Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ekonomia eta Ogasun Saila
Industria eta Berrikuntza Saila
4522

468/2009 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA (SPRI) Sozietateari Arabako Teknologi Elkartegia SA Sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluan agindutakoaren arabera, bereziki interesatzen zaizkion enpresen kapital sozialean parte har dezake sozietateak. Horretarako, ordea, Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko dio aldez aurretik eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA (SPRI) sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2009ko martxoaren 30ean egindako bileran, 5/1981 Legearen 4.2. artikuluan jasotakoaren arabera erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea Arabako Teknologi Elkartegia SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, zehazki, bost milioi zazpiehun eta hirurogeita sei mila eta hirurehun (5.766.300) eurorekin. Hori gehikuntzaren % 64,07 da, guztira bederatzi milioi (9.000.000) eurokoa izango baita.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria eta Berrikuntzako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko uztailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, SA (SPRI) sozietateari Arabako Teknologi Elkartegia, SA sozietatearen kapital-gehikuntzan bost milioi zazpiehun eta hirurogeita sei mila eta hirurehun eurorekin (5.766.300) parte hartzeko. Zenbateko hori kapital-gehikuntzaren % 4,07 izango da, guztira bederatzi milioi (9.000.000) eurokoa izango baita. Gehikuntzaren ostean, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, SA (SPRI) sozietateak Arabako Teknologi Elkartegia SAn izango duen partaidetza % 64,07koa izango da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko uztailaren 28an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria eta Berrikuntzako sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala