Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
4519

ERABAKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, hauteskundeetako diru-laguntzen zenbatekoak zehazteko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak, 2009ko uztailaren 29ko bileran, aztergai izan du Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren irizpena, Eusko Legebiltzarrerako 2009ko martxoaren 1eko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai-zerrenden hauteskunde-kontabilitatearen fiskalizazioari buruzkoa. Hori kontuan izanik, erabaki du ezagutzera ematea hautagai-zerrendei egokitu zaizkien diru-laguntzen zenbatekoak. Hona hemen kopuruok:

Hautagai zerrenda:

EAJ-PNV

1.561.643,66 euro (milioi bat bostehun eta hirurogeita bat mila seiehun eta berrogeita hiru euro eta hirurogeita sei zentimo).

PSE-EE (PSOE)

1.388.264,24 euro (milioi bat hirurehun eta laurogeita zortzi mila berrehun eta hirurogeita lau euro eta hogeita lau zentimo).

PP

944.518,00 euro (bederatziehun eta berrogeita lau mila bostehun eta hamazortzi euro).

UPyD

100.402,31 euro (ehun mila laurehun eta bi euro eta hogeita hamaika zentimo).

EA

200.586,59 euro (berrehun mila bostehun eta laurogeita sei euro eta berrogeita hemeretzi zentimo).

EB-B

196.684,79 euro (ehun eta laurogeita hamasei mila seiehun eta laurogeita lau euro eta hirurogeita hemeretzi zentimo).

Aralar

500.619,54 euro (bostehun mila seiehun eta hemeretzi euro eta berrogeita hamalau zentimo).

Halakorik denean, hautagai-zerrendei aurrerakin gisa emandako kopuruak kendu beharko dira diru-laguntza horietatik, eta likidatu beharreko diferentziak ordaindu, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeak, ekainaren 19ko 15/1998 Legeak aldatutakoak, 144.5 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 29a.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde

Batzordeko lehendakaria,

FERNANDO LUIS RUIZ PIÑEIRO.


Azterketa dokumentala