Ordezkarien iritzia ere.

Interpretatzeko Bitariko Batzordeak egokitzat jotzen dituen jardunbideak, kontrolak, zainketak eta bermeak jarriko ditu.

Jardunbideari ekiten zaionetik aurrera, ikastetxeak hitzarmen honetan kategoria bakoitzarentzat zehaztutakoaren igoeraren % 50 aplikatu beharko die lansariei, hitzarmenaren eraginpean dauden langileei.

Interpretatzeko Bitariko Batzordeak onespena ematea ezinbestekoa izango da ikastetxea irteera-klausula horretara atxikitzeko; PRECO II delakoaren 5.artikuluan adierazten den epean, hilabetekoan alegia, Interpretatzeko Bitariko Batzordeak horri buruzko erabakirik hartzen ez badu, auzia konpontzeko kanpoko bidea libre geratuko da.

Kanpoko bide hori hau izango da: PRECO II delakoaren 11.artikulutik 15era bitartean aurreikusitako bitartekaritza eskatzea. Bitartekaritza hori alderdietatik edozeinek eskatu ahal izango du, atal horietan eta azken xedapenetik hirugarrenean agindutako modu eta ondorioekin.

ALDI-BATERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Enpresetako eta sindikatuetako ordezkariek hitza ematen dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari akordio berezi bat proposatu eta negoziatzeko, sektorean soberan daudenen erregulazio eta tratamenduaren inguruan.

Bigarrena.- Hezkuntza Sailarekin batera publikoko seiurtekoen tratamendua argitzea erabakitzen da, gure ikastolen finantziazioan eta langileen ordainketa mailan eragin zuzena baitauka.

Era berean ondorengoak aztertzea erabakitzen da:

1.- Hezkuntza Administrazioarekin egindako 1994ko maiatzak 4ko itun ekonomikoaren amaieraren ondorioz negoziatu beharreko itun berriak ratio eta ordutegiaren kapituluan ekar lezakeen aldaketak.

2.- Hezkuntza Erreformak ikastoletako zerbitzuetan eragin zitzakeen aldaketek Administrazio eta zerbitzuetako langileengan izan dituzten ondorioak.

Hirugarrena.- Berrikustapen klausula.

Izenpetzaileek 2005 urterako berrikustapen klausula sartzea onartzen dugu, betiere, Ikastoletako langileen soldatetarako herri finantziazioa kontuan hartuz; eta hezkuntzaren sektore publikoan ezarritako eta kontsolidaturiko lansarien gehigarriak finantziazio publiko egoki baten bidez eskuratzeko behar bezalako kudeaketa egingo dela adierazten da.

Laugarrena.- 3/2007 Legearen ezarpena.

Lege honen ezarpenaren ondorioz, Lan Hitzarmenaren testuan ez azaldu arren, aipatu Legeak aurreikusten dituen eskubideak aplikagarriak izango dira Lan Hitzarmen honen pean dauden langileentzat.

Era berean Lege honen aplikazioak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletan eta haien langileengan inolako kalterik sortarazi ez dezan, alde sinatzaileek IBIren bidez Legearen egokitzapena ikastolen testuingurura jorratuko dute.

Bosgarrena.- Jarraipen Saria.

1.- 2008ko edo 2009ko urtarrilaren 1ean gutxienez 55 urteko adina izan eta 60.1 atalaren lehen pasarteko baldintza guztiak beterik ez dituzten langileek hiru lansari berezi kobratzeko eskubidea izango dute, baldin eta langile horiek ikastola-taldean 15 urteko zerbitzua egin badute.

Salbuespen gisa eta behin behineko izaeraz, egoera berrira egokitzeko xedez, ukituriko langileei jarraipen-saria ordaintzeko ikastolek 3 urteko epea izango dute, aldeek beste eperik ez badute adosten. Edonola, behin behineko egoera hau 2010 urteko abenduaren 31an amaituko da, hots, data horretan bitarte horretara arte sorturiko jarraipen edo iraupen sariak oso osorik egongo dira ordaindurik.

2.- Halaber, egindako zerbitzuengatik kalte-ordaina ahalbidetzen zuen araudia indarrean mantenduko da, hark eskatzen zituen baldintzak betez gero, akordio hau ezarri baino lehenago kalte-ordaina eskaturik zeukaten langile guztientzat. Kasu horietan aurreko baldintzak eta arauak bere baitan mantenduko dira, errelebu kontratuarekin zeuden langileenak barne.

Seigarrena.- Zerbitzu eta Administrazioko lan batzordea.

Zerbitzu eta Administrazioko langileen lanaren izaera eta soldaten inguruan azterketa bat egiteko nahian Lan Batzorde berezia eratuko da izenpetzaileen artean.

Zazpigarrena.- Genero bereizkeria.

Lan Hitzarmen hau izenpetzen dutenen artean Batzorde parekide bat eratuko da, sexu edota moral jazarpen egoeretan jarraitu beharreko jardunbide /protokoloa prestatzeko eta oinarriak izango diren irizpideak zehazteko.

I ERANSKINA

GUTXIENEKO LANSARIEN TAULA 2008/14 ORDAINKETA

Hileko

soldata Plusa Aintzin.

hilekoa Urteko

soldata Aintzin.

urtekoa

I.TALDE PROFESIONALA.- Pertsonalgo dozentea

A) ZUZENEKO IRAKASLEAK

HAUR HEZKUNTZA 1.ZIKLOA

Irakasle titularra 2.149,19 42,25 30.088,66 591,50

Hezitzailea 1.504,43 35,24 21.062,02 493,36

Hezitzaile laguntzailea 1.353,99 35,24 18.955,86 493,36

HAUR HEZKUNTZA 2.ZIKLOA ETA LEHEN HEZKUNTZA

Irakasle titularra 2.149,19 42,25 30.088,66 591,50

Irakasle laguntzailea 1.719,35 24.070,90

Irakasle espezialista 1.934,27 38,03 27.079,78 532,42

D. B. H.-LEHEN ZIKLOA

Irakasle titularra 2.149,19 132,86 42,25 31.948,70 591,50

Irakasle laguntzailea 1.825,64 25.558,96

Irakasle espezialista 2.053,85 38,03 28.753,90 532,42

D. B. H.-2. ZIKLOA ETA IRAKASKUNTZA ERTAINAK

Irakasle titularra 2.499,57 53,08 34.993,98 743,12

Irakasle laguntzailea 1.999,66 27.995,24

Irakasle espezialista 2.249,61 38,03 31.494,54 532,42

B) IRAKASLE TEKNIKOAK 2.499,57 53,08 34.993,98 743,12

C) IRAKASKUNTZAKO LAGUNTZA ZERBITZUETAKOAK

Hezitzailea edo jarduera osagarrietakoak 1.479,91 35,24 20.718,74 493,36

Hezkuntza Bereziko laguntzailea 1.630,02 35,24 22.820,28 493,36

II.TALDE PROFESIONALA.- ADMINISTRARIAK

Administrari burua edo idazkaria 1.944,50 44,25 27.223,00 619,50

Ofizial administraria 1.725,99 39,86 24.163,86 558,04

Administrari laguntzailea 1.487,94 35,36 20.831,16 495,04

III.TALDE PROFESIONALA.- ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK

Sukaldariburua 1.944,50 44,25 27.223,00 619,50

Etxezaina 1.671,93 39,86 23.407,02 558,04

Sukaldaria 1.421,81 39,86 19.905,34 558,04

Sukaldari laguntzailea 1.344,84 35,36 18.827,76 495,04

Atezaina 1.361,76 35,36 19.064,64 495,04

Mantenimentuko langilea 1.361,76 35,36 19.064,64 495,04

Jantoki eta garbiketako langilea 1.344,84 35,36 18.827,76 495,04

Zelaria 1.344,84 35,36 18.827,76 495,04

Koalifikaziorik gabeko langilea 1.344,84 35,36 18.827,76 495,04

LAB Partaide EIB

II ERANSKINA

GUTXIENEKO LANSARIEN TAULA 2009/14 ORDAINKETA

Hileko

soldata Plusa Aintzin.

Hilekoa Urteko

soldata Aintzin.

urtekoa Dedikazio plusa

urtea hilekoa

I.TALDE PROFESIONALA.- Pertsonalgo dozentea

A) ZUZENEKO IRAKASLEAK

HAUR HEZKUNTZA 1.ZIKLOA

Irakasle titularra 2.223,88 43,10 31.134,32 603,40 155,68 11,12

Hezitzailea 1.555,58 35,94 21.778,12 503,16 900,06 64,29

Hezitzaile laguntzailea 1.400,03 35,94 19.600,42 503,16 810,04 57,86

HAUR HEZKUNTZA 2.ZIKLOA ETA LEHEN HEZKUNTZA

Irakasle titularra 2.223,88 43,10 31.134,32 603,40 155,68 11,12

Irakasle laguntzailea 1.779,10 24.907,40 124,60 8,90

Irakasle espezialista 2.001,49 38,79 28.020,86 543,06 140,14 10,01

D. B. H.-LEHEN ZIKLOA

Irakasle titularra 2.223,88 135,52 43,10 33.031,60 603,40 165,20 11,80

Irakasle laguntzailea 1.887,58 26.426,12 132,16 9,44

Irakasle espezialista 2.123,52 38,79 29.729,28 543,06 148,68 10,62

D. B. H.-2. ZIKLOA ETA IRAKASKUNTZA ERTAINAK

Irakasle titularra 2.584,66 54,14 36.185,24 757,96 180,88 12,92

Irakasle laguntzailea 2.067,73 28.948,22 144,76 10,34

Irakasle espezialista 2.326,19 38,79 32.566,66 543,06 162,82 11,63

B) IRAKASLE TEKNIKOAK 2.584,66 54,14 36.185,24 757,96 180,88 12,92

C) IRAKASKUNTZAKO LAGUNTZA-ZERBITZUETAKOAK

Hezitzailea edo jarduera osagarrietakoak 1.530,23 35,94 21.423,22 503,16 107,10 7,65

Hezkuntza Bereziko laguntzailea 1.685,44 35,94 23.596,16 503,16 118,02 8,43

II.TALDE PROFESIONALA.- ADMINISTRARIAK

Administrari burua edo idazkaria 2.010,61 45,14 28.148,54 631,96 140,70 10,05

Ofizial administraria 1.784,67 40,66 24.985,38 569,24 124,88 8,92

Administrari laguntzailea 1.538,53 36,07 21.539,42 504,98 107,66 7,69

III.TALDE PROFESIONALA.- ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK

Sukaldariburua 2.010,61 45,14 28.148,54 631,96 140,70 10,05

Etxezaina 1.728,78 40,66 24.202,92 569,24 120,96 8,64

Sukaldaria 1.470,15 40,66 20.582,10 569,24 102,90 7,35

Sukaldari laguntzailea 1.390,56 36,07 19.467,84 504,98 97,30 6,95

Atezaina 1.408,06 36,07 19.712,84 504,98 98,56 7,04

Mantenimentuko langilea 1.408,06 36,07 19.712,84 504,98 98,56 7,04

Jantoki eta garbiketako langilea 1.390,56 36,07 19.467,84 504,98 97,30 6,95

Zelaria 1.390,56 36,07 19.467,84 504,98 97,30 6,95

Koalifikaziorik gabeko langilea 1.390,56 36,07 19.467,84 504,98 97,30 6,95

LAB Partaide EIB

III ERANSKINA

PERTSONALAREN SAILKAPENA

I. TALDE PROFESIONALA: PERTSONALGO DOZENTEA.

A) Zuzendaria: Hezkuntzaren alderdi guztiak eta bere arduran jar daitezkeen bestelakoak zuzendu, bideratu, koordinatu eta gainbegiratu egiten ditu.

B) Mailako arduraduna: dagokion mailako irakasle lanak bideratu, koordinatu eta gainbegiratuko ditu, ikastetxeko zuzendariaren norabide eta aholkuei jarraiki. Arduradun hau ikastetxeko zuzendariaren menpe izango da zuzen-zuzenean.

C) Zikloko koordinatzailea: ziklo bateko edo gehiagoko pedagogia-arduraduna da, maila-arduradunaren, edo halakorik ezean zuzendariaren norabide eta aholkupean.

D) Area-burua: Dagokion arloko pedagogi arduraduna da, ikastetxeko zuzendariaren edo maila-arduradunaren norabide eta aholkupean.

E) Irakasle-titularra: Heziketa lana burutzen du, ikastetxeko Hezkuntza-egitasmoan ezarritako pedagogiaren eta didaktikaren esparruan egitasmoak egoki burutu daitezen; Haur Hezkuntzako diplomatuak ere sartzen dira.

F) Irakasle espezialista: Irakasle titularraren bestelako jarduerak egiten ditu.

G.- Pertsonal teknikoa: kasuan kasuko titulua edukita, psikologo, pedagogo... lanak betetzen ditu.

H) Hezitzailea edo jarduera osagarrietarako irakaslea: ikastetxearen pedagogia-koadroan jasota ez dauden eginkizunak betetzen ditu edo ikasle talde txiki bati laguntza osagarria ematen dio, horrek itundutako eta itundu gabeko geletan irakasle titularren kopurua murriztea ez dakarrenean behintzat.

I) Irakasle laguntzailea: ordezkotza laburretan irakasle titularra ordezkatzen duena da, eduki funtzional eta osagarrizko jarduera mugatuagoekin.

J) Heziketa Bereziko laguntzailea: Administrazioak eskaturiko gutxieneko titulazioarekin heziketa behar bereziak dituen ikasle bati edo talde bati gela barruan edo kanpoan irakaskuntzarako laguntza zerbitzua eskaintzen dion pertsona da.

K) Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko Langileak: Beren urteko irakaste-jardunak bi erreferentzia izango ditu: 1.585 ordukoa Haur Hezkuntzako hezitzailea edo Haur Hezkuntzako Hezitzaile laguntzaile kontratatua izan denarentzat eta 1.293 ordukoa HHko diplomatu gisa kontratatuarentzat.

II. TALDE PROFESIONALA.- ADMINISTRARIAK.

A) Administrari burua edo idazkaria: ikastolaren administrazioa eta/edo idazkaritza bere kargu ditu, eta horien erantzule izango da titularraren aurrean.

B) Ofiziala: ekimena eta erantzukizuna eskatzen dituzten burokraziako edo kontabilitateko zereginak betetzen ditu.

C) Laguntzailea: bulego edo liburutegiko zeregin administratiboak burutzen dituen langilea da, bere goitik dagoenaren zuzendaritzapean.

III. TALDE PROFESIONALA.- ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEAK.

A) Sukaldari burua: sukaldeko ordenaren eta bertako langileen lanaren arduraduna da.

B) Etxezaina: koalifikazio profesionala eta esperientzia izateagatik eta horretarako bereziki kontratatua izan delako, atezaintzako ohiko lanak egiten ditu eta baita ikastolako mantenimenduko ofizial mailari dagozkionak ere.

C) Sukaldaria: janariak prestatzen ditu eta horien egoera eta itxura onaren erantzulea da, eta baita sukaldearen eta bertako tresneriaren txukuntasunarena ere.

D) Sukaldari-laguntzailea: sukaldariaren agindupean, bere zereginetan laguntzen dio.

E) Atezaina: eginkizun hauek ditu:

- Ardura duen lekuan garbitu, zaindu eta gordetzea.

- Gelak eta sartu eta irteten diren pertsonak begiratzea, ikastetxeko ordena mantentzeko.

- Ikastetxea osatzen duten finka eta eraikinetako sarrerak garaiz ireki eta ixtea.

- Ematen zaizkion gauzen eta abisuen kargua hartzea, horiek jaso behar dituztenei garaiz eramanez.

- Elementu amankomunen argiak piztu eta itzaltzea.

- Kontagailuaren, berogailuen motorren eta bestelako ekipo baliokide eta amankomunen ardura eta funtzionamendu normala zaintzea.

F) Mantenimenduko eta lorategiko langilea: behar adina praktika izanik, lorategiak eta etxeko elementuak zaindu, konpondu eta iraunarazi egiten ditu.

G) Jantoki-zerbitzuko eta garbiketako langilea: bi zeregin horiek edo bietarik bat egiten ditu ikastetxean, bere lanorduen barruan.

H) Zelaria: laguntza zerbitzuak ditu bere kargura, hala nola, garraioak, jagoletza eta antzeko zerbitzuak.

I) Prestakuntza berezirik gabeko langileak: berez ofizio ez diren zereginak burutzen dituzte.

IV. ERANSKINA

INTERPRETATZEKO BITARIKO BATZORDEA

Hitzarmena izenpetzen den ekintzan bertan, Interpretatzeko Bitariko Batzordea eratzen da osagarri moduan, hitzarmen honetako 1.tituluko 3.kapituluan araututakoaren arabera,

Kide hauek izendatzen dira presidente eta idazkari:

Presidente: Imanol Igeregi jauna; jakinarazpenetarako helbide gisa,

Lasarte-Oriako industrialdea - Zirkuitu ibilbidea 2 -33

20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Idazkari: Ane Landeta anderea; jakinarazpenetarako helbide gisa

Fermin Lasuen 13 behea

01001-Gasteiz (Araba)

Jakinarazpenak lehendakariari eta idazkariari egitea da egokiena.

Espresuki adierazten da, ezen, norberaren izendapena gora-behera, erakunde bakoitzaren ordezkotza hitzarmen honetako 10.1 artikuluan jarri eta adierazitako proportzioa gordez egingo dela.


Azterketa dokumentala