Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
4514

1044/2009 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentearena, Jesús Alberto Elices Gorostizaga jaunari esleitutako Javier Saénz de Buruagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak errebokatzen dituena (Bilboko Eskualdea, Bizkaiko Osasun Barrutia).

Osakidetzako Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentearen apirilaren 25eko 53/2006 Ebazpenaren bidez esleitu zitzaizkion Jesús Alberto Elices Gorostizaga jaunari Bizkaiko Osasun Barrutiko Bilboko Eskualdeko Javier Saénz de Buruagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Gerentziako Zuzendaritzak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Jesús Alberto Elices Gorostizaga jaunari esleitutako Bizkaiko Osasun Barrutiko Bilboko Eskualdeko Javier Saénz de Buruagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak errebokatzea, berak hala eskatu duelako.

Bigarrena.- Ebazpen honek 2009ko maiatzaren 30etik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.- Interesdunari eta Osasun Laguntzako Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.- Deialdiko 8. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2009ko maiatzaren 31.

Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentea,

JESÚS M.ª LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala