Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
4523

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «448/2009 Dekretua, uztailaren 7koa, Elorrioko (Bizkaia) Kainabera Lankidetza eta Elkartasunerako Elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

2009ko uztailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (137. zenbakia) argitaratu zen Elorrioko (Bizkaia) Kainabera Lankidetza eta Elkartasunerako Elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko den uztailaren 7ko 448/2009 Dekretua, non goiko paragrafoan aipatutako moduko hutsak egin baitira. Beraz, honako hauek zuzendu behar dira:

4116 (1) orrialdean, hirugarren paragrafoan,

Honako hau dioen tokian:

«Erakunde eskatzailea 1996ko urriaren 22an inskribatu zen Elkarteen Erregistro Orokorrean, AS/B/05003/1994 erregistro-zenbakiarekin. Erakundeak Bizkaiko Lurralde Historikoan dihardu batik bat».

Honako hau esan behar du:

«Erakunde eskatzailea 1996ko urriaren 22an inskribatu zen Elkarteen Erregistro Orokorrean, AS/B/06292/1996 erregistro-zenbakiarekin. Erakundeak Bizkaiko Lurralde Historikoan dihardu batik bat».

4116 (2) orrialdean, artikulu bakarrean,

Honako hau dioen tokian:

«Elorrioko (Bizkaia) Kainabera Lankidetza eta Elkartasunerako Elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/05003/1994 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, herri-onurakoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita».

Honako hau esan behar du:

«Elorrioko (Bizkaia) Kainabera Lankidetza eta Elkartasunerako Elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/06292/1996 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, herri-onurakoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita».


Azterketa dokumentala