Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria eta Berrikuntza Saila
4524

AGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Industria eta Berrikuntzako sailburuarena, «Joxe Mari Korta» sariak arautzeko dena.

Agindu honen xedea da: nabarmentzea eta goraipatzea eta aintzatespen publikoa egitea enpresa arloa hobetzeko ahaleginean bizitza osoa erantzukizun handiko arduretan edo zuzendaritza zereginetan eman duten pertsona fisikoen jarduera profesionalari, nahiz eta egun, adinak edo halabeharrak eraginda, lanari guztiz edo zati batean utzita egon.

Orobat, sinisturik gaude sari hauen errekonozimendu publikoak saritzat eta pizgarritzat balioko duela sarituentzat.

Horregatik, dagozkion zereginen ildotik, Industria eta Berrikuntza Sailak egokitzat jotzen du «Joxe Mari Korta» sariak arautzea.

Ondorioz, honakoa

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Agindu honen xedea da «Joxe Mari Korta» sariak ematearena arautzea. Bestalde, sarien helburua da goraipatzea eta aintzatespen publikoa egitea enpresa arloa hobetzeko ahaleginean bizitza osoa erantzukizun handiko arduretan edo zuzendaritza zereginetan eman duten pertsona fisikoen jarduera profesionalari, nahiz eta egun, adinak edo halabeharrak eraginda, lanari guztiz edo zati batean utzita egon.

2. artikulua.- Sarien ezaugarriak.

Epaimahai kalifikatzailearen irizpideekin bat emango dira xedapen honetan araututako sariak, gehienez ere sei pertsonari. Sarietariko bakoitza hauetan datza: goraipamena, eta aipamen eta errekonozimendu publikoa; eta sarituek baliatu ahal izango dituzte aipamen horiek euren inprimaki profesionaletan eta euren establezimenduetan, erakutsiaz.

3. artikulua.- Onuradunak.

Agindu honetan araututako sarien onuradunak honakoak izan daitezke: Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoren baten, ekintzaile, zuzendaritzako edo kudeatzaile diren pertsona juridikoak, baldin eta enpresaren aldeko ekimenetan edo hobekuntzaren aldeko lanetan nabarmendu badira.

4. artikulua.- Prozeduraren hasiera.

Agindu honetan araututako sariek urtero izango dute deialdi publiko bat, eta publikotasun, lehia eta objektibotasun printzipioen arabera emango dira. Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpenaz egingo da deialdia, non zehaztuko baitira eskabideak aurkezteko epea eta lekuak.

5. artikulua.- Kandidaturak eta gainerako agiriak aurkeztea.

1.- Sarietarako kandidatura honakoek aurkeztu ahal izango dituzte: enpresa-elkarteek, merkataritza-korporazioek, edo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkargo profesionalek eta bai Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duen edozein enpresak ere.

2.- Sarietarako kandidatura bakoitzarekin batera, proposatutako onuradunak enpresaren garapenaren arloan egindako ekarpena egiaztatzen duen dokumentazioa ere bidali beharko da.

3.- Eskabideak aurkezteko epea, hile batetik beherakoa izango ez dena, Tekonologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpenaz egingo da, urtero.

6. artikulua.- Sariaren kudeaketa.

Industria eta Berrikuntza Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen ondoriozko kudeaketa burutzea.

7. artikulua.- Epaimahaia.

1.- Aurkeztutako kandidaturak aztertzeko epaimahai kalifikatzaileak honako kideak izango ditu:

Lehendakaria:

- Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordea.

Batzordekideak:

- Industria eta Berrikuntza Sailaren 4 ordezkari.

- Confebask-en 4 ordezkari.

Idazkaria:

- Idazkaritzako zereginak egingo ditu, hitz egiteko eskubidearekin baina ez botoa ematekoarekin, eta aipatu sailburuak izendaturik Industria eta Berrikuntza Sailaren ordez jardungo du.

2.- Erabakiak botoen gehiengoaz hartuko dira. Idazkariak hartuko diren jarduera eta erabaki guztien akta jasoko du, eta sarien epaia arrazoituko duen irizpena agertu beharko da. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egin beharko dira akta zein arrazoitutako irizpena, eta epaimahai kalifikatzaileak bere jarduketetan aipatu bi hizkuntzak erabili ahal izango ditu.

3.- Epaimahai kalifikatzaileko ezin izango dute parte hartu, eta errefusatu ahal izango dira, hain justu ere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz.

4.- Andrazkoei eta gizonezkoei dagokienez, epaimahai kalifikatzailearen osaera orekatua bermatuko da, betiere Gizon eta Emakumeen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 20. artikuluko 5. eta 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz.

5.- Epaimahaiaren osaera erabakia baino lehen emango da argitara, Industria eta Berrikuntzako sailburuaren agindua EHAAn argitaratuaz.

8. artikulua.- Esleipen-irizpideak.

Esleipen-proposamena prestatzeko, epaimahaiak kontuan izanen ditu honako irizpideak:

a) Hautagaia bera luzaro eta urte askotako inplikazioaz aritu izana enpresa arloan.

b) Hautagaiak enpresa arloko baloreak garatzen, enpresak sortzen eta jarduera eta lanpostu berriak sortzen egin duen lanak izan duen garrantzia handia, bai eta hautagaiak ikerketa, berrikuntza edo ekoizpenaren arloan nahiz kudeaketa, banaketa edo merkaturatzearen arloan egin duen ekarpen pertsonalak izan duena ere.

c) Hautagai bat baino gehiago egonez gero sari bera hartzeko, lehentasuna izango dute zaharragoak direnak eta ordura arte goraipamen publikorik jaso ez dutenak edo gizartean nabarmendu gabe aritu direnak, nahiz eta lan bikaina egin.

9. artikulua.- Sariaren ebazpena.

1.- Saria emateko proposamen bat emango du epaimahai kalifikatzaileak, non hartutako erabakia justifikatzeko arrazoiak jasoko diren.

2.- Epaimahai kalifikatzailearen proposamen ikusi ostean, Industria eta Berrikuntzako sailburuak ebazpena emango du, kandidaturak aurkezteko epea amaitzen denetik harako hiru hilabeteren barruan. Saria emateko agindua EHAAn argitaratuko da.

3.- Sarietan edo euretatiko baten ebazpenean eman gabe uzten dela deklaratu daiteke, baldin eta epaimahai kalifikatzaileak uste badu proposatutako kandidaturek ez dituztela betetzen agindu honetan ezarritako betekizunak.

10. artikulua. - Errekonozimendu publikoa.

Errekonozimendu publikoaren ekitaldia Industria eta Berrikuntzako sailburuak deitutako ekitaldi publiko batean egingo da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Sarirako eskubidea galtzearen suposatua izango da honakoan zigortua izana: diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean egon izana, edo sexu bazterkeriagatik zigortuta izatea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatu beharko da.

Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 29a.

Industria eta Berrikuntzako sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala