Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

VISESA
1976

LEHIAKETA. Derioko SZ-E-16 lurzatian («Rementariñe») babes ofizialeko 53 etxebizitza, eta Ganbe Goikoa sektorean babes ofizialeko 24 etxebizitza eraikitzeko obrak egikaritzeko kontratuaren lizitazioaren iragarkia.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa)

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Departamentu Teknikoa.

c) Espediente-zenbakia:

I.- 008/2009/C01/B-57.

2.- Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena: Derioko SZ-E-16 lurzatian («Rementariñe») babes ofizialeko 53 etxebizitza, eta Ganbe Goikoa sektorean babes ofizialeko 24 etxebizitza eraikitzeko obrak egikaritzeko kontratua.

b) Banaketa (loteak): ez.

c) Egikaritzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Eskaintzek ezin izango dituzte adierazitako guztizko zenbatekoak gainditu, ezta fasez faseko gehieneko zenbatekoak ere.

Guztizko zenbatekoa:

II.- 008/2009/C01/B-57: 7.617.717,66 euro (kontratu bidez egikaritzeko aurrekontua, BEZik gabe)

5.- Bermeak.

Behin-behineko bermea: kontratuaren guztizko aurrekontuaren % 2 (kontratu bidez egikaritzeko aurrekontua, BEZik gabe). 152.354,35 euro.

Behin betiko bermea: kontratuaren guztizko aurrekontuaren % 5.

6.- Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2009-05-01.

7.- Kontratisten berariazko eskakizunak.

a) Sailkapena: baldintzen pleguan adierazitakoaren arabera.

b) Beste eskakizun batzuk: kaudimen teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko eskakizunak. Eskatutako kaudimen teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Kaudimen ekonomikoa: honako eskakizun hauek guztiak betetzea eskatzen da:

- Lizitatzaileari esleitutako eta onartu diren aldaketekin eguneratutako kontratuen prezioaren eta esleitu beharreko lizitazioaren ereduzko prezioaren arteko batura ondare garbia bider 10 baino handiagoa ez izatea;

- Lizitatzaileari esleitutako eta onartu diren aldaketekin eguneratutako kontratuen prezioaren eta esleitu beharreko lizitazioaren ereduzko prezioaren arteko batura 70.135.300,88 (hau da, Visesaren urteko inbertsio-aurreikuspenaren % 35) baino handiagoa ez izatea;

- Enpresaren likidezia-indizea % 5 baino handiagoa izatea;

- Kaudimen ekonomikoaren ratioa 1 baino handiagoa izatea.

Kaudimenaren eta likideziaren indizeak kalkulatzeko modua:

Likidezia (%) = Erabilgarria / Ikuskatutako azken balantzearen pasibo zirkulatzailea * 100

Kaudimen ekonomikoa (maniobra-fondoa) = Aktibo zirkulatzailea / Ikuskatutako azken balantzearen pasibo zirkulatzailea.

Espedienteetan eskatutako gutxieneko kaudimen teknikoa eta profesionala

Azken 5 urteetan lizitazioaren % 50etik gorako aurrekontuarekin etxebizitzak eraikitzeko gutxienez obra bat egikaritu izana eskatzen da, egikaritze egokiaren ziurtagirien bidez abalatua; ziurtagiri horietan, obren zenbatekoa, datak eta egikaritzeko lekua adieraziko dira, eta obrak lanbideari dagozkion arauei jarraiki egin ote ziren eta behar bezala amaitu ziren zehaztuko da. Aldi Baterako Enpresa Elkarteen kasuan, horietan izandako partaidetzaren araberako esperientzia hartuko da kontuan.

SPKLaren 52. artikuluan xedatutakoari jarraiki, beste erakunde batzuen kaudimenean eta baliabideetan oinarrituta egiaztatu ahal izango du enpresaburuak kaudimena. Horretarako, baliabide horiek dituen enpresarekin izenpetutako akordio bat sartu beharko du B gutun-azalean.

8.- Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (66).

2) Eskaintzaren zehaztasuna (12).

3) Eskainitako bermeen inguruko hobekuntzak (10).

4) Kalitateen hobekuntzak (08).

5) Saldu osteko zerbitzuaren inguruko hobekuntzak (04).

9.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009-05-04; ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A» eta «B» gutun-azalak, klausula administratiboen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko lekua: Gamarrako Atea, 1-A, 2. solairua.

d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

e) Lizitatzaileak eskaintzari eusteko epea: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

f) Aldaeren onarpena: ez da onartzen.

10.- Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2009-05-08.

e) Ordua: 10:00.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidaltzeko eguna: 2009-03-13.

13.- Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: www.visesa.com.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 18a.

VISESAKO ZUZENDARI NAGUSIA.


Azterketa dokumentala