Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
4513

AGINDUA, 2009ko uztailaren 23koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean goi-mailako idazkariaren lanpostua, izendapen askearen sistema bidez, betetzeko deialdia ebazten da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta sail honetako lanpostu bat izendapen askearen sistema bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko ekainaren 8ko Aginduaren (uztailaren 11ko EHAA, 131. zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Miren Nekane Fernandez de Retana Ribera andrea goi-mailako idazkari (520010/ 148 kodea, C/D, CD 18, CE VI-A taldea) izendatzea Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzan.

Bigarrena.- Izendapen horrek 2009ko uztailaren 23tik aurrera izango ditu ondorio guztiak.

Hirugarrena.- Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da agindua eman duen organoan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 21a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala