Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
4520

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 8koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 348/09 Prozedura Laburtuari buruzko Administrazioarekiko Auzi errekurtsoan interesa izan lezaketenak deitzen dituena, eta Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak aurrera daramana, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2008ko urriaren 30eko Ebazpenaren kontra jarritakoa. Azken ebazpen honen bitartez, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizialeko Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egin zen (azaroaren 24ko EHAA, 225. zenbakia).

Goian azaldutako Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa (348/09 Prozedura Laburtua) aurkeztu da eta Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, eta Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2009ko uztailaren 8a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

JUAN DE DIOS URIARTE ARCINIEGA.


Azterketa dokumentala