Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1940

AGINDUA, 2009ko apirilaren 1ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan hutsik dago goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (520010 kodea, 107 dotazioa). Beraz, sail honek erabaki du eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askez betetzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren. Hauek dira oinarriak:

OINARRIAK

Lehenengoa.- Agindu honen bidez iragartzen den lanpostua eskatzeko baldintzak dira karrerako funtzionarioa izatea eta agindu honen eranskinean ezarritako baldintzak betetzea.

Bigarrena.- Interesdunek Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidean, bestalde, datu pertsonalak eta egun duten destinoa adierazi beharko dituzte.

Hirugarrena.- Idazkiarekin batera curriculum vitae aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoaz:

a) Titulu akademikoak.

b) Betetako lanpostuak, bai herri administrazioan, bai enpresa pribatuetan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiek egokitzat jotzen dituzten merezimenduak.

Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edo bestelako agiriak aurkez ditzakete, egoki iritziz gero.

Laugarrena.- Deialdi hau agindu baten bidez ebatziko du Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu, eta hurrengo egunetik hasita. Agindua, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 1a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

I. ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

- Izena: goi kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 107 dotazioa).

- Kokapena: Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza.

- Herria: Vitoria-Gasteiz.

- Kidegoa: C1 edo D1.

- Lanpostu-mailako osagarria: 18.

- Berariazko osagarria: 8.486,10 euro.

- Hizkuntza-eskakizuna: 2, derrigortasun-datarik gabe.

Lanpostua betetzeko betekizunak:

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren karrerako funtzionarioa izatea eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeagatiko eszedentzian egotea.

- Administrarien Kidegoakoa edo Administrari Laguntzaileen Kidegokoa izatea.

- Era berean, parte har dezakete derrigorrezko lan utzialdian daudenek, beste herri-administrazio batzuetan ari direnek, egitekoez gabetuta daudenek eta borondatezko lan utzialdian daudenek, baldin eta egoera horietarako ezarritako epea bete baldin badute. Prozedura horren bidez jarduneko zerbitzura itzuliko dira.

- Esperientzia: urtebete, C kidegoko zereginetan, edo urte bi, D kidegoko zereginetan.


Azterketa dokumentala