Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
4518

3518/2009 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egitekoa.

Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerente lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Nagusi honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.- Ebazpen honen bidez deitzen den Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearen lanpostua Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratupekoek) eska dezakete, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioek eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek ere. Honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

1.- Unibertsitate-titulua eduki beharko dute.

2.- Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.

Bigarrena.- Interesdunek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete eskabideak.

Hirugarrena.- Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Curriculum Vitaea aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera, honako hauek adierazteko:

- Ikasketa-tituluak.

- Betetako lanpostuak.

- Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan duten esperientzia.

- Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta adierazteko modukotzat duten beste edozein merezimendu.

Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egoki iritzitako beste edozein agiri aurkez dezakete.

Laugarrena.- Deialdi hau Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 14a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIAN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala