Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bergarako Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1959

EDIKTUA, adostasunezko dibortziorako 314/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 314/08 adostasunezko dibortzioa.

Demandatzailea: Gabriela Elizabeth Guaman Valdez eta Franklin Enrique Palacio Gavilanes.

Abokatua: Gomez Rodriguez, Rosario eta Gomez Rodriguez, Rosario.

Prokuradorea: Jose Maria Barriola Echeverria eta Jose Maria Barriola Echeverria.

Demandatua: Franklin Enrique Palacio Gavilanes.

Gaia: adostasunezko dibortzioa.

Judizio horretan 2008ko abenduaren 17an 67/2008 epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

1.- Gabriela Elizabeth Guaman Valdezen eta Franklin Enrique Palacio Gavilanesen arteko ezkontzaren dibortzia agintzen da.

2.- Ezkontideek 2008ko urriaren 10ean proposatutako hitzarmen arautzailea onartzen da, zeina ebazpen honetako lehenengo aurrekarian ematen baita aditzera.

3.- Ezkontideen arteko ezkontza-erregimen ekonomikoa indargabekotzat jotzen da, eta erregimen horren likidazioa eta esleipena onartzen dira.

Fiskaltzak apelazio-errekurtsoa soilik aurkez dezake epai honen kontra, ezkontzan izandako seme-alaben alde egiteko.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorio bidezkoetarako.

Ez da kosturik ezartzen.

Eta nire epaia hau denez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Franklin Enrique Palacio Gavilanes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bergara (Gipuzkoa), 2009ko otsailaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala