Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2009ko maiatzaren 9a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2474

8/2009 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, lehendakariarena, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua izendatzeko dena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, honakoa,

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Bere merituak eta dohainak kontuan izanik, Idoia Mendia Cueva andrea Justizia eta Herri Administrazioko sailburu izendatzen dut.

2. artikulua.- Justizia eta Herri Administrazio sailburua Jaurlaritzaren idazkari izendatzen dut.

Legedian ezarritako funtzioez baliatuta sailburuak ematen dituen aginduak bete ditzatela agintzen diet herritar eta agintari guztiei, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko maiatzaren 8an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala